EH Bilduk E28ko manifestazioekin bat egitera deitu du pertsona librez osatutako Euskal Herria askea aldarrikatzeko
Igande honetan, ekainak 28, mundu osoko kaleetan, Euskal Herrikoak ere bai, kolorez eta aldarrikapenez jantziko dira LGBT kolektiboaren hamarkadatako borroka nabarmentzeko. EH Bildutik, pertsona librez osatutako herri askea eraiki nahi duen koalizioa izanik, igande honetan Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan antolatutako mobilizazioekin bat egitera deitzen dugu.
Gipuzkoako egoitzetako langileek Politika Sozialeko taldeko kideen lana eskertu dute
Gipuzkoan emango den gobernu aldaketa dela eta, Diputazioko Politika Sozialeko departamentuko lantaldeak gutuna idatzi die departamenduko langileei 4 urte hauetan elkarrekin bizitako etapagatik eskerrak emanez. Aldi berean, lurralde honetako zahar egoitza eta eguneko zentroko langileek, emakumeak gehienak, pankarta batekin eskertu egin dute Ander Rodriguez diputatuak eta bere taldeak urte hauetan eginiko lana. Horietako asko Alternatibako kideak direla.
Matute: Erabakitzeko eskubidearen eta burujabetzaren bidez, bizitza duina bermatzeko tresnarik eraginkorrena dugu
Greziari buruz hitz egiten, Matutek azpimarratu du Greziak eta Syrizak agerian utzi dutela "faltsua dela hegoaldeko herrientzat austeritate edo austerizidioaren bidez jendearen bizi baldintzak okertzea aukera bakarar dela. Bestelako aukerark badira, zor bidegabea, zilegitasunik gabekoa eta arbuiagarria ordaintzea ez dakarrena". (elkarrizketa gazteleraz dago egina)
Urrea: Zaintza partekatua lege berri honek ez ditu sustatuko ez gizon-emakumeen erantzunkidetasuna, ez berdintasuna
“Gurasoak banantzean zaintza partekatua legez lehenetsi ordez, banan-banako konponbideak bilatu behar dira, betiere haurren interes gorena babesteko”, dio Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legeitzarkideak. “Lege honek ez ditu sustatuko ez gizon-emakumeen erantzunkidetasuna, ez berdintasuna”, ohartarazi du.
Alternatibak euskal ezkerraren ezinbesteko ordezkari baten galera deitoratu du
Perikori agur esaten diogu, baina ordezkatu zuena gurekin izango da beti, duintasuna ez baita desagertzen pertsona duinak hiltzen direnean; bizirik dirau, biderkatua, bere lekukoari helduko dioten guztien bihotzean. Gure dolumina bere senide eta hurbilekoei, baita harekin politikan zein sindikalgintzan militatu zutenei. Agur eta ohore Periko.
Matute: Monarkia zaharkitua dago, garestia da, ez du ezertarako balio eta demokrazioarekin baterazina da
"FelipeVI, bere aurrekoek bezala, gure herriaren eskubideen ukazioaren abidentzia da". Bilduren ordezkariaren arabera, erregearen papera "pertsonen arteko berdintasunaren aurka doa". Benetako haustura demokratikoa emateko, "monarkiarekin eta honen pribilegioekin amaitu beharra" dago. (artikulua gazteleraz dago idatzita)