Joxe Iriarte ‘Bikila’ – Alternatiba
Ez negar egin, eta ez irri: ulertu! Klasikoek horrelako gomendioak egin izan dituzte ziurtasun-ezarik gabeko unetarako, nahasmenak etsipenari ateak irekitzen zionean, amorru kontrolaezina edo negarrari; edo, aitzitik, gertaeren halabeharrezko amaiera aldez aurretik profetizatua zutenen irrifar inozo, arrokeriazko eta dogmatikoa.
Stathis Kouvelakis-ek (Syrizako Zuzendaritzako kidea eta Ezkerreko Plataformaren kide aipatua) hartzen duen jarrera arrazoitsua iruditzen zait: Dioenez, ez dator bat esaten dutenekin:“Grezian ikusi duguna ez gaitu harritzen; erreformismoaren historia zaharra da; langile klaseari eginiko traizioa… Ezer berririk ez, segi dezagun aurrera”. Abiapuntu honek ez digu biderik ematen prozesu aski konplexu bat ulertzeko: oso borroka gogorrak Europa mailako indar harreman oso kontrako baten barnean, nahiz eta indar harremana bestelakoa izan Grezian bertan.
Kouvelakis-ek azaltzen duenez, “Syriza boterera iritsi zen herriaren agindu itxuraz nahiko argia eta sinple batekin: austeritate politikekin haustura eta zor eutsiezina eta injustotik libratu herria. Bere konpromezuaren barne zegoen, geure tradizioan, “trantsizio programa” izenez dizenda dezakeguna. Horixe zen Tesalonikako programa: helburu multzo bat austeritate politikarekin amaitzera zuzenduak (azken bost urtetako memorandumekin guztiz erasokor Grezian aplikatu dena). Estrategia honek bi zutabe zituen oinarrian. Alde batetik zorraren auzia eta austeritatearen auzia banantzea. Zorrari dagokionez, 1953an Alemaniako zorrarentzat Londoneko Konferentzian egin zen ereduaren gisan, bernegoziazioa, bainan baztertu gabe aldebakarreko neurriak negoziazioak porrotean amaitzen baziren”.
Bainan horretarako plan B bat garatu beharra zegoen (Syrizako ezkerrak eskatzen zuen bezala), negoziazioen balizko porrotaren kasurako. Aukera konplexu bat, eurotik irtetzea, bainan ezkerreko korrontearen eritziz “egingarria”. Ez da hori berez helburua, aldaketa sozialerako, burujabetzako eta hobekuntza ekonomikoarako baieztapen-prozesuaren lehen etapa baizik. Norabide hori litzateke estrategia orokor baten atal bat, produkzioaren norabide berri batean, inbertsioen sustapenean eta Estatu soziala eta justiziazkoaren berrantolaketa batean oinarritua.
Ezkerreko ekonomista adituek esan dute agintari greziarrek badutela modurik moneta elektroniko bat sortzeko herrialde barruko erabilpenerako. Gobernuak emiti ditzake ere paperezko tituluak IOY moduan (I owe you; zor dizut), zirkulazio bileten eskasiari aurre egiteko.
Alternatiben gaia izan da eta da argitzeko puntu zorrotzena, batez ere beste muturretik (mutur posibilistatik) esaten dutenak Tsipras egin zitekeen guztia egin duela eta lor zitekeen gehiena lortu duela (nahiz eta onartu gutxi dela amore eman behar izan denaren alboan. Izan ere euro taldea uzteko aukera ez bait zen kontuan hartzekoa.
Bat nator Eudardo Garzonekin aipatzen duenean “ Syrizaren gobernuak nahiago izan duela amore eman eta troikaren exijentziak onartu (aurreko zirriborroenak baina gogorragoak izanda ere) eurotik irtetzea jokoan jartzea baino”.
Amore emate hori are ulergaitzagoa da EZ-aren aldeko erreferemdumaren emaitaren ondoren. Herri grekoak ezustean hartu zuen Europa eta mundua gobernuaren deiari masiboki erantunez, eta gerra ondorengo edozein herrialde europearraren ohikoa den arabera aurrekaririk ez zuten baldintzetan eginez, kreditu emaileen proposamen estugarri eta umiliagarriei “ezezkoa”ren botoa emanez masiboki.
Gobernuak bere beldurrari kasu egin dio jendearen eritziari baino, eta herri kontsulta baliogabetu du. Eta guzti horrekin bere estrategia, eurotik atera gabe austeridadearen aurkako planaren defensa, porrota nabarmenean bukatu da.
Hala ere, oso zaila da defendatzea (ezinezkoa ez esatearren) gobernuak akordioari jarri dion sinadura. Izan ere erreferendumean hiritarrek gehiengoz errefuxatu zuten akordioa bainan kaltegarriagoa da sinatutakoa.
Ba omen dago eztabaida Eurotik irtetzearen inguruan: batzuk diote hasieratik planteatu beharreko helburua zela; beste batzuk, aldiz, baldintzak ondu arte itxaron egin behar zela diote. Bigarren eritziaren aldekoa naiz. Gobernuaren ibilbidearen hasieran ez zen bidezkoa horrelako aukera planteatzea greziarren gehiengoak ez bait zuen hori nahi eta urruntze arriskua handia zen. Herri grekoa troikaren txantaiaren aurrean postura hartzera behartua izan zen unetik (zertarako egin zen erreferemduma bestela?) eta ezezkoa botoa eman zuenetik, beste aukerarik ez zegoen: edo troikak baztertzen zituen bere exijentziak, edota irteera beharrezkoa zen. Beharrezkoa izanez gero, hauteskunde berriak proposatuz grexiten inguruan, aurreko hauteskundeetan egin gabeko planteamentua bait zen, gehiengo berri bat lortzeko.
Erreakzio sozial handia esperatzekoa da eta itxaron dugu horrela Syrizako Batzorde Nagusiaren gehiengoa legitimatu eta indartuko dela eta gehiengo hori amore ematearen aurka dagoenez Tsipras eta bere aldekoak norabidez aldatzera edo dimisio aurkeztera behartuak sentituko direla. Ez litzateke egokia izango, berriro ere, líder karismatikoaren ezarpenaren historia tristea errepikatuko balitz. Horrela, etsaiaren aurka amore emate hori ixilarazten da eta modu antidemokratikoz eta zigortzailez imponitzen da liderraren jarrera berarekin ados ez dagoenaren aurka.
Grezian gertatzen ari dena kolpe handi bat da esker eraldatzaile europear osoarentzat, bai beraren hegal posibilistentzat ( Siryzako zuzendaritza edota Podemos-ena) nola erradikalagoentzat (eurozonatik irtetzeko aukera defenditzen aritu direnak), zeren onura gehien atera dezaketenak dira sektore ultranazionalista xenofoboak eta Europaren aurka duten ikuspuntu txobinista.
Horregatik premiazkoa da merkatariek eta bere agenteek duten egitasmo europearraren ez bezelako beste egitasmo bat planteatzea, bainan eskubitarren nazionalismorantza atzerapausoa izan gabe.
Birplanteatu behar da era berean instituzionalaren (borrokaren fronte bezala ulertua) eta kontraboterearen arteko dialektika, gobernuak konkistatu ahal izateko eta gobernu horiei agindu herrikoia mantentzera behartzeko.la del contrapoder popular capaz de conquistar gobiernos, y de obligarles a mantener el mandato popular. Non eta gobernuak botere herrikoiaren onarpen eta horrekiko zerbitzuan egon daitezen (aginduz obeditu esango lukete zapatistak) eta kontrabotere horren indar metaketa askia antolatuz kapitalaren eta bere gobernuen instituzioen txantaiari amore ez emateko hainakoa.
Eta penagarria bada Grezian gertatutakoa, ez da gutxiago penagarriagoa, esker europearraren (horren parte gara) portaeraL: moralki solidarioa eta praktikoki alperrikakoa, lelotua, desmobilizatua eta ezin ulertuz Greziako batalla, Estatu Espainiarrean 36koa bezala, dimentsio europearra eta historikoa duela.