Prekarietateraen kontrako 800 kilometroko lasterketa, Bilbotik Bartzelonara
Duela hilabete batzuk Movistarreko milaka langilek abiatutako bidea da hau, muturreko zapalkuntzaren kontra altxatu ziren bi hilabete pasa luzatu zen greba indartsua eginez, gizartean isla nabarmena izan zuena. Gaurkoan, taldean berreskuratuko dugu borroka horren lekukoa; lehenik eta behin, greba horri aurre egiteko erabili ziren dozenaka milaka euroak itzulita eta, ondoren, hurrengorako oinarri ekonomikoa sortzen.
Fatuarte: “Argiaren prezioa manipulatzeagatik zigortutako Iberdrolak Bilbotar Ospetsua izaten jarraituko du
Aipamen hori bilbotarren izenaren, irudiaren eta interesen alde agerian jokatu duen pertsona eta erakundeei ematen zaie, eta herritarrek ordaindu beharreko argiaren prezioa manipulatzea ez da batere eredugarria. Iberdolaren jarduera mafiosoak ez du merezi bilbotarron adeitasuna eta esker ona eta ez du bat egiten Udalak ematen dituen tituluen filosofiarekin. Horregatik eskatzen dugu lehenbailehen bilbotar Ospetsuaren titulua eta aipamena erretiratzea Iberdrolari.
Oskar Matuteren hitzaldia TTIP Europako Batasunaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko merkataritza itunaren inguruan
Alternatibako bozeramaile eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren hitzartzea koalizioak Plentzian antolatutako hitzaldian. TTIP Europako Batasunaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko merkataritza itunaren ondorioez ohartaraztea zen helburua, erabat iluna eta arriskutsua baita negoziatzen ari direna.
Errealitatea eta fikzioa
Gure buruari behin eta berriro esatean diogu gizartearen gehiengoa gure ondoan dagoela aldaketak eskatzen baina, halako batean, errealitatearekin topo egiten dugu, hauteskundeetan "betikoek" irabazten dutelako eta gure iritzia gutxiengoan jarraitzen duela konturatzen garelako. (artikulua gazteleraz idatzita dago)
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5172/la-realidad-y-la-ficci%C3%B3n
Kataluniako herriak prozesu eratzailearekin aurrera egin du
Artur Masen nartzisismoa kanpoan gelditu da, edo bigarren plano batean behintzat,prozesu eraitzailea Kataluniako gizartean jaio delako eta berak izan behar duelako lidergoa, inongo erreferentziazko pertsonarik gabe. Argi gelditu da bideak aurrera jairratzen duel Mas alde batera utzita ere, prezesua ez del Artur Mas eta Artur Mas ez dela prozesua. Prozesu Eragileak aurrera darrai, Masen gainetik ere. (artikulua gazteleraz dago idatzita)
Elkartasuna Kurdistango emakumeei eta herriari
EH Bilduk inpunitatearekin amaitzea, krimen hauen arduradunak epaitzea, eta aktibista politiko, giza eskubideen defendatzaile eta kazetarien erailketekin amaitzea eskatzen du. Toke militarra bertan behera utzi, indar militar eta paramilitarrak hiri kurduetatik atera eta su etena adierazi behar du bake elkarrizketak berreskuratuz.