Matute: Gerratik zein pobreziatik ihesean daudenentzat zabalik dagoen Euskal Errepublika nahi dugu
Matutek esan du Euskal Errepublika eraiki beharra dagoela, “usteldutako eredu” honekin amaitzeko. “Eredu hori Espainiako estatuaren gainean eraikita dago, Espainiako bandera daukan eskuturrekoa izan arren Panaman offshore kontuan dituztenak nagusi diren estatuaren gainean. Guztion diruarekin aberasten diren botere ekonomikoak alderdi politikoak kontrolatzen dituzten estatuan.
Gure herriko apirilak hamalauak
Askori, apirilak 14 esanda, Espainiako II Errepublikaren hasiera etorriko zaio burura. Ez da bainan, gure herriko historiaren apirilak 14 bakarra. 1931-IV-14. Urte hartan eta ondorengoetan Espainiar Estatupeko herrietako langile eta nekazariek erakutsi zuten ahalmen eraldatzailearen oroimena agurtzen dut. Ez dut ordea II Errepublikaren "apologiarik" egingo. Ez noski, ez dut egingo II Errepublikaren gobernu legala izan zen “bienio negro” deritzanaren apologiarik egingo.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5361/caer-en-la-trampa-del-8m
Urreak Urkulluri: Zure mandatupean historian eman diren murrizketa handienak egin dira garapenerako lankidetzan
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Diana Urreak bat egin du Euskadiko GGKEn Koordinakundearekin, eta “legegintzaldia erabateko porrota” izan dela esan dio. “Zure mandatupean historian eman diren murrizketa handienak egin dira garapen lankidetzarako alorrean”. “Gainera, gobernuak berak egindako plana ere bete gabe utzi duzue, eta gauza bera gertatu da ganbera honek onartutako mandatuekin. Goitik beherako iruzurra izan da”, leporatu dio Urreak Urkulluri.
Muga eta diruaz
Baina Europa, gainera, hipokresiaren adibiderik onena da. Mugekin amaitzeko ametsa da saltzen digutena, baina kanpoko mugak harresiez eta konzertinekin betetzen dituzte. Egunero jartzenda auzitan da Schengen espazioa deritzona. Izan ere, Europak inoiz ez zuen helburu humanitarorik izan, diruaren kolorea baizik. Dirua zirkulatzeko asmoz sinatu zuten aurreneko ituna.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5376/sobre-fronteras-y-dinero
Kolonbiako Gobernuak eta ELNk elkarrizketa aro publikoa irekitzeagatik pozik
ELNko eta Kolonbiako Gobernuko ordezkaritzek egindako iragarpenaren ondoren, bi aldeetatik indarkeria erabiltzeari uzteko adostasuna heldu beharko litzatekeela uste dugu, soilik horrela lortuko delako pertsona gehiago ez hiltzea. Era berean, giza eskubideak babesten dituztenei zein gizarte zibileko kide esanguratsuei egindako erasoekin amaitu beharra dagoela uste dugu, aspaldian gero eta gehiago baitira.
Fatuarte: Biktimak umiliatzen duena Alderdi Popularrak egiten duen erabilera alderdikoia da
Alba Fatuarte Alternatbako kide eta EH Bilduko zinegotziak, Jai Batzordean Aitziber Ibaibarriaga ordezkatzen duenak, gaur ezagutu den 2013ko txupineraren izendapenaren inguruko “sententziaren izaera politikoa salatu du. Zorionez "ez dute haien helburua lortu, eta ez dute lortuko. Bilbotarren gehiengoarentzat Jone Artola izan zen 2013ko txupinera. Duintasunez eta normaltasunez egindako lana”. Fatuartek gogoratu du “biktimak umiliatzen duena Alderdi Popularrak egiten duen erabilera alderdikoia dela”.