Estatu espainiarra, Partido Popular, PSOE, eta Ciudadanos-ek gogotsu bermatu eta txalotu duten “Proyecto de Ley de Amnistía y Reconciliación Nacional” izena duen lege proiektua onartu du Venezuelako Asanblada Nazionaleko gehiengo opositoreak. Sostengu honen adibide garbia Mariano Rajoy berak El País-en lege horren alde idatzi duen artikulua.
Baina zer bultzatzen ari dira “demokrata” hauek Venezuelan? Amnistia lege honek ezarritako orden konstituzionala edo gobernua aldatzeko manisfestazioetan edo protestetan parte hartzeagatik egindako delituak amistiatuko ditu, zehazki 1999ko urtarrilak 1etik aurrera eta legea onartu harte, hau da, Hugo Chávez eta Nicolás Maduroren legislaturetan bakarrik egindako delituak.
Zer delitu barkatu ditu lege honek? Adibidez, “garraio zerbitzuetan, sistema informatikoetan edota edozein zerbitzu publikoan eragindako hondamenak edo suntsipena”, “lehergailuen edo bonba su-eragileen fabrikazioa edo inportazioa”, “delituak egiteko adingabekoen erabilpena”, “suteak eragitea”, “legeen desobedientzia eta gorrotoa sustatzea”, “agintaritzaren aurka egitea” eta “droga-trafiko txikia” eta “iruzurra, maula eta lukurreria exebizitza eraikuntzetan” barkatuko ditu lege honek.
Barkamena lortzeko baldintza bakarra “Estatuko botere betearazleak egindako politiken aurkako protesta, manifestazioa edo bileren bidez” bultzatutako delituak izatea da.
Lege honen bidez argi onartzen du oposizioak Nicolás Maduroren gobernua bere postutik kentzeko indarkeria erabili duela eta, honetaz gain, kartzelatik atera nahi dituen pertsonen zerrenda zehatza osatzen du ere. Hauen artean ezagunena Leopoldo Lopez da, duela bi urte 43 hildako eragin zituen indarkera olatuaren erantzule zuzena.
Azken asteetan eskuinaren indarkeria larriagotu egin da eta ekintzaile sozial bat, bi polizia eta diputatu chavista bat erahil dituzte.
Venezuela Aurrera, Iraultza Bolivartarraren aldeko euskal elkartasun plataformatik, Estatuko zenbait alderdi politiko zein komunikabide bultzatzen duten Inpunitate Lege honen nazioarteko salaketa egitera deitzen dugu. Badakigu Venezuelak pairatzen duen gerra ekonomiko, mediatiko eta politikoa sistema neoliberalaren berrezarkuntza lortzeko beste ahalegin bat dela, eta Venezuela, azken hilabeteetan Brasil, zein latinoamerikako beste prozesu aurrerakoiak erasotzea duela helburu.
Venezuela Aurrerak, hurrengo apirilak 19an Venezuelako Iraultza Bolibartarrarekin nazioarteko elkartasun jardunaldian parte hartzera deitzen du euskal herritar oro.
“Venezuela Aurrera” (Iraultza Bolivartarrarekiko Euskal Elkartasun Plataforma):
Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue (Kolonbiako Errefuxiatuak Euskal Herrian), Cine de Base, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Ernai, Euskadi-Cuba elkartea, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Giltza, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, IPES-GITE, LAB, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica Euskal Herrian (Colombia), Bakea eta Duintasuna, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Revista “Encuentros”, Sodepaz Nafarroa, Sortu, Emigrados sin Fronteras.