Matute: «EH Bilduk herri osoarentzako proiektua dauka, ez bakarrik abertzaleentzat»
"Emaitza txarra izan da, gizartearekin berriz konektatu beharra dugu, herri batentzako proposamena eskainita. Terapiari utzi behar diogu, estatu baterako proiektua mahaigaineratzeko. EH Bilduk herri osoarentzako proiektua dauka, ez bakarrik abertzale ezkertiarrentzat. Emaitzak ez onak izan ez badira ere, zutik jarri eta proposamen politikoarekin asmatu behar dugu".
Alternatibak duela hogei urte parekidetasuna gauzatzea erabaki zuten Alarde parekideko emakumeen ausardia txalotu du
Ohiturek, Fatuartek azpimarratu duenez, “inoiz ez dute justifikatuko herritarren parte bat, erdia, baztertzea; eta oinarrizko eskubideak defendatzeko orduan ezin dira salbuespenik onartu”. Hala, gaitzetsi egin du PNV eta PSOE bezalako alderdiek erakusten duten jarrera, “Gasteizko legebiltzarrean gauza bat esan, eta Irunen eta Hondarribian beste bat egiten dutelako, botorik ez galtzeko”.
Brasilgo ekintzaile Nicinha Magalhaes-en erailketa salatu du Alternatibak
Erailketa hau, tamalez, Latinoamerikan indigenen eskubideen alde, eta baliabideak ustiatzen dituzten enpresen aurka, lan egiten duten ekintzaileen hilketen zerrenda luzearen hurrengoa baino ez da. Gertaerak Berta Caceres ekartzen digu gogora, martxoaren hasieran Hondurasen eraila izan zena. Talde bereko COPINHeko Nelson Garcia eta beste batzuk ere akastu dituzte.
Matute:«Proiektuaren nortasuna zehaztu behar dugu, eta ulergarri egin»
"Ereiteko izan da hau. EH Bildu bestelako estatu bat eraikitzeko bidea dela azaltzen duen diskurtsoa elikatzen jarraituko dugu eta, goiz hala berandu, emaitzak izango ditu. Ikusita Espainiako estatuan ezinezkoa dela aldaketa sakona, Euskal Herria lehen mailan kokatuko da berriro. Espainian ezinezkoa bada, zergatik ez dugu aldaketa Euskal Herrian egingo?".
Alternatibak Sao Pauloko Foroaren XXII. Topaketan parte hartu du, Latinoamerikako ezkerrak biltzen dituen gunean
Iñaki Markiegi Alternatibako kideak parte hartu izan du ekainaren 23tik 26ra bitarte San Salvadorren (El Salvador) egin den Sao Pauloko Foroaren XXII. Topaketan. Foro honek Latinoamerika eta Karibeko ezkerreko alderdi eta mugimenduak biltzen ditu, baina nazioarteko ordezkaritzak ere gonbidatzen dituzte hara, tartean Euskal Herrikoak. Hala, Alternatiba zein Sortuko kideak izan dira egunotan topaketan parte hartzen, Euskal Herria Bildu koalizioko alderdiak biak.