Alternatibak Brahim Ghali Fronte Polisarioaren arduradun berriari ongietorria eman dio
Alternatibatik Brahim Ghali Fronte Polisarioko buru eta RASDeko presidente izendatu izanari ongietorria eman nahi diogu, joan den uztailaren 8an eta 9an saharar herriaren kanpalekuetan antolatutako ezohiko kongresuan, “Indarra, determinazioa eta borondatea independentzia eta burujabetza irabazteko” lemaduna, parte hartu ostean.
EH Bilduren oinarri sozialak Bizkaiko zerrenda bozkatzeko aukera izango du datozen uztailaren 28 eta 29an
Aste honetan iragarri bezala, Hauteskunde Autonomikoetarako Bizkaiko zerrendaburua eta zerrendakideak izateko EH Bilduko oinarri sozialak proposamenak egiteko aukera du uztailaren 27arte. Egun horretan, Bizkaiko mahai politikoak, bai bere proposamena, eta baita, proposatuak izaten ari diren pertsonekin egin beharreko kontrastea gauzatu ondoren, herrietatik jasotako proposamenak helaraziko dizkio militantziari. Uztailaren 28 eta 29 bitartean, hau erabaki berria, EH Bilduren oinarri sozialak aukera izango du bozkatzeko dauden proposamenen artean.
Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala
Hondamendiaren sustraian, etenik gabe metatzearen dinamika hedakorrean, kontsumismoan eta merkantzien fetitxismoan oinarritzen den ekoizpen, birsorkuntza, banaketa eta kontsumo sistema dago, kapitalismo heteropatriarkala. Sistema horrek desberdintasunen hazkundea, injustizia soziala, pobrezia eta bazterketa dakar. Logika hedakor hori ez da naturaren eta gizakiaren babesarekin bateragarria. Mugarik gabeko hazkundea, bizitza humanoa sostengatzen duten oinarri materialekin guztiz kontrajarria da.
Ezker, ez ezkor: Elkarrizketa Bikila eta Landari
Gotzon Hermosilla Berria-ko kazetariak binakako elkarrizketa sakona egin die gure kide Joxe Iriarte 'Bikila'ri eta Sortuko Karmelo Landari, ezkerraren egoeraren eta etorkizunaren inguruan: Lanari ekin diote Karmelo Landak eta Joxe Iriarte Bikila-k, elkarrizketa egiteko hitzartutako lekura iritsi eta berehala —BERRIAk Andoainen duen egoitza—. Etxetik ekarritako txapak eta pinak elastiko beltz batean jartzen hasi dira: azken urteetan bi-biak kide izan diren alderdi, erakunde eta antolakundeetako ikurrak, alegia.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/5672/ezker-ez-ezkor-elkarrizketa-bikila-eta-landari
Fatuarte: Emakumeak gero eta txiroagoak dira, eta euren bizi baldintzak gero eta gogorragoak dira
Krisialdi ekonomikoaren ondorioak herritarren zati handi batentzat kaltegarriak izan dira, baina datuek diotenez, emakumeek are ondorio larriagoak pairatu dituzte. Egun emakumeak gero eta txiroagoak dira eta euren bizi baldintzak gero eta gogorragoak dira: epe luzeko langabetuen artean emakumeak gizonezkoak baino gehiago dira; emakumeen bataz besteko pentsioa txikiagoa da gizonena baino; haur-eskola eskaintza murritzagatik eta mendekotasunean zein umeei edo familiei bideratutako gizarte zerbitzuetan egin diren murrizketen ondorioz, zaintza lanak emakumeen esku gelditzen dira.
Ez zara klase ertainekoa ergel
Benetako Demokrazia praktikan jartzeko ezinbestekoak dira pertsona askeak, inoren xantaiaren menpe egongo ez direnak. Eta horrek kanpoan uzten du bere oinarrizko beharrizanak ere bermatzeko aukerarik ez duen proletargoa.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5663/no-eres-clase-media-iluso