Hauteskunde eztabaida SER irratian
Irailaren 15ean, osteguna, Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko diputatu Oskar Matutek SER irratiak antolatutako hautezkunde eztabaidan parte hartu zuen. Sarrera honetan eztabaida beraren inguruan eginiko laburpena eta eztabaida beraren audioa eskaintzen dugu. Azkenik, Matuteren hitzartzeak bakarrik entzuteko aukera ere dago.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5790/debate-electoral-en-la-ser-con-oskar-matute
Diana Urrea: Murrizketarik gabeko herria eraikitzeko baldintzak ematen dira
Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide eta I25eko bozetarako Bizkaiko zerrendakide Diana Urrearen hitzartzea Bilboko Errekalde auzoan hauteskunde kanpainaren harira eginiko mitinean.
Jon Albizu: Donostian mugikortasuna hobetzeko proposamenak
Alternatibako kide eta Gipuzkoako Euskal Herria Bilduren batzarkide, Jon Albizu, Donostiako mugikortasuna hobetzeko proposamenaren inguruan kanpainan egindako solasaldian.
Irailaren 25ean ere egin dezagun herri
Euskal Herriak behar dituen bermeak ez zaizkigu Madriletik etorriko, eta ezta Madrilekin adostuko ere, azken urteotako esperientziak erakusten digun bezala. Adostasunak hemen lortu behar ditugu, gure etorkizuna beste batzuen eskuetan utzi gabe. Hemen bai dago aukera akordio zabal eta eraginkorrak erdiesteko, eta EH Bildu prest dago horretarako.
http://alternatiba.net/idazlanak/5787/irailaren-25ean-ere-egin-dezagun-herri
Herri partekatua eta feminista
Mugimendu feminista da indarkeriarik gabe bizitzearen aldeko borrokaren aitzindaria, indarkeria fisiko, psikologiko, erreal zein sinbolikorik gabe bizitzearen aldekoa; feminismoa da emakumeak eta beren gorputzak objektu bihurtzearen kontrako tresnak eraikitzen dituena; emakumeek historian izan duten eta egun duten papera aldarrikatzen duena; erreferenteak bilatzeko orduan dauden hutsune ugariak betetzen dituena; kiroletan, museoetan, testu liburuetan, irratsaioetan edo telebistan.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5763/un-pa%C3%ADs-compartido-y-feminista
Ez da titanioa distira duen oro
Pizkunde ekonomikoaren eta enplegu sorreraren ikur nagusi gisa saldu ziguten museoa, kapitalismo basatian murgilduta dago gaur egun, prekarietatea nonahi zabaltzen duela. Kultura eta modernitatearen Bilbo, Aldi Baterako Lan Enpresen hiria da, miseriazko soldatena eta enplegua desegitearena; hiri bat non kalera duintasuna eske ateratzera ausartuz gero, zuzenean langabeziara bidaliko zaituzten.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5765/no-es-titanio-todo-lo-que-reluce
Matute: Argi geratu da paradisu fiskalak ez direla arazo Munduko Bankuarentzat
Oskar Matutek PPren hipokresia ere salatu du. Bere esanetan, “birsorkuntza demokratikoaren alde ari dela esan eta esan ari den bitartean inongo lotsarik gabe ate birakarien politika sustatzen du paradisu fiskaletan enpresak izanik zergak saihestu dituen ministro ohi bat Munduko Bankuko zuzendari nagusiaren kargurako proposatuz”.