Alternatibak giza eskubideen alde «aitzakiarik gabe» kalera ateratzeko deia egin du
Ezkerreko erakundetik gogorarazi dutenez, oinarrizko eskubideen defentsan “inoiz ezin da ez aitzakiarik ezta salbuespenik” jarri; gainera, “mobilizazioa indartu ezean, bakea eta normalizazio politikoa oztopatzea helburu bakarra dutenekin bat egitearen parekoa” dela gaineratu dute.
Gogoeta bat behintzat
Orain beteko dira bi urte Gorripideak-eko sektore bateko laguno Alternatibarekin, eta ondorioz EH Bildukin, bat egiteko bidea egin genuenetik. Denbora honetan, nire militantziaren zati handi bat betikoaren parekoa izan da, desberdintasun batekin: lau hauteskunde kanpainetan parte hartu izana, bat bestearen atzetik, EH Bildu eraikitzeko prozesuan daude arazoen inguruan eztabaidatzeko ia atsedenik gabe.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/6137/siquiera-una-reflexi%C3%B3n
Eskaleak
Frankismoak txiroak ere hartu zituen kontuan eta 50eko hamarkadan “eguberrietan jar ezazu pobre bat zure mahaian” kanpaina bultzatu zuen, aberatsek bihozberatasuna eta karitatea erakuts dezaten egun seinalatu horietan. Berlangak filma ederra egin zuen horren gainean, Placido. Zorionez ez nuen halakorik ezagutzen, krisiak jota zegoen langile auzo eta herri batekoa izan arren. Pobreziaren ideia ez zen miseriarena, pobrezia gehiago zen langileen etxeetan egon zitekeen eskasia aberatsekin konparatuz. Eskaleak ia ia literaturaren mundukoak ziren.
http://alternatiba.net/idazlanak/6155/eskaleak
Zahar madarikatuak! ekonomiarako arriskutsuak zarete
Sistamerentzat, zaharra izatea zama handia da. Produktiboa izateari uzten zaionean, oztopoa zara, arazoa, sistemarentzat kostu ekonomiko bat. Jende nagusia zenbakia eta merkantzia baino ez da sistemarentzat, "gauzak" dira. Robert Castelek zioenez "ez daude konektatuta elkar trukaketa produktiboetan, modernizazioaren trena galdu dute eta nasan daude ekipaje gutxirekin". Badira, azken finean, hutsaren hurrengoa munduarentzat.
Sopelan papera eta kartoi bilketa, EAJren kudeaketaren beste adibide bat
Sopelako birziklatze portzentaje lotsagarriak kontutan hartuta, %18a egun, eta mankomunitateak emandako tona bakoitzaren truke kobratzen duela, diru gutxi jaso da. Denon artean ordaindu behar al dugu? Kudeaketa desegoki honengatik zabor tasak igoko al dizkigute? Kudeaketa sistema honek ezinezkoa egiten du Sopelan, zerbitzuaren kalitatearen gaineko kontrola izatea edo edukiontzien kopurua zein hauen kokapena erabakitzea.
Gure kide Alba Fatuarteren parte-hartzea Radio Bilbao-ko Hoy por Hoy eztabaida politikoan – 27/12/16
Gure kide eta EH Bilduren Bilboko zinegotzi Alba Fatuarteren parte hartzea Azul Tejerinak zuzendutako Radio Bilbao irratiko Hoy por Hoy eztabaida politikoan, pasa den abenduaren 27an. Besteen artean, alderdi politiko desberdinetako ordezkariak AHTaren Bilboko lurperatze hipotetikoaren inguruan aritu dira.