Feminismoa edo basakeria: «Él nunca me pegó» filmaren proiekzioa eta Irantzu Varelaren hitzaldia indarkeria matxisten inguruan
Faktoria Lilaren "Él nunca me pegó" dokumentalaren proiekzio zikloa antolatu du Alternatibak hurrengo otsailaren 2an eta 8an Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren, eta emanaldiaren ostean, filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varelarekin eztabaida egingo da. Jardunaldi hauen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu.
Oskar Matute: «Gobernu honek adabakiak jartzen ditu oligopolio psikopatari bisturia ematen dion bitartea»
Gure Alternatibako kide eta Madrilgo ganberan EH Bilduren diputatu Oskar Matuteren partehartzea PPren gobernuari hotz olatuaren ostean onetsitako bonu sozial energetikoaren inguruan azalpenak eskatzeko. Matutek neurri hau eskasatzat hartu du, pobrezia energetikoari aurre egiteko martxan jarri beharreko plan integralaren aurrean adabakia besterik ez delako.
Demokrazia parte-hartzailearen garrantzia, Alba Fatuarteri elkarrizketa Santuxu + kazetan
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren Bilboko udaleko zinegotzi Alba Fatuarteri (Irun, 1984) Santuxu + auzo egunkarian egindako elkarrizketa luzea. Besteak beste, politikan murgiltzeko arrazoiak, orain arteko esperientzia eta kalizioaren etorkizuneko erronkak ditu hizpide.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 26/1/17
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/01/26ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste Gasteizko aurrekontuen afera, biktimen memoria edota Danald Trumpen aurreneko erabakiak hizpide. Saio osoa ikusteko sartu ETB a la carta-n.
Aitor Miguel «Udal agentzia energetikoa sortu nahi dugu energia era publikoan eta jasangarrian kudeatzeko»
Alternatibako kide eta Gasteizko EH Bilduren zinegotzi Aitor Miguelek pasa den urtarrilaren 18an EH Bilduk Durangon antolatutako energia eredu berri baterako jardunaldietan egindako aurkezpen laburra. Miguelek Gasteizko esperientzia lokalean planteatzen duten eredua azaldu eta sistema desberdin eta jasangarri baten aldeko apustua plazaratzen du.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan 17/1/26
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/1/26ko laburpena ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, muntai polizialen, oinarrizko errenta unibertsalaren, memoria historikoaren edota Arabako aurrekontuen inguruan aritu da.