Mapa beldurgarriak
Zigor bikoitzaren biktimak dira sakabanaketa indarrean dagoenetik, ia hiru hamarkada, errepidean hil diren 16 lagunak. Biktimak dira eritasun larriak ziegan pairatzen dituzten presoak, Ibon Iparragirre kasu, beren bahitzaileek lege propioen kontra egiten dutelako. Eta biktimak dira, errugabeenak gainera, guraso biak edo bietako bat etxetik oso urrun preso dituzten 0 eta 18 urte bitarteko 113 adingabeak, ama edo aita ikusteko 500, 800 eta 1.000 kilometroko bidaiak egitera zigortuta daudenak.
http://alternatiba.net/idazlanak/6819/mapa-beldurgarriak
Alternatibak kezka adierazi du Cosco Bilboko Portuan sartu izaganatik, Grezian esklabotza baldintzak ezartzen baitizkie langileei
Matutek Grezian gertatutakoa jarri du Espainiako estatuan eman daitekeenaren adibide, “Greziako portuak estatuaren jabetzakoak izatetik esku pribatuetara pasa dira”. Pireoko portua, hain zuzen, Cosco multinazionalak berak erosi du eta, bertan, “Bilboko Portuaren parte baten jabe berriak, beren langileei baldintza latzak ezartzen dizkie; miseriazko soldatak, lanaldi amaiezinak eta inolako formakuntzarik ez egin beharreko lan arriskutsua aurrera eramateko”. Are larriagoa da, izan ere, errealitatean “sindikatu zein lan hitzarmenik ez dago eta, ondorioz, pobrezia, segurtasun eza, lan baldintza eskasak eta duintasun falta ugaritzen dira”.
Oskar Matute: «Hezkuntzan inbertitu beharrean, defentsan inbertitzen duzue. Polizia asko eta hezkuntza gutxi!
Euskaldunoi okerrago bizitzera kondenatzen gaituzue, etorkizun ilunago bat izatera behartuta gaue. Lan erreformak eta pentsio makalak inposatzen dizkiguzue. Hezkuntzan ere lan eskaintza publikoaren murrizketak ezartzen dizkuguzue, gure gizarteak behar duen irakasle kopurua izatera galaraziz.
Venezuela aurrera! No pasarán!
Oposizio kolpistak urteak daramatza 2002an emandako Estatu kolpe saiakera errepikatzeko aukera emango dion eszenatokia bilatzen. Herria jasaten ari den bortizkeria maila larria Estatu kolpea edo atzerritar eraso militarra justifikatu dezaken taktikaren aurpegia baino ez da. Oposizio faxistak Gobernua kanporatu nahi du eta horretarako hildakoak eragitea ez zaio batere inporta, errenta petroleroaren kudeaketa bizitza horiek baino askoz gehiago balio du haientzako.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/6/12
Alternatibako kide eta EH Bilduren euskolegebiltzarkide ohi Diana Urrearen parteharzteak ETB2ko "En Jake" saioan pasa den 17/6/12. Bertan, beste gai batzuren artean, Kataluniako prozesuaz eta espetxe politikaz aritu da.
Aburtok ez du onartu nahi hartutako konpromisoak ez direla bete
Honelako adierazpenak egiten dituzte bete ez diren konpromisoak egon direla eta lehentasunak beste nonbaiten egon direla onartu nahi ez dutenean. Zorrotzako bizilagunak hainbat hamarkadetan salatu dute egoera, eta 2015ean auzo-elkarteak eskatuta, osoko bilkurara ekarri zen gaia. Bertan, PP, PSE eta EAJk 'berehalako ekintzak' egingo zirela esaten zuen zuzenketa bat sinatu zuten, inoiz bete ez zena (aktak udaleko webgunean eskuragarri daude).
Oskar Matute: «Bankuen erreskatea herritarrei egindako estafa bat da. Dimisioak exijitzen ditugu»
Espainiako Bankuak gaur plazaratutako txostenari buruz honela mintzatu da EH Bilduko diputatua. Bere ustean, "hainbat ustelkeria kasutan murgilduta egoteaz gainera, PPK finantzat entitateak salbatzea lehenetsi du, herritarrei zerbitzu publikoak murrizten dizkien bitartean”.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak Klaudio Landaren programaren tertulian 17/6/19
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/6/19ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, Fandiñoren heriotza, EH Bilduren kongresua, e55 urtetik gorakoen langabezia eta Hipercorreko atentatuak izan ditu hizpide.
Asier Vega Bizkaiko EH Bilduren koordinatzailea eta Ander Rodriguez Politika Sozialeko arduraduna
Otegik proposatutako zuzendaritza taldearena zen hautagaitza bakarra eta 2.144 militanteren botoekin, %84ren babesa jaso du, zehazki, eta %93ko babesa izan dute txosten politikoak eta estatutuek. Otegirekin batera izango dira zuzendaritzan Gari Mujika, Ainhoa Beola, Koldo Castañeda, Maider Karrere eta Josu Juaristi. «Independentzia eta eredu sozial berri bat nahi ditugu», adierazi du Otegik kargua hartu berritan. Horrez gain kongresuan ere Bizkaiko koordinatzaile izateko bozketen emaitzak jakinarazi ziren.