Abiadura handiko ustelkeria
Barcenasek dio enpresaburu desberdinek PPri eginiko dohaintzak —legeak ezarritako mugatik harago, ez dezagun ahaztu, botere ekonomikoa politikoaren gainetik dagoela gogoratzeko behintzat— alderdiarekiko atxikimenduaren emaitza zirela. Alegia, enpresariek PP miresten edo maitatzen zutelako ematen zuten dirutza, oso gustura eman ere. Ez zegoen inolako ordainik alderdi edo gobernuan zeuden erakundeetatik. Istorio honen aurrean, gutxienez, bi aztergai nagusi azaltzen zaizkigu. Batetik, ea benetan Barcenasen agirietan azaltzen diren enpresa guzti-guztiak PPren aldekoak edo gertukoak ziren eta, bestetik, ea dohaintzak egin ostean «laguntzarik» eskuratu zuten obra publikorako esleipenen bidez.
http://alternatiba.net/idazlanak/6851/abiadura-handiko-ustelkeria
Cristina Bereciartua «Gasteiz Antzokiaren proiektua gaizki abiarazi da hasieratik, edozein erabaki auzoarekin adostua izan behar da»
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian pasa den 2017/06/27. Bereciartua, Gasteizko Antzokiaren inguruko polemikaz aritu da, udalak proiektua gauzatzeko argitaratutako balorazio txostenaren harira.
Gure kide Ayem Oskozek EH Bilduko udal taldean Axi Jakaren lekukoa hartuko du
Donostiako EH Bildu osatzen dugun komunitate osoaren partetik: Axi, mila esker bihotz-bihotzetik. Eta Ayem Oskozi, berriz, ongietorri esan nahi diogu. Ongietorri udaletxeari eta zinegotzi ardurari, izan ere Donostiako EH Bilduren militantea hasieratik izan da eta, beraz, ez dugu aurkezpen gehiegirik egin behar. Denok ezagutzen duzue, udal hauteskundetarako zerrendan bederatzigarrena joan zen eta berari egokitu zaio Axi Jakaren lekukoa hartzea.
Fatuarte: «Benetan udalak ezin duela esfortzu bat egin aurrekontua handitu eta gutxienez jai batzordeen azpiegituren gastua arintzeko?»
Datuak ikusita: Benetan udal honek ezin duela esfortzu bat egin aurrekontua handitzeko eta gutxienez jai batzordeen azpiegituren gastua arinagoa izan dadin, udalak gastu hauek bere eginez? Benetan ez duzuela asmorik hori egiteko kontuan izanda urtean ia 600 jarduera antolatze dituztela? gogoratu behar al dizuegu 600 ekintza hoiek doakoak eta jendarte osoari zuzendutakoak direla? gogoratu behar dizuegu auzoetako jai batzordeak auzoetako bizitza sortzeko ezinbesteko eragileak direla, komunitatea sarea biziberritzen dutela? Gogoratu behar dizuegu jai batzordeetako kideak boluntarioak direla eta gero eta zailtasun handiagoak dituztela euren lana egin ahal izateko.
Estarrona «Lizentziarekin edo lizentzia gabe, Hala Bediren uhinek oztopo guztiak gaindituko dituela ziur naiz»
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Josu Estarronaren partehartzea Hala Bedi Irratiak egindako eskaerari jarraituz, eta batzordeak eskatuta, 2012ko lehiaketaren, hori baliogabetzearen eta ondorengo prozesu judizialaren egoera azaltzeko.
Matute: «Oraindik ere, legeak zaintza lanak emakumeei eragin eta haiei bakarrik dagokiela jasotzen du»
Elkarrekin Podemosek aurkeztutako ekimena babestuko dugu, izan ere, dagoeneko onartuta egon beharko litzatekela uste dugu. Definitiboa ez bada ere, aurrera pauso garrantzitsua da, estatu espainarreko lege multzoan agintzen duen heteropatriarkatuan eta heteronormatibitatean oinarritutako errealitate horrekin bukatzeko. Eta alegia, zaintza lanetan dugu adibiderik argiena eta nabariena; Gizarte-segurantzaren legeriak egun zaintza lanak emakumei dagokiela uste duelako.
Connolly; sozialista irlandarra
Connolly 1868an Edinburgon jaio zen, Eskoziara migratu zuten irlandarren semea zen. 11 urte eskasekin lanean hasi zen lantegiko bizitza latza ezagutuz. Hiru urte geroago britainiar armadan zerrendatu zen eta Dublinera bideratuta izan zen. Laster bere gurasoen jaioterriaren egoeraz jabetu eta borroka sindikalarekin eta marxismoarekin bat egin zuen independentzia, eraldaketa ekonomikoa eta iraultza soziala lortzeko helburuarekin. Horrela, bere Irlanda okupatzen zuen armada utzi eta Irlandako langileriaren borroka emanzipatzailearekin bat egin zuen.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/6857/connolly-socialista-irland%C3%A9s
62,5 urte ez dira ezer
Ez dira ezer. Hirurogei eta bi urte t'erdi Frankismoa makillaje desberdinekin Espainian gobernatzen aritu den 80 urteak baina gutxiago dira, eta hor duzue, osasuntsu eta disdiratsu. Hirurogei eta bi urte t'erdi Guardia Zibil baten orkatilaren truke, historian izandako oskatilarik garestiena seguru. Messirenak ere ez du pareko baliorik.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/6865/625-a%C3%B1os-no-son-nada
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/7/4ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/7/4ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Altsasuko atxilotuei eskatutako 62 urteko kartzela eskaerak, Montoro eta Soria ministroen arteko tirabirak, edo Euskalteko hainbat bezeroei pelikula bat deskargatzeagatik ekoiztetxe batek eskatzen dien izuna izan ditu hizpide.