Alba Fatuarte «Bilboko portuaren paradoxa itzela: Barruan, Saudi Arabiarako bidean doazen armak dituzten kontainerrak. Kanpoan, errefuxiatu kanpamentua»
Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren Bilboko zinegotzi Alba Fatuarteren partehartzea osoko bilkuran, Bilboko portutik Saudi Arabia bezalako herrialdeetara gerra krimenak gauzatzeko erabiltzen diren arma salerosketaz.
Batak ez dezala estali bestea
Egungo Errenteriak (mundu osoan bezala), arazo asko izaten jarraitzen du: langabezia, prekarietatea, miseria, euskararen normalizazio eza, kultur arloko ahulezia, kutsadura, aldaketa klimatikoaren zantzuak, genero indarkeria, eta abar luze bat, azken finean zinezko bizikidetza galarazten dutenak. Eta ezkerreko udaletxearen ahaleginak garrantzitsuak badira ere, ez dira aski arazo horiek guztiak konpontzeko. Gizarte bizi eta aktibo bat behar dugu.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/7563/batak-ez-dezala-estali-bestea
Gure kide Diana Urrearen partehatzea ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 18/01/29
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrearen partehatzea ETB2ko "En Jake" saioko eztabaida politikoan pasa den 18/01/29an. Urrea besteak beste, Puigdemont presidente izendatzeko inbestiduraz, EAEko autogobernuaz eta erabakitzeko eskubideaz aritu da.
Bereciartua «Familia eta Haurtzaroa Itunaren ekitaldian emakume bat ere ez agertzea, jada hasiera txarra da»
Gure Alternatibako kide Cristina Bereciatuaren partehartzea VTV-ko eztabaida politikoan haur-pobreziaz, eskola segregazioaz eta hauei aurre egiteko instituzio publikoen arduraz.
Oskar Matute: «Espainiako estatuan testosterona maila neuronen gainetik dago»
Gure kide Oskar Matutek presoen egoera izan du hizpide Onda Vasca irratiko Euskadi Hoy saioan eginiko eztabaida politikoan. Esan duenez, Kataluniari begiratzea besterik ez dago ikusteko Espainiako Estatuan testosterona maila neuronen gainetik dagoela.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak #LaKapital saioko eztabaida politikoan 18/1/23
Gure kide Iagoba Itxasoren partehartzeen laburpena Telebilbaoko La Kapital saioko eztabaida politikoan pasa den 18/1/23an. Itxaso besteak beste, adinganbeek delituzko ekintzak egiten dituztenean hartu beharreko neurriez, Puigdemont Generalitateko presidente izendatzeko inbestiduraz edo EH Bildu Bilbok Gautxoriak geltokien arteko geldiuneak egiteko bultzatutako neurriaz aritu da.
Gure kide Josu Estarronaren hitzartzeak VTV telebista saioko eztabaida politikoan 18/1/23
Gure kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Josu Estarronaren partehartzeak VTV telebistaren eztabaida politikoan pasa den 18/01/23an. Estarrona Arabako hezkuntzan bizi den segregazioaren arriskuaz eta honi aurre egiteko hartu beharreko neurriez aritu da parlamentuko beste taldeetako bozeramaileekin batera.