Hurrengo asteazkenean, urtarrilak 23, Alternatibak hitzaldia egingo du Bilbon, Kolonbiako bake prozesuaren bidean izandako oztopoak eta bere bilakaera aztertzeko. Dagoeneko, bi urte baino gehiago igaro dira Cartagenan Gobernuak eta FARC-ek akordioa izenpetu zutenetik. Solasaldian bake elkarrizketetan parte hartu izan duten bi kidek hartuko dute hitza: Alberto Pinzon Sanchez eta Carlos Alberto Ruiz Socha. Aurkezle lanetan Diana Urrea Herrera Alternatibako Mahai Internazionalistako kidea arituko da.
Alberto Pinzon Sanchez, medikua eta antropologoa, 2001ko eta 2002ko bake elkarrizketetarako batzordeetan aritu zen, non Kolonbiako gobernua eta FARC aurrez aurre egon ziren; bigarren aukeran ELN ere han izan zela. Carlos Alberto Ruiz Sochak, bestetik, akademikoa eta abokatua da, FARC-eko aholkularia izan zen duela bi urteko bake prozesuari begira eta egun zeregin berberetan dabil ELN-rentzat.
Hitzaldia bideratzeko ardura Diana Urrea Herrera Alternatibako kideak izango du. Kolonbian jaioa, legebiltzarkidea izan zen Gasteizen iragan legegintzaldian, eta Porto Alegreko (Brasil) Kolonbiako Bake Foroan parte hartu zuen 2013an.
Solasaldia urtarrilaren 23an izango da, arratsaldeko 18:30etatik aurrera Bilboko Hika Ateneoan (Ibeni kaia 1). Alternatibaren 10. urtemuga ospatzeko antolatutako hitzaldi sortaren baitan kokatua, sarrera askekoa izango da aretoa bete arte.