Bilboko EH Bildu udal taldeak, otsaileko osoko bilkuran eztabaidatuko den mozio baten bidez, udal gobernuari eskatu dio Bilboko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileentzako Eriondoen Zentroa mantentzeko. Gure kide Alba Fatuartek azaldu duenez, Bilboko Udalak 20 urte baino daramatza Bilboko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileei Eriondoen Zentroko zerbitzua eskaintzen. 14 plazako edukiera duelarik, zerbitzu hau errekuperazio-prozesuan ikuskapena eta laguntza behar izan duten Bilboko etxez etxeko zerbitzuaren erabiltzaileei zuzenduta egon da. Azken 10 urteetan, 323 pertsona igaro dira zentro horretatik, eta % 85eko okupazioa izan du.
Hala ere, EH Bilduko zinegotzi Fatuartek kritikatu egin du gizarte-ekintzaren arloak erabaki izana Gaixoen Zentroa ixtea 2021eko abenduaren 31n, “hain zuzen ere pandemiak zaintza-krisi sakon batean murgilduta gaudela agerian utzi duen une honetan”. Adierazi duenez, “pertsonen bizitzari baldintza duin eta justuetan eusteko politika publikoen aldeko apustua egiteko unea da, eta ez gizarte-zerbitzuen arloan murrizketak egitekoa, kasu honetan Udal Gobernuak egin nahi duen bezala”.
EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, sailak argudiatu du egoitza-unitate sozio-sanitarioak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenekoak direla “jakinda Aldundiak ez duela plaza nahikorik esakera kopuruari erantzuteko”; hortaz, Bilboko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak Eriondoen Zentroa ez galtzea “ezinbestekotzat” jo du.
Fatuarteren ustez, Administrazio bakoitzaren eskumen-eremua kontuan hartuta, “egoera konpontzeko modurik egokiena lankidetza-hitzarmena edo kudeaketa-gomendioa egitea izango litzateke”; izan ere, formula hau “arrakastatsua izan da beste kasu batzuetan, hala nola, udal-egoitzetan”. “Prozedura horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak Eriondoen Zentro hau kudeatzeko ardura Bilboko Udalari eman diezaioke, 14 plaza horien kostua bere gain hartuz hitzarmen baten bidez”, azaldu du.
Amaitzeko, EH Bilduko zinegotziak esan du “erabiltzaileek zein Gizarte Ekintza sailak ondo baloratutako zerbitzu hau mantentzea beharrezkoa dela”. Hori dela eta, “espero dugu Udal Gobernuak bere murrizketa politikan atzera egitea eta eriondoen zerbitzua mantentzea, horretarako formulak baitaude; borondate politikoa da behar dena”, ondorioztatu du.