Gure kide Alba Fatuarteren hitzartzea Bilboko gaurko udalbatzan, jaietan indarkeria matxista prebenitzeko ekintzak hizpide:«Helburua ez da soilik eraso baten aurrean nola erantzun, baizik eta eraso matxistarik gabeko jaiez gozatzeko aukera emango duten prozesuak abian jarri ahal izateko gakoak ematea».
«Gaur lortutako akordioarekin, urrats bat eman da jaiak pertsona guztiek askatasunez eta errespetuz gozatu ahal izateko, indarkeria matxista saihestera bideratutako politika publikoak indartzeko, jai-gune inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak sortzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen direla bermatzeko konpromisoa hartuz».
EH Bilduren ekimenez, Udalak indarkeria matxista prebenitzeko ekintzak sustatuko ditu Bilboko jai-inguruetan, jai batzordeekin, ostalaritzarekin eta mugimendu feministarekin lankidetzan.
Aho batez onartutako akordio hau urrats garrantzitsua da jaiak askatasunez gozatzeko. pic.twitter.com/UaTDKnbnAF
— EH Bildu Bilbo (@ehbildubilbo) June 30, 2022