“Osasun publikoa defendatuz” urtarrilaren 19an, hasi zen, Alternatibaren Gasteizko egoitzan.Lehen topaketa honetan, Edu Lucas Camacho IAC Kataluniako Intersindical Alternativako kideak; Toño Gomez Liebana Osasun Publikoaren Pribatizazioaren Aurkako Koordinakundeko kideak eta Patxi Nicolau ESK sindikatuko Osakidetzako ordezkariak hartu zuten. Aurkezpenaz Claudia Venceslao arduratu zen, Alternatibako kidea eta Arabako JJGGko prokuradorea.
Hurrengo egunean, urtarrilaren 20an, Barakaldoko EH Bilgunean (Elkano 1) izan zen. Gomez Liebanak eta Lucas Camachok errepikatuko zuten, eta Mireia Sainz Querendezek, Barakaldoko Osasun Publikoaren Aldeko BOPA plataformaren izenean; eta Adela Salvador Fernandezek, LAB sindikatukoa, parte hartu zuten. Alternatibatik, aurkezpena Aritza Urrengoetxeak egin zuen.
Zikloak Tuteran jarraitu zuen, urtarrilaren 25ean, asteazkena, Lourdes Gizarte Etxean. Txomin Gonzalez, Nafarroako EH Bilduko legebiltzarkidea; Marisol Saiz-Aja, Nafarroako Osasun Plataformakoa eta Mertxe Eneriz Larrialdietarako Teknikaria izan ziren. David Mangado Nafarroako Alternatibako koordinatzaileak moderatu zuen.
Azken hitzaldia, Donostian izan zen, urtarrilaren 26an, Alternatibak Gipuzkoako hiriburuan duen egoitzan (Autonomia 15). Borxa Etxeberria Anbulantzia gidaria eta Alternatibako militantea, Clara Sánchez Lehen arretako medikua eta ESK sindikatuko militantea eta Kontxi Rebollo Donostialdea Osasun publikoaren alde DOPA plataformako kidea.