EH Bilduk eta ERCk Etxebizitza Lege berria adostu dute Espainiako Gobernuarekin, eta alokairuari mugak jartzeko “tresna” gisa aurkeztu dute. Erkidegoen eta udalen esku egongo da legeak aurreikusten dituen mugak jartzeko aukera baliatu edo ez erabakitzea.
Oskar Matute EH Bilduren ordezkariak eta Pilar Vallugera ERCkoak prentsaurrekoa eman zuten pasa den ostiralean Espainiako Gobernuarekin izandako urtebeteko “negoziazio isilaren” emaitzari buruzko xehetasun guztiak emateko.
Matutek azpimarratu du akordioari esker azkenean legeak “etxebizitza eskubidea” aitortuko duela, “bizi baldintzak hobetzen” dituela, eta horregatik jasoko duela onartua izateko behar dituen EH Bilduren eta ERCren 18 botoak Diputatuen Kongresuan. Horren harira, araua legegintzaldi honetan bertan onartzea espero dute.
EiTB-n irakurri