Pradalesen esanetan, EH Bilduren eredu sozioekonomikoak bat egiten du behiak «ahitu arte jeztearekin»; Jaurlaritzarenak, berriz, behiak «zaintzearekin, ondo elikatzearekin, erreproduzitzen uztearekin…» (Iosu Alberdi, Berria. 2024ko Urriak 26a)
Andoni Ortuzar EBBko presidenteak, bere aldetik, esan du Madrilen ez dagoela ados energia konpainien gaineko zerga luzatzearekin: «Ez da hil behar urrezko arrautzak erruten dituen oiloa». Izan behiak, izan oiloak, metafora horien atzetik EAJren iritzia oso garbia da fiskalitatearekiko. Ezin dira ukitu oligarkia energetikoaren (eta beste oligarkarenak ere ez) mozkinak horrek kalte egingo ligukeelako.
Jakina, iritzi horren atzean oso garbi azalatzen da (uste ekonomikoaz haratago) energiaren alorreko botere faktikoei diten beldurra. Hori baita azken finean, ate birakarien bitartez, oligarken interesen kudeatzaile bihurtu den Imazen alderdikideen mehatxuekin: «zerga populismoak» arriskuan jarriko du industria. «Milaka milioi euro beste herrialde batzuetara desbideratuko dira. Ez da lehenengo aldia mehatxu hori erabiltzen dutela, naiz eta jakin hori gezurra dela.
Eta hori guztia, energiaren sektoreak (baita bankuenak, zeinak aurten iaz baino, bataz beste, %20 gehiago irabazi duten) inoiz baino irabazi handiagoak izan dituenean. Irabazi lizunak, kontuan izanik ze zailtasunak dituzten milaka herritarrek ekonomikoki hilabete bukaera gaitasunez irizteko.
Hau da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) emandako informazioaren arabera, Ignacio Sanchez Galan buru duen konpainiak 2.760 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen urtarriletik martxora bitartean, eta 1.485 milioi euro aurreko ekitaldiko aldi berean. Urtea bukatzerako historian lehen aldiz 5.000 milioi euro baino gehiago irabaztea espero du.
Repsolek, bere aldetik, 969 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen lehen hiruhilekoan, aurreko martxoa ixtean 1.112 milioiak baino % 13 gutxiago, Henry Hub gasaren kotizazioak, merkatu estatubatuar eta energetikoarentzat erreferentzia denak, eta fintzeko marjina txikienak izan zituelako.
Emaitza doitua, negozioen funtzionamendua espezifikoki neurtzen duena, 1.267 milioi eurokoa izan zen, % 33 gutxiago, baina halaz ere negozio bikaina burutuz.
Orokorrean, elite kapitalista, inoiz baina mozkin, irabazi eta etekin handienak dituen garaiak dira. Datuak hor daude: 2020az geroztik, munduko bost gizon aberatsenen aberastasuna, bataz beste, % 114 igo da, eta biztanleriaren % 60 pobreenaren eskuetan dagoen aberastasuna, berriz, murriztu egin da hamarkada hasi zenetik. Espainian, biztanleriaren % 10 aberatsenak aberastasunaren erdia baino gehiago biltzen du, eta etxekoen unitate pobreenen % 50 ozta-ozta iristen zen % 8ra.
Izan ere, Lan-errentek errenta nazionalean duten partaidetzaren jaitsiera
80ko hamarkadatik azkartu da, ekonomia garatuetan zein bestetan.
Oso modu nabarmenean, kapitalak lortu du gobernuek (neoliberal guztiak, eta guztiz neoliberal ez direnen aldetik ere) buru makur jartzea haien mesedetan. Trantsizio energetikoa aitzaki ere lortu dute zenbait proiektu berriztagarriak omen direnak (baina ez direnak, benetan) laguntza publikoak izatea, publiko pribatu lankidetzaren mesedetan, non sektore pribatuak ateratzen ditu etekinak eta publikoak jartzen diruak (gehienetan musu truk).
Hor dugu adibide garbia, hidrogeno berdeko bere proiektuetarako laguntzak jasotzen ari dela Repsol. Uztailean Ministroen Kontseiluak 160 milioi euroko laguntza onartu zion Petronorri, 100 megawatteko elektrolizagailu bat ezartzeko. Teorian, horretarako inbertsioa izoztua du Repsolek, baina jada egin ditu laguntza onartzeko tramiteak. Beraz, badirudi oraingoz inbertsio hori aurrera doala, presioak presio (Irene Lasa, Berria. 2024Ko urriaren 23a).
Horren atzean dagoena, oraindik batzuk jarraitzen dutela esaten, kapitalaren mozkinen baitan (zenbait eta irabazi handiagoa kapitalak orduan eta mesede gehiago langilegoaren errentarentzat) mesedetzen dela hiritargoa, hori gezurra dela, inoiz baino garbiagoa egonik.
Ezkertiarrok, berriz, justu, kontrakoa irizten dugu. Dagoen aberastasuna, egun gutxi batzuen eskuetan metatzen dena, gutxienez birbanatu behar dela, eta hori fiskalitate progresiboaren bitartez egin behar baita, … indar produktibo nagusien publikazioa edo nazionalizazioa (sozialiston helburua estrategikoa horixe baita azken fienean, eta errentaren birbanaketa, egungo gizarte gizarte kapitalistaren barruan justiziaren aldeko pausoak ematea litzateke) lortzen ez den bitartean.
Arazoa edo gakoa ez baitako lotua soil soilik behiak «zaintzearekin, ondo elikatzearekin, erreproduzitzen uztearekin…» baita ere behiek eta ematen duten esnea zeinen mesedetan elikatzen dugun.
PD. Energia konpainien gaineko zerga berezia bertan behera uztea adostu du Espainiako Gobernuak, EAJ eta Juntsekin. Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. «Bukatu da arazoa» azaldu du Imazek harrotuta. Izan ere, euren sokako partiduen laguntzaren esker lortu dute, beste behin, Espainiako gobernua kikiltzea, menpeko bihurtzea, baina ez Euskal Herriaren interesekiko, kapitalarekiko, baizik..
Gora eta gora Euskadi, aintza ta aintza bere goiko kapital nagusiari!