Sortze kolektiborako mahaiek funtzio garrantzitsua dute, Nazio Batzarrari erakundearen antolatze, programa eta ideologia eredua proposatzearena hain zuzen ere. Beren lana, beraz, funtsezkoa da, hauek baitute sortzen ari garen indar politiko berria definitzeko ardura.

Alternatibari lotuak egon ala ez, prozesuan parte hartu eta lagundu nahi duten pertsonek osatzen dituzte mahaiok, euren gaitasuna, esperientzia eta gogoa eskaintzeko indar politiko berriari.

Alternatibaren egituran mahaiok duten garrantzia ulertzeko izaera sozialista eta alternatiboa izango duen egitarau politiko berria osatzean militantzia osoak, erabaki organo burubakar edo eragileek barik, izan behar duten papera ulertu behar da. Egitaraua osatzeko eredu demokratiko honek soilik bermatuko da garenaren eta aldarrikatzen dugunaren arteko koherentzia izatea.

Hastapenean proposaturiko mahaiak honakoak dira: erroko demokrazia mahaia, ekonomia eta gizarte eredu alternatiborako mahaia, feminismo mahaia, internazionalismo mahaia. Hauek dira geure izaera hobekien definitzen duten mahai eta ikuspegiak, hauen inguruan mugitzen gara eta hauetan sakondu nahi dugu.

Parte hartu nahi izanez gero, mesedez, bete honako formularioa.

X