Gaztetatik bere antzerkigintzarekin erakutsi zuen ez zituela maite injustiziak eta jendarte justu baten aldarrikapena islatzen zuen antzezlanen mamian. Kulturarekiko militantzia, arlo politikora ere eraman zuen eta bizitza osoan horretan aritu zen. Idazle aparta, internazionalista sutsua, pentsalari nekaezina, ezkertiar adoretsua. Alfonso Sastreren hutsune fisikoak, bere lanen, ideien eta humanitatearen aldeko aldarriaren eta konpromisoaren oroimenak beteko du. Eva Forest eta Alfonso Sastre ezinbesteko intelektual konprometituak ekarri nahi ditugu gogora. Ez adiorik. Gurea da etorkizuna.