1947ko azaroaren 29an, NBEko Batzar Nagusiak 181 II ebazpena onartu zuen, Palestinaren gaineko Erresuma Batuko mandatua bi estatutan banatzea ezartzen zuena, bata judua eta bestea arabiarra. Ordutik aurrera, areagotu egin zen «Nakba» (hondamendia), sionismoak lurren eta komunitateen kolonizazio eta garbiketa etnikoaren prozesu etengabeari, arabieraz esaten zaion bezala. Potentzia kolonialen konplizitatearekin eta laguntzarekin lehenagotik gertatzen bazen ere, orduan nazioartean legitimatzen hasi zen Palestinako herriak arbuiatu zuen «akordio» hura. Une horretan, biztanleria juduak Palestinako lurren %7 baino ez zuen.
Urte asko borrokan eta erresistentzian igarota non, paradoxikoki, herriek elkartasunez palestinarren eskubide legitimoak babesten dituzten, gobernu eta botere faktiko gehienek gobernu israeldarraren politikak eta interesak defendatzen dituzten bitartean. Kolonizazio gehiago, garbiketa etniko gehiago, desplazamendu eta errefuxiatu gehiago, kartzelatze gehiago, apartheid gehiago, diskriminazio gehiago, hori da familia palestinarrek pairatzen duten egunerokoa. Eta ez dugu gure burua engainatu behar, errudun argiak daude: Israel eta bere konplizeak, izen eta abizenekin seinalatu behar direnak. Ez dugu katastrofe hau normalizatu behar: potentzia okupatzaile bat eta herri okupatu bat daude.
Hori dela eta, Alternatibako Mahai Internazionalistak dei egiten du astelehen honetan, azaroak 29, antolatutako jarduera eta elkarretaratze solidarioekin bat egiteko. Horrez gain, BDZ (Boikot, Desinbertsioa eta Zigorrak) kanpainarekin bat egitera deitzen dugu, beste tresna baita Palestinako borroka legitimoa bultzatzeko.