Alternatibaren irakurketa Palestinako egoerari buruz
Alternatibako Mahai Internazionalistatik, Nakbatik, non 1948an ehunka mila palestinar sarraskitu eta kanporatuak izan ziren, Gehiago irakurri…
Alternatibako Mahai Internazionalistatik, Nakbatik, non 1948an ehunka mila palestinar sarraskitu eta kanporatuak izan ziren, Gehiago irakurri…
1947ko azaroaren 29an, NBEko Batzar Nagusiak 181 II ebazpena onartu zuen, Palestinaren gaineko Erresuma Batuko mandatua bi estatutan banatzea ezartzen zuena, bata judua eta bestea arabiarra. Gehiago irakurri…
Georges Ibrahim Abdallah Libanon jaiotako kristau jatorriko komunista bat da, eta duela 37 urte espetxeratu zuten Frantzian. Gehiago irakurri…
Vladimir Propp idazle errusiarrak ipuin tradizionalen morfologia bat proposatu zuen, eta ikerketa horretan kontu zaharrek dituzten funtzioak zehaztu zituen. Gehiago irakurri…
Israelek Zisjordaniako lurraldea atxikitzeko planaren aurrean, Alternatibako Mahai Internazionalistaren adierazpena:
– Anexioa Israelek Palestinako lurra eta biztanleria kolonizatzeko etengabeko prozesuaren beste urrats bat da: kolonoen kokalekuak hedatzea eta estatu bateko biztanleria lurralde okupatura nahitaez transferitzea (Genevako IV. Hitzarmenak debekatzen badu ere). Kokaguneak hedatzeko markatutako eremuetan dauden komunitateek aurre egin behar izan diete eraispen-aginduei, lurren konfiskazioari eta nahitaezko birkokatze-planei (beduinoen kasuan). Zisjordaniako eta Jordango haraneko 132 kokagune kolonoak dira Israelek data horretatik aurrera gehituko dituenak. Zisjordaniaren %30a da hori.
– Atxikipen-plan horrek ukatu egiten ditu herri palestinarraren eskubideak: beren erabakitzeko eskubidea, baliabide naturalak, etxebizitza edukitzea eta mugitzeko askatasuna izatea. Gainera, kolonoengandik pairatzen duten indarkeriaren gorakada ekarriko du.
– AEBk eta Israelek “mendeko Akordioa” deitu diote eraso horri, eta Jerusalem Israelen hiriburu zatiezina dela, palestinar errefuxiatuen itzulerarako eskubiderik ez duela eta okupatutako lurraldeko kokaguneak legeztatzen dituela adierazten du. Hori guztia, jakina, onartezina da palestinar herriarentzat.
Herri palestinarraren eskubide legitimo eta historikoen aurkako eraso berri honen aurrean, herrien artean partekatutako borroken internazionalismoa oinarri hartuta, erakunde, herri palestinarraren alde Euskal Herriko hainbat hirietan antolatutako manifestazioekin bat egiteko deia egiten dugu.
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka