Legebiltzarreko azkenengo hitzartean, Josu Estarronak berriz ere Urkulluren Gobernuak legegintzaldian zehar gardentasunaren aurrean izan duen jarrera salatu du. “Gardentasunaren objektibotasunaren alde eta jardunbide desegokiak antzematearen alorrean aurrerapausua izan nahi duen ekimen guztien aurrean” Urkulluren Gobernuaren jarrera blokeo sistematikoa dela aitortu du legebiltzarkide gasteiztarrak.
Ezezko sistematikoaren aurrean, EH Bilduko legebiltzarkideak gogoratu du legealdian zehar ate birakari batzuk eta egoera ezohiko eta legez kontrakoak eman direla. Besteak beste, “hainbat zuzendaritza organoetan atzamarrez izendatuak” izan diren gobernuko kideak, legea urratu duten kargu ohi batzuk “aldez aurretiko baimen-eskaera ez eskatuz kargu utzi ostean”, edota irregulartasun baten aurrean nola “salatzailearen anonimotasuna urratua izan den” Arantxa Tapiaren departamentutik prentsa-ohar batean datuak publikoki jarriz.
Azkenik, ere gogoratu du ustelkeriagatik espetxeratu den pertsona bat nola promozionatua izan zen Jaurlaritzaren enpresa batean ordezkaritza lanak eginez, eta “etika batzordeak berak gobernuko karguen errugabetasun tesiak eraikitzera” dedikatu dela.
Gardentasunaren eta objektibotasunaren alde eta ate birakarien eta praktika desegokien aurka aurrerapausoak ematea proposatzen dugun bakoitzean, Urkulluren Gobernua beti kontra.
📺 @Josu_Estarrona pic.twitter.com/V7UxQ5RBDK
— EH Bildu Legebiltzarra (@ehbildu_legebil) September 28, 2023