Estarronak Fronte Polisarioaren XVI kongresuan egon da

Gure kide eta legebiltzarkide Gasteizen Josu Estarronak ordezkaritza parlamentario batekin Fronte Polisarioaren XVI kongresuan egon da. Wilaya Dajla, Tindufeko saharar errefuxiatuen gunean.

Euskadiko Saharar Ordezkaritzak gonbidatuta, “Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat” legebiltzar-taldeartekoko kideak Tindufeko saharar errefuxiatuen gunean (Wilaya Dajla) egingo den batzarrera joan dira urtarrilaren 13tik 17ra.

Abdulah Arabi Fronte Polisarioaren Espainiarako ordezkariak adierazi duenez, “Kongresu hau Nazio Batuek Konponbide Planaren aplikazioan izandako porrotak markatutako askapenaren aldeko gure borrokaren etapa erabakigarri batean egingo da, batez ere Marokok su-etena urratu ondoren. Izan ere, Fronte Polisarioaren zuzendaritzapean, saharar herria borroka armatuari berriro ekitera behartu du.”

Era berean, ordezkari sahararrak gogorarazi du “Kongresuan egingo diren eztabaidetan zehar lortutako lorpen nagusiak ebaluatuko direla eta gure herriaren erresistentzia sendotzeko bide eta estrategia onenak eztabaidatuko direla, autodeterminaziorako eta independentziarako eskubide besterenezina lortzeko.

Kongresuan, Idazkaritza Nazionalaren osaera ere berrituko da, eta idazkari nagusia aukeratuko da, Fronte Polisarioaren agintari gorena. Ordezkariek Fronte Polisarioaren oinarrizko funtzionamendu-legea, estatutuak eta Konstituzio nazionala ere aldatu ahal izango dituzte.

EUSKO LEGEBILTZARRA

X