Alternatibako Mahai Internazionalistatik, Nakbatik, non 1948an ehunka mila palestinar sarraskitu eta kanporatuak izan ziren, betikotzen ari den gatazka honen herritar zibilen eta indarkeriaren biktima guztien aurkako edozein eraso deitoratu nahi dugu. Gatazka honen sustraiak munduko eremu honen banaketa kolonial europarrean dago, eta erantzukizunik handiena okupatzaileek dute, Israelek, soinismoak eta haien aliatuek, AEBk eta EBk, besteak beste. Gatazkak, orain mediatikoki gerra gisa definitu dena, ezin gaitu nahastu bere izaera zeharo desorekatu eta neurrigabeari dagokionez. Nazioarteko komunitatea lekuko izan da Palestinako herriak, zapalduta eta okupatuta, jasan izan dituen gerra krimen guztiez Israelgo Estatuaren aldetik, boteretsua eta kolonizatzailea, benetako genozidioa gauzatu duelarik azken honek.
Palestinako herriak izateko eta existitzeko eskubide legitimoa aldarrikatzen jarraitzen du, nahiz eta Israelek Gazako biztanleria zerrendan espetxeratzeko politika aurrera eraman izan duen, harresiaren beste aldean dagoen “erabateko segurtasun” irudipen baten atzean. Ez okupazioak, ez behartutako desplazamenduak, ez apartheidak, ez garbiketa etnikoak ezin izan diote erresistentziari amaiera eman. Era berean, pilaketak, etxeen suntsipenak, atxiloketek, espetxeratzeek, gehiegikeriek, hilketek, blokeoak eta oinarrizko beharren gabetzeak ezin izan dute euren duintasuna makurtu. Hori guztia munduko segurtasun eta armamentuko inbertsiorik handienarekin gainera, gatazka areagotu baino egin ez duena. Egoera hau 70 urte baino gehiago daramatza indarrean, eta testingatzek eta zifrek berresten dute, nahiz eta komunikabide handiek isiltzen duten. Argi eta garbi adierazi nahi dugu ez gaudela egoera honen normalizazioaren konplize izateko prest. Gauzak diren bezalakoak esan nahi ditugu, gatazkaren erroak identifikatzeko eta erantzule nagusiak zeintzuk diren izendatzeko.
Gaur egun, Israelgo gobernuak harro aldarrikatzen ditu aurrera eramandako gizateriaren aurkako krimenak, bere ekintzak iragarriz eta telebistan erakutsiz. Nazioarteko zuzenbidearen aurkako ekintzez harrotzen dira. Horren aurrean, Alternatibako Mahai Internazionalistak elkartasuna adierazi nahi dio Palestinako herriari, bere existentzia hutsak erresistentzia esan nahi baitu. Enbargo militarra, boikota eta Israeli jarritako zigorrak babesten ditugu Palestinaren aurkako erasoa gelditzeko neurri eraginkor bezala. Halaber, nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatzera, Palestinako eta nazioarteko eragileekin hitz egitera eta NBEren ebazpenak errespetatzen hastera deitzen dugu. Gainera, adierazi behar dugu konponbidea bakarrik milizia koloniarren armagabetze eta desegitearen eta okupazioaren amaieraren ondoren aurkitu ahal izango dela. Askatasuna eta justizia lortzearekin batera baino ez da lortuko bakea herri palestinarrarentzat.