Alternatibaren Bilboko Asanbladatik Erribera 13ren hutsaraztearen aurrean gure erabateko gaitzespena adierazi nahi dugu, berriro ere,epaileek eta poliziek bat egin dutelako okupazioa kriminalizatzeko eta zapaltzeko; Okupazioa aukera guztiz legitimoa da, eta egun inoiz baino gehiago, beharrezkoa ere, etxebizitza baterako sarbidea bezalako oinarrizko eskubideen gabezia dagoenean.
Berriro ere, jabetza pribatuaren defentsa beste edozein ardura guztien gainetik jarri dela ikusten dugu; ez du inporta eraikina urtetan hutsik egon bada, edota ondasunen banaketa duinago batean sinesten duten pertsonen konpromisoari esker hondatuta zegoen eraikina txukundu eta atondu dutenean.
Gizarte honek jabetza pribatuarekiko eta indibidualismo neurrigabearekiko duen joeraren aurrean, eta espekulazio kapitalistari aurre egin ahal izateko, toki desberdinen erabilera kolektiboa tresna aproposena dela uste dugu, aipatutako espazio horiek erabilera sozial eta komunitarioetarako erabiliz.
Egoera honen aurrean, Alternatibatik gaur arratsaldean Erribera 13 eraikinaren defentsaren alde Unamuno plazatik 19:00etan abiatuko den mobilizazioarekin bat egitera deitzen dugu.