Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide, Oskar Matutek, etxegabetzeen aurkako konpromiso argia eta eraginkorra eskatu dio Jaurlaritzari, “onartezina eta larria delako beti jendea kalean uztea alokairua edo mailegua ordaintzerik ez duelako, baina are onartezinagoa eta larriagoa da jendea kalean uzten duena gobernu bat denean”. Horren haritik, Matutek gogorarazi du “Jaurlaritzak, Alokabide elkartearen bitartez, gutxienez 450 etxegabetze prozedura ireki dituela azken hiru urteotan, eta prozedura horietako askoren azken emaitza etxegabetzea izan da; adibidez, 2015eko urtarriletik martxora bitartean 64 familia kalean utzi zituen”.
EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, etxegabetzeen aurkako borrokan borondate politikoa da gakoa, borondate politikoa izanez gero, konponbidea egon badagoelako. “EH Bildu bera da horren froga”, azpimarratu du Matutek, “Donostian EH Bildu alkatetzan egon zen bitartean, etxegabetze bat ere ez zelako egin; EAJ-PSE udal gobernu berria sartu eta hilabete bat nahikoa izan zen etxegabetze bat egiteko, ordea”.
Matutek gogora ekarri du, baita ere, Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean azaldu zuela etxegabetzeak eragozteko tresnak egon badaudela. “Hala ere, oraindik herritar asko kalean geratzen direla ikusirik, ondorioztatu beharko dugu Urkulluk aipatutako tresnak ez direla ez egiazkoak ez eraginkorrak edo Lakuan ez dagoela borondaterik tresna horiek aplikatzeko”.
EH Bilduk etxegabetzeen aurkako konpromiso argia eta eraginkorra eskatu dio gaur Jaurlaritzari, “onartezina eta larria delako beti jendea kalean uztea alokairua edo mailegua ordaintzerik ez duelako, baina are onartezinagoa eta larriagoa da jendea kalean uzten duena gobernu bat denean”. Horren haritik, Oskar Matutek gogorarazi du “Jaurlaritzak, Alokabide elkartearen bitartez, gutxienez 450 etxegabetze prozedura ireki dituela azken hiru urteotan, eta prozedura horietako askoren azken emaitza etxegabetzea izan da; adibidez, 2015eko urtarriletik martxora bitartean 64 familia kalean utzi zituen”.
EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, etxegabetzeen aurkako borrokan borondate politikoa da gakoa, borondate politikoa izanez gero, konponbidea egon badagoelako. “EH Bildu bera da horren froga”, azpimarratu du Matutek, “Donostian EH Bildu alkatetzan egon zen bitartean, etxegabetze bat ere ez zelako egin; EAJ-PSE udal gobernu berria sartu eta hilabete bat nahikoa izan zen etxegabetze bat egiteko, ordea”.
Matutek gogora ekarri du, baita ere, Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean azaldu zuela etxegabetzeak eragozteko tresnak egon badaudela. “Hala ere, oraindik herritar asko kalean geratzen direla ikusirik, ondorioztatu beharko dugu Urkulluk aipatutako tresnak ez direla ez egiazkoak ez eraginkorrak edo Lakuan ez dagoela borondaterik tresna horiek aplikatzeko”.
– See more at: http://ehbildu.eus/eu/instituzioak/gasteizko-legebiltzarra/8827-eh-bilduk-etxegabetzeen-aurkako-konpromisoa-eskatu-dio-jaurlaritzari-onartezina-baita-azken-3-urteotan-gutxienez-450-etxegabetze-prozedura-ireki-izana#sthash.1xZBtjKu.dpuf