EHBilduk etxegabetzeen aurka bihar egingo diren elkarretaratzeekin bat egitera deitu du
Euskal Herria Bilduk bere atxikimendua adierazi nahi die bihar, larunbata, Hegoaldeko lau hiriburuetan eragile sozial desberdinek deituta etxe desjabetzeen aurka egingo diren protesta ekintzei. Etxegabetzeen aferan bereziki lazgarria izan den aste baten amaieran egingo dira elkarretaratzeak, berriz ere ikusi izan dugulako zer nolako babesgabetasun egoera bizi duten egunero beren etxea galtzeko arriskuan dauden pertsonek, inolako gupidarik ez duten finantza sistemaren esku baina, era berean, gutxi batzuk aberasten jarraitzea ahalbidetzen duten gobernu konplizeen erruz, jendeari bere buruaz beste egitera eramaten dituzten bidegabekeriak legez babesten dituztelako.
Alternatibak Ibermaticako langileen mobilizazioa txalotu du patronalaren xantai isilari erantzuten diolako
Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak Ibermaticaren kasu zehatza aipatu du, Kutxaren zerbitzu informatikoaz arduratzen den enpresa, bere zuzendaritzak aurretik aipatutako taktika “sasi mafiosoak” erabili eta 238 kaleratze proposatu dituena “gero isilik egoteko, langileak informaziorik gabe utziz, kanpoko iturrietatik jasotzen duten informazioa salbu”. Sotok langileriak egindako mobilizazio eta protesta desberdinak babestu ditu eta bereziki, aipatu nahi izan du pasa den otsailaren 12an hasi zuten lau eguneko greba “enpresaren partetik jasotzen duten babesgabetasuna eta gardentasun falta salatzeko asmoarekin”.
Oskar Matute elkarrizketatu dute Radio Popular Herri Irratian
Alternatibaren Bizkaiko bozeramailea Oskar Matutek baloratu du Herri Irratiko “Egunon Bizkaia” irratsaioan Laura Mintegik eta Urkulluk izandako azken bilera, legealdiaren hasieratik bidea markatu duen desadostasunaz jositako bileratzat kalifikatu duena. Matutek azpimarratu du EHBildu osasunean, hezkuntzan, politika sozialetan eta lan eskubideetan murrizketarik egiteko prest ez dagoela, eta herritarrak kaltetzen dituen borroka guztiekin bat egingo dutela esan du, desjabetze prozesuak barne.
http://alternatiba.net/idazlanak/2218/herri-irratiko-koldo-campok-oskar-matute-elkarrizketatu-du
Alternatibak salatu du bankuek eta menpeko gobernuek babestutako terrorismo finantzarioaren enegarren biktima
Asier Vegak gogor kritikatu du “terrorismo finantzarioaren biktima berria” dirudien heriotza, Bizkaiko desjabetzen kontrako plataformak adierazi duenez, desjabetze prozesuan murgilduta zegoen Basauriko bizilagun batek astelehen goizaldean bere buruaz beste egitea erabaki ondoren: “berriro ere, exekuzio hipotekadunak gupidarik gabeko entitateen eskuetan dauden tresna direla agerian geratu da, muturreko egoera batean daudenak erabateko hondamenera eramateko inolako zalantzarik ez dutenak”.
PNVk eta PPk jasotako dohaintza anonimoen kopuru lotsagrria
Xelebrea oso honi ustelkeria ez deitzea, xelebrea ere, dohaintza anonimo gehienak eskuineko alderdietako kontu korrontetan jasotzea. Gordinean PPk gehien jaso duena bada ere, dohaintzak ematen diren ingurune bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera konparatuta, PNVk gol askoz irabazten du. Esan bezala, hau ez da ustelkeria, aberri salbatzaileekiko militanteen konprosimo finkoa da hau… eta haien patria sakela da, kapitalak mugetaz gutxi daki eta.
http://alternatiba.net/idazlanak/2217/pnvk-eta-ppk-jasotako-dohaintza-anonimoen-kopuru-lotsagrria
Ekuadorren, Bizitza Duina helburu
Argitaratutako inkesta gehienen arabera, datorren otsailaren 17an, Ekuadorko herritarrek Rafael Correa lehendakari aukeratuko dute berriz ere, bigarren itzuli baten beharrik gabe. Hala, galdeketaren emaitzak egiaztatuz gero -eta zalantzetan egon daitezkeenen botoak sorpresarik eman ezean-, Correak eta Movimiento País-ek (Herri Mugimenduak) beste 4 urte izango dituzte bizitza duinaren sozialismoa delakoaren aldeko apustuan aurrera egiteko. Lehen urratsa, egun berean aukeratuko den Asanblada Nazionalean presentzia handia lortzea izango da.
http://alternatiba.net/idazlanak/2207/ekuadorren-bizitza-duina-helburu
PNVk errealitatea mozorrotzen du oinarrizko zerbitzu publikoetan murrizketak egiteko
Urkullu lehendakariarekin bihar izan behar dugun bileraren aurretik, EH Bilduk bere posizionamendua zein den argi utzi nahi du jendaurrean. Jaurlaritzarako aurrekontuen diseinua eta negoziazioa oso testuinguru berezian gertatzen ari da. Alde batetik, egoera politiko berria dugu Euskal Herrian. 16 hilabete joan dira ETA erakundeak indarkeriaren erabilerari behin betiko uko egiten ziola iragarri zuenetik eta horrek bakegintzarako eta normalizazio politikorako atea parez pare zabaldu zuenetik. Baina aldebakarreko urrats horrek ez du erantzun baikorrik izan estatuen aldetik.
http://alternatiba.net/idazlanak/2204/eh-bilduren-posizionamendua-urkullurekin-bilera-izan-aurretik
Alternatibak ustelkeriaren aurkako protestetan parte hartzera deitu du
Alternatibaren Bilboko Asanbladako bozeramaile Iagoba Itxasok mugimendu sozial, sindikal edota politiko orok egunotan argitara emandako ustelkeria kasu larri guztiak salatzeko deitzen dituzten protesta guztiekin bat egitera deitu du, “PP eta Mariano Raxoiren gobernua tartean sartuta daudela frogatutako kasuak, egunero murrizketak sufritzen dituzten herritarren haserrea areagotzen dituztenak, boteretsuenen alde bakarrik gobernatzen duen buruzagien kasta izateaz gain, haien jardunean aberastu eta inolako konplexurik gabe pribilegioaz gozatzen dutenak modu ez zilegi, eta askotan ere, legeztutako moduetan”.