Abian da Emancipatiba, Alternatibaren formazio politikorako eskola, Feminismoari buruzko saiorekin
Gaur arratsaldez, jakintza partekaturako Emancipatiba programa jarriko dugu martxan, Alternatibaren trebakuntza politikorako eskola. Alternatibako militantziari zuzendutako formazio programa da, honako arloetan gutxieneko ezagutza bateratuak eman nahi dituena: feminismoan, ekologismoan, sozialismoan, erroko demokrazian, internazionalismoan, bakegintzan eta normalizazio politikoan. Alternatibaren afiliatu eta zaleei begira prestatutako formazioa da. Askotariko ikaskuntzarako aukera da, guztiontzat eta Alternatibarentzat, etengabeko formazioan eta hausnarketan dagoen militantzia lortze aldera.
http://alternatiba.net/emancipatiba
Troikako gaizkileak Bilbon
Hauek dira jazarri eta atxilotu beharko genituzkeen gaizkileak, hauengana zuzendu beharko genituzke gure arreta eta lehentasunak. Gorbata garestiak janzten dituzten lapurrak dira, atxilotuta egon beharrean, enpresa handiak zuzentzen dituztenak, gure eskubideekin espekulatzen eta gure bizitzak merkaturatzen ari direnak; publikoki gaitzetsiak edo baztertuak izan ordez, pertsona eredugarri moduan aurkezten dizkigutenak; instituzioetatik aurkaritza jaso ez ezik, hauen laguntza eta trikimainak eskuratzen dituztenak, jokabide morroi eta ipurgarbitzaile bati jarraiki.
http://alternatiba.net/idazlanak/3340/troikako-gaizkileak-bilbon
EHBilduren aldizkari digitalaren 1. alea: Troikaren aurrean, gure bidea
EHBilduren aldizkari digitalaren lehen alea (zero zenbakia jarri genion aurrekoari) eskuragarri dagoeneko, deskargatu zein sarean irakurtzeko, ezkertiar subiraniston koalizioaren berri bertatik bertara izateko. Azaleko gaia, martxoaren 3an Bilbon antolatu duten Goi Bilera ekonomikoaren kontra azaltzeko arrazoiak. Irrakurri eta zabaldu.
Alternatibak Erribera 13ren hutsaraztea gaitzetsi du okupazioa kriminalizatzeko eta zapaltzeko saiakera berria dela salatuz
Alternatibaren Bilboko Asanbladatik Erribera 13ren hutsaraztearen aurrean gure erabateko gaitzespena adierazi nahi dugu, berriro ere,epaileek eta poliziek bat egin dutelako okupazioa kriminalizatzeko eta zapaltzeko; Okupazioa aukera guztiz legitimoa da, eta egun inoiz baino gehiago, beharrezkoa ere, etxebizitza baterako sarbidea bezalako oinarrizko eskubideen gabezia dagoenean.
Espainiako immigrazio politika eta Ceutako hildakoak Legebiltzarrera eramango ditugu Eusko Legebiltzarrera
"Gertatu dena nahikoa garrantzitsua da konturatzeko Espainiako migrazio politikak giza eskubideen aurka doazela eta Legebiltzar honek horien aurka adierazpen publikoa egin behar duela. Horrez gain, hildakoen senitartekoekin eta inguru hartan muga pasatzeko zain daudenekin ere elkartasuna adierazteko balioko du", adierazi du Diana Urreak, ekimena sinatu duen legebiltzarkideak.
Alternatibak bere elkartasuna adierazi dio Maduro presidenteari eta Venezuelaren aurkako muntai kolpista salatu du
Alternatibaren Mahai Internazionalistako bozeramaile Diana Urreak bere erakundearen elkartasuna adierazi dio Venezuelako presidente Nicolas Madurori eta iraultza bolivartarrari. Herri hartako “elite finantziariek sustatutako kanpaina kolpistaren” harira esan du, “nazioarteko hainbat eragilek lagundutakoa, herri hartako baliabideak ustiatzeko interesen handiagoa dutena bake soziala ezartzean baino”.
Ekofeminismotik proposamenak hitzaldiaren bideoak Yayo Herrero eta Laura Gomezekin Errenteria-Oreretan
Pasan den urtarrilaren 29an 'Ekofeminismotik proposamenak: axola duten bizitzak eraikitzen' izenburudun hitzaldia ospatu genuen Errenteria-Oreretan, eta bertan, Ecologistas en Accion-eko zuzendari Yayo Herrero eta Gipuzkoako Aldundiko Zuzendari Nagusi Laura Gomez izan genituen hizlari.
Salgado: Helburua da diru publikoarekin finantzatzen diren obra publikoetan praktika esklabistak ekiditea
Foru Arau honekin, koalizioak San Mames Barrian edo Gasteizko Autobus Geltokian gertatutako auziak ez errepikatzea espero du. Izan ere, bertan esklabotzatik gertuago dauden hainbat praktika salatu zituzten. EH Bilduk egin dituen proposamen artean, sektorearen lan hitzarmena errespetatzea dago. Horrekin batera, berdintasuna edo kontziliazioa bermatzeko neurriak ezartzea edo euskararen sustapena. Era berean, segurtasun planei arreta berezia jartzen diete lan istripuak eta lan gaixotasunak saihesteko.