Alternatibak preso gaixoen eskubideak aldarrikatzeko biharko protestarekin bat egitera deitu du
Legearen aurka jokatzeko arrazoirik inoiz egon ez bada, are gutxiago dira gaur egun, ETAk jarduera armatua laga zuenetik urteak pasa direnean, presoen kolektiboak berraskidetzearen urrats irmoak egin dituenean, eragindako minarengatik barkamenak ere eskatu dituela, eta guztiaren gainetik, euskal gizartearen gehiengoak normalizazioaren alde eta urte luze iraun duen gatazka atzean uzteko konpromisoak eskatzen dituenean, pertsona guztien eskubide guztiak berrezarrita.
Aski da espetxe politika bake eta konponbidearen aurka erabiltzeari
Ankerkeria eta mendekua ez da ordea soilik presoei mugatzen. Senide eta lagunak ditu ere jo puntuan. Horren adibide gordina da Badajozen preso dagoen Igor Gonzalez Solaren amak, Bixenta Solak, istripu baten ondorioz izaniko zauriak artatzeko anbulantzia bat deitzeari uko egin ziotela kartzelariek.
Pina: “Tarifa lauaren ondorioz, enpresariei baliabide sozialak transferitzen dira”
Alternatibako kide eta EHBildu Gasteizko zinegotzi David Pinak "Pentsiodunen Plataformaren" izenean parte hartu zuen udaleko osoko bilkuran Esapiniako estatutik pentsioetan egiten ari den iruzurra salatzeko, zehazki, pentsioen rebalorizazio indizearekin eta Segurantza Sozialean kotizatzeko tarifa lauarekin. Pinak ohartarazu du tarifa honek izango dituen ondorioen inguruan, enpresaburuek askoz gutxiago ordainduko dutelako kontratazioak egiterakoan.
EHBilduk lortu du Arabak atzera egin eta klausula sozialak sartuz lan batzuetarako lehiaketa publiko berri bat egitea
EH Bildutik Luis Salgado biltzarkide eta Alternatibako kideak erabakia txalotu du helburua lortu delako, hau da, langileen lan baldintza duinak bermatzea. Hori bai, herrilan hauek atzeratu egin direla azpimarratu du PP-ren gobernuak burugogorkeriaren ondorioz. Izan ere, Alderdi Popularrak ez zuen foru arau hau babestu baina aplikatu egin behar du.
Palestinako distopia
Galdetuko bagenio jendearen gehiengoari mundo osoan zein den biztanle gehien dituen eskualdea, erantzun zabalena Txina edota India inguruan egongo litzateke. Inork ez luke pentako Gaza izan daitekeenik lekurik populatuena. Are gehiago, inork ez du topatuko hala dela erakusten duen agiri ofizialik, izan ere, ez Gaza ezta Palestina osoa Estatu izaerarik ez dute. Kontua da Gazako eremu horretan, 360 kilometro koadroko eremuan, 1,6 milioi lagun bizi direla. Ariketa pareka dezaegun, Trebiñuren tamainako lur zatian EAEko bizntanleria osoa sartzearen parekoa litzateke. (artikulua gazteleraz dago).
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3829/la-distop%C3%ADa-palestina
Alternatibak konponbidearen aldeko apustua berrestea txalotu eta salbuespen neurrien amaiera espero du
Alternatibako bozeramaile nazional Asier Vegak ETAren agiria izan du hizpide "bake prozesua eta gatazkaren konponbidea oinarri duen pauso definitiboa dela" ziurtatuta. Vegak "agiri honen bitartez, konfrontazio desberdinen eraginez izan diren ondorioak gainditzeko bidea ireki dela" uste du, "bake justua eta iraunkorra lortzea ahalbidetuko duena". Aldi berean, ETAk "eragileen lekua hartzeko duen borondaterik ez duela" azpimarratu du, "Euskal Herriko indarren elkarlanari eta gizartearen aktibazioari protagonismo osoa emanez".
Alternatiba Venezuela bolivartarrarekin elkartasunerako topaketetan
Alternatibako kide Carmelo Hernandezek Venezuelarekin elkartasunerako estatuko topaketan parte hartu zuen Bilbon joan den ekainean. Hona hemen bertan esan zuena, testuan zein bideoan: "en Alternatiba estamos convencidas y convencidos que el internacionalismo es la ternura de los pueblos por lo que queremos que reciban nuestro sentido y solidario abrazo internacionalista…".