TTIParen ondorioen inguruko hitzaldien bideoak Iruñean eta Gasteizen
Pasa den urriaren 27an eta 28 an, Iruñean eta Gasteizen ospatutako TTIParen ondorio larriak sakonki aztertu zituzten partehartzeen bideoak. “TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun” lemapean, bigarren buelta honetan beste behin ere ikerlari sozial eta Ecologistas en Accion-eko kide Tom Kucharz eta ATTAC-eko kide eta ekonomista Jose Ramon Mariño izan ziren gurekin. Haiekin batera, ELA sindikatuko Laura González de Txabarri, LAC sindikatuko Mikel Saralegi eta EHUko ekonomia irakasle Juan Hernándezen partehartzeak ere entzuteko aukera izan genuen.
TTIP Herrien burujabetzaren aurkako akordioa
Akordio honen helburua, “Merkatuak bateratzeko” gaur egun bi aldeetan egon daitezkeen “egoera” eta “arautze” ezberdinekin amaitzea baizik. Helburua, estatu baten legedia eta honen Gobernuen erabakiek ez ditzatela inolaz ere multinazionalak eta hauen interesak kaltetu. Ingurugiroa, Osasungintza publikoa edo langileen eskubideak babesten dituzten legediak desagerraraziz. Modu berean herrien subiranotasunarekin bukatzea eta berauen instituzioek herritarrentzako zerbitzu publikoak eta eskubideak bermatzeko duten gaitasun legegilea ere desagerraraziko lituzke.
http://alternatiba.net/idazlanak/4127/ttip-herrien-burujabetzaren-aurkako-akordioa
Euskal Herriak, Kataluniak bezala, bere bidea egingo duela Madrilen zain egon gabe
Euskal Bidearen ordua da, eta EH Bildu bide hori gainontzeko eragile politiko, sozial eta sindikalekin egiteko prest dago. Izan ere, Euskal Herriak Madrilen erantzunaren zain egon gabe egingo du bere bidea, Kataluniak egin duen bezala. Estatu espainiarrak demokraziaren arauak bete nahi baditu, ondo, etab estela gizartea gainetik pasako da, igandean gertatu bezala.
Ayem Oskoz Hamaika Telebista-Berriak antolatutako eztabaida politikoan Kataluniako galdeketaz
Eztabaida politikoa antolatu zuten joan den asteartean Hamaika Telebistak eta Berria egunkariak Kataluniako galdeketaren emaitzaren inguruan. Ordezkari politikoen txandan Alternatibako kide Ayem Oskoz aritu zen hizlari Euskal Herria Bildu koalizioaren izenean. ?#9N2014?
Alfonbra gorria muturreko eskuinari
Josu Begara, Jose Luis Bilbao, Javier de Andres eta Maroto bezalako politika munduko pertsona ezagunak iritzi arrazistak publikoki azaleratzeko gai badira, nork aurpegiratuko dio Democracia Nacional-i gauza bera egitea? Sasi-erakunde nazi hau Gasteiz inguruan etorkinen aurkako kartelak pegatzen hasi da dagoeneko.
http://alternatiba.net/idazlanak/4107/alfonbra-gorria-muturreko-eskuinari
Alternatiba Usansoloko herritarren erabakitzeko eskubidearen alde
Euskal Herria Bilduren Gasteizko gainerako legebiltzarkideek bezala, Alternatibako kide Oskar Matutek eta Diana Urreak Usansolo herritarren erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua zabaldu zute sare sozialen bitartez. Hona hemen bien hitzak:
http://alternatiba.net/idazlanak/4116/usansoloko-herritarren-erabakitzeko-eskubidearen-alde
EHBilduren 14. aldizkaria: Katalunia eta Euskal Herria, aldebakarreko bidea
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Kataluniako erabakitzeko eskubidearen inguruko irakurketa jasotzen duena. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.