Ezkortasunari aurre egiten
Adina dugunok behintzat gogoratzen ditugu hungariarrak, errumaniarrak eta abar estalinismoaren atzaparretik ihes egin nahian Austriaren eta Alemaniaren mugak zeharkatzen. Edo Balkanetako garbiketa etnikotik beren burua salbatu nahian (SOS Balkanak gogoratzen?) gurera etorritakoak. Eta orain, zer? Hain urria da gure oroimena jada ez baitugu gogoratzen gu ere horrela ibili ginela duela ez denbora asko? Nik ez ditut inoiz ahaztuko erbeste behartuan ginela gure egoeraz arduratu ziren boluntario haiek. Damu naiz ez naizela haien pareko.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/5413/ezkortasunari-aurre-egiten
Elkartasuna, ez hemen eta ez han
Baina horra hor egungo Foru Aldundiaren paradoxa. Ez dituzte hemen nahi… baina nazioarteko lankidetzan egindako aurrekontu esfortzua ere murriztu egin dute. Ez hemen eta ez han. Euren arazoa da. Eta posizio hau, beso eta esku zabaltasun txikikoa izango litzateke, baina badu arrazoi eta ondoriorik gurean. Izan ere, beste herrialdeetako egoeran badugu zer esanik, eta batzuek nahiko luketenaren aurka, gurean ere eragina du.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/5407/elkartasuna-ez-hemen-eta-ez-han
Venezuelarekiko espainiar injerentzia eta kriminalentzako Amnistia Legea salatzeko kontzentrazio deia
28 kolektibo, sindikatu eta alderdi politiko euskaldunek (Alternatiba barne) osatzen duten “Venezuela Aurrera” plataformak kontzentrazio egin du, Bilboko Plaza Biribilean, “Venezuelarekin bat: Espainiar injerentziari Ez. No a la Ley de Impunidad!” lemapean, espainiar gobernuak eta hainbat indar politikok herri horretan eginiko esku-sartze neokolonialaren aurka.
Gizarte eragileek espazio publikoan egin nahi dituzten ekimenei Bilboko EAJk eta PSOEk ezarritako beto politikoa salatu dugu
Espazio publikoaren erabilerari ezarritako beto politikoa, hain zuzen ere. EH Bilduk eta Udalberrik jakin dute Obra eta Zerbitzu sailaren aginduetara dagoen Espazio Publikoaren bulegoak Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformari 22an Plaza Elikptikoan bijilia bat egitea debekatu diola. Horretaz gain, 23rako aurreikusitako hainbat ekimen egitea debekatu dizkio. Ekimen horiek guztiek herritarrak gerratik ihesi Europara heldu nahi duten errefuxiatuen egoeraz sentsibilizatzea dute helburu.
Bikila: «Gizarte aktibo eta borrokalari bat behar da»
Alternatibako kide Joxe Iriarte 'Bikila'ri Oarsoaldeko Hitzako kazetari Olatz Mitxelenak egindako elkarrizketa, Txalapartarekin argitaratu berri duen 'Kamaradak' liburuaren harira: "Langileak izan dira aberastasuna sortu dutenak toki guztietan, azpiegitura guztiak sortu dituztenak. Eta horren inguruan izugarrizko historia dago. Zergatik gaur egunean, eta batez ere euskal literaturan, inor ez da kezkatzen? Horrek harritzen nau, baita haserretu ere. Nahiko nuke nik baino gaitasun handiagoko jende batek gaia hartuko balu. Salbuespena Koldo Izagirre izan daiteke, gehien hurbiltzen dena da, baina gainontzean, inor ez".