Alternatibak dio lotsagarria eta nazioarte mailako erridikulua dela Luhusoko operazioa
Alternatibako bozeramaile nazionalak salatu egin ditu bart gauean Luhuson eginiko atxiloketak, “lotsagarria ez ezik, nazioarte mailako erridikulua da operazioa”, esan du. Tamalez, “egiaztatu egiten dute Frantziako estatua bakea oztopatzeko edozer egiteko prest daudenekin bat egiten duela, euskal gizarteak normalizazio politikoaren bidean espero duen armagabetzea zapuzteko helburua dutelako”. Gogoratu egin du, halaber, “Espainia dela munduko estatu bakarra non, gatazka armatu baten ostean, unilateralki jarduera militarra utzi eta bere burua armagabetu nahi duen erakundeak gobernuaren kontrako jarrerarekin topo egiten duela, inolako borondaterik ez baitu”.
Martínez «EHBilduk proposatzen duena ez da alderdi akordioa, herri mailakoa baizik, Lizarraren epika berreskuratzen duena»
Gure Alternatibako kide Jonathan Martínezen partehartzeak Estado de Excepció kontrainformazio saioan pasa den abenduak 14, euskal ezker subiranistaren iragana, oraina eta etorkizunari buruzko azterketa egiten. Bere partehartzeetan Amaiur, Bildu eta EHBildu bilakatu arterako ibilibideaz, estatu mailan eman daitezkeen prozesu subiranitetaz eta 78ko erregimenaren geinbeheraz aritzen da.
Diana Urrea «Europako politikak errotik aldatu behar dira arrazakeria eta xenofobiaren aurka eginez»
Alternatibako kide eta EH Bilduko legegbiltzarkide ohi Diana Urrearen hitzartzea Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko plataformak antolatutako mahai inguruan alderdi politiko desberdinen parte-hartzearekin. Urreak salatu egiten ditu Europak egiten dituen eskubide urraketak mugetan. Horretarako gerra eta ekonomian oinarritutako politikak aldatzeko eskatu du.
Matute: «Enplegu duin bakoitzetik 3 lanpostu prekario sortzean, estatistika hazi egiten da, baina miseria biderkatu ere»
Enpleguaz aritzen dira, baina ez dute zehazten zer nolako enpleguaz ari diren. Izan ere, lanpostu duin bakoitzetik hiru prekario sortzen dira, estatistika hazi egiten dela, baina miseria ere biderkatuta. Eta gu, guzti hau esanik, adierazi nahi dugu proposamena babestuko dugula baina badiogu, halaber, konponbidea ez dela etorriko langileen estatutu berria sortzetik etorriko.
Giza eskubideen eguna
Inoiz ez dira hain aldarrikatuak izan giza eskubideak, baina aldi berean inoiz ez dira hain hankaperatuak izan. Gertatzen da gure egunotan, XVII-XVIII. mendeetan gertatu zena. Orduan, Ilustrazioko pentsalariek formulaturiko eta garaiko iraultzetan (Ameriketako Estatu Batuen independentzia, Frantziako Iraultza) oihukaturiko liberté, egalité, fraternité nahiak astindu zuen garaia, eta Giza Eskubideen Aldarrikapenak aireratu ziren munduan zehar.
http://alternatiba.net/idazlanak/6093/giza-eskubideen-eguna
Elkarrizketa Oskar Matuteri Radio Euskadi gaurkotasun politikoz 16/12/9
Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatu Oskar Matuteri Radio Euskadin eginiko elkarrizketa Boulevard saioan EAEko eta Espainiako gaurkotasun politikoa hizpide. Matutek erreforma konstituzionala, Euskal estatutu berria, PISA txosteneko emaitzak edota aurrekontuak jorratzen ditu.