Alternatibak U-1aren aurkako zapalkuntzaren aurrean desobeditzera deitu du
Alternatibako bozeramaile nazional Maria del Riok “Espainiako erresumaren makineria zapaltzailearen enegarren erasoa” salatu du “urriaren 1eko galdeketaren aurka” gaurkoan, gainera, “Euskal Herriko kaleetara iritsi dena”, Gasteizko Aldabe gizarte etxean epaile baten esku CUPeko diputatu Anna Gabrielen hitzaldiaren debekua gertatu dela aipatuta, aretoa beteta eta solasaldia martxan zegoela. Del Riok bereziki “larritzat” jo du debekua Gasteizko udaltzaingoak egin izana, “Gorka Urtaran EAJko alkatearen gidaritzapeko poliziak parte hartu baitu Kataluniako herritarren eta beren legezko ordezkari politikoen adierazpen askatasuna eta erabakitzeko eskubidea urratzeko operazioan”.
Jose Angel Ranero: «Enkarterri ahaztua izan da»
Lanestosako alkate eta Alternatibako kide Jose Angel Ranero "Txangel"i El Correo egunkarian egindako elkarrizketa hiribildu honen zein Enkarterri eskualdearen egoera ekonomiko larriaren inguruan.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/9/13
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/9/13ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Kataluniako erreferenduma eta Errekaleor izan ditu hizpide.
Ez da galdeketarik izango
Gure kide eta Euskal Herria Bildu Arabako biltzarkide Luis Maria Salgadoren iritzi artikulua Kataluniako galdeketaren testuinguruaren inguruan.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/6973/no-habr%C3%A1-refer%C3%A9ndum
Fatuarte: «Museorako doako sarrera mugatzearekin herritarrek kulturaz goza dezatela oztopatzea erabaki dute»
Orain arte herritarrek asteazkenetan aukera zuten museoko bilduma guztiak dohainik bisitatzeko. Azken aldaketen ondorioz, bilduma iraunkorra bakarrik bisitatu ahal izango da arratsaldeko seietatik zortzietara. “Deigarria da nola murriztu duten herritarrak kulturaz gozatzea ahalbidetzen zuen zerbitzu batean.Zalaparta handiz Guggenheim-erako sarrerak oparituko dituztela iragartzen dute baina, bien bitartean, zerbitzu hori kentzen dute. Argi utzi dute kultura sustatu beharrean, neurri populistak hartzen dituztela”, esan du Fatuartek.
Del Río: «Ezkerrak erabaki beharra dauka, edo hautetsontzi eta demokraziaren alde, edota errepresioa eta erregimena indartzearen alde»
Alternatibatik, inolako ezbairik gabe babestu dugu Kataluniako prozesu burujabea. Ez ikuspegi abertzale batetik baizik eta sinesmen internazionalista, emantzipatorio eta demokratiko batetik. Uste dugu eraikuntza nazionala eta soziala batera datozela eta jakin badakigu Katalunia burujabe batek duintasun eta eskubide gehiago eskainiko dizkiela bere herritarrei. Euskal Herriarentzat uste dugun bezalaxe.
Alternatiba Hondarribin izan da alarde parekidea babesteko
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea 17/9/14ko Radio Vitoriako tertulian
Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren parte-hartze nagusiak Radio Vitoria irratiko Araba Gaur tertulia politikoan iragan irailaren 14ko saioan. Bereciartua, besteak beste, Gasteizko hiriginzta eta etxebizitza ereduen inguruan aritu da.