2017: Beste urte bat sistemaren miserian murgilduta
EH Bilduk argi erakutsi eta plazaratzen du estatuko ustelkeria sistemikoa dela. Alegia, eredu ekonomiko eta garapenerako eredua administrazio publikoaren eta baliabide publikoen elkarbizitzan oinarrituta dagoela. Esleipen publikoetatik bizi diren enpresaburuak eta adjudikazio hauen ondorioz hozkadak jasotzen dituzten politikariak. Hau da, enpresaburuek agindu eta politikari mantso eta subenzionatuek eskua jarri. Noski, gizartearen interes orokorretik urrun, espainiako enpresa handienen interesei bideratuta.
Pertsona migratzaileen nazioarteko eguna: eskubide guztiak pertsona guztientzat
Pertsona migratzaileen nazioarteko eguna izendatu zuen abenduaren 18a NBEk 2000. urtean, migrazioak gizateariaren garapenari egindako ekarpena azpimarratzeko. Alternatiba zein EH Bildutik bat egiten dugu egun honekin, pertsona guztiek migratzeko eskubidea dutela eta norberaren sorterrian modu duin eta askean bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeen laburpena 17/12/18eko ETB2ko En Jake saioko eztabaidan
Alternatibako kide Diana Urrearen hitzartzeen 17/12/18ko laburpena ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan. Urrea, Kataluniako A21eko hauteskundeetatik hiru bizi den egoera politikoaz aritu da.
Karla Berrojalbiz: «Errekaleor ahalduntzeko eta emantzipatzeko espazioa da maila guztietan, baina bereziki emakumeontzako»
Nik uste dut emakumeak ahaldunduko garela baita ere erresistentzian. Eta hor dugu erronka polit bat. Bizi izan ditugun hilabete hauetan engranajeak asko estutu behar izan ditugu. Eta datozen hilabeteetan buru belarri ibiliko gara eta horrek gure komunitateko elkarbizitzari arazo asko ekar lekioke. Hor dugu erronka. Botere harreman asko dago eta niri zaila egiten zait soilik genero ikuspegi batetik egitea analisia, horretan mila gauza sartzen direlako.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak Tele Bilbaoko La Kapital saioaren 17/12/21eko eztabaida politikoan
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/12/21eko laburpena Tele Bilbaoko La Kapital saioko eztabaida politikoan, Kataluniako A21eko hauteskundeen zenbaketa gauan zuzenean.
Batek ez dezala estali bestea
Atzo eta gaur, gatazka beharrezkoa da gizartea aldaraztek norabide askatzaile batean. Gure belaunaldiak borrokaren gorrian ikasi zuen gure buruak antolatzen pertsonalki zein sozialki; bide batez, bestekiko solidario izaten. Aski zen lantegi bat borrokan hastea besteetan asanbladak antolatzeko nola lagundu aztertzeko. Gaurko belaunaldiak bere erara egin beharko du bidea, baina seguru borrokatu beharko duela aurre egiteko.
http://alternatiba.net/idazlanak/7426/batek-ez-dezala-estali-bestea
«Colapso» liburuaren aurkezpenak jakinmina sortu du
Tesi honetatik abiatzen da Carlos Taibo idazle libertarioaren azken lana. Kolapsoaren kontzeptua ikuspegi pedagogiko batetik aztertuz, berau sorrarazi duten kausak eta ekar ditzakeen ondorioetan jartzen da arreta. Horretaz gain, sistemaren erorketari aurre egiteko bi erantzun guztiz kontrajarri planteatzen dira: trantsizioaren aldeko mugimenduak eta ekofaxismoa. Fenomeno hau herritarren ikuspuntutik ere lantzen da.
http://alternatiba.net/idazlanak/7364/colapso-liburuaren-aurkezpenak-jakinmina-sortu-du
Kolonbia: lurralde eta hiri-borroka, berreraketa politikoaren alde
FARC berriak mugimendu politiko berria eraikitzeasmoz bere banderak altxatu ditu. Zentzu horretan, subiranotasunaren, emakumeen, ingumenaren, demokrazia osoaren eta internazionalismoaren alde errespetu nabarmenaz hasi da lanean. Klase perspektiba argi batetik, hiri handien periferietan eta udalerri txikiagoetan ere geroz eta nabarmenagoa den "Nekropolitika"ri aurre egin nahi diona. Garrantzi handiko borroka ideologiko eta arlo progresista eta ezkertiarren baterakuntzaren aldeko estrategiak etortzekoak dira, elkarrekin, mobilizazio sozial eta politikoaren bidez eta klase borrokan oinarrituta dagoena, "boterea eskuratu ahal izateko".
Diana Urrea «Emakumea eta etorkina izanda jarrera paternalista eta arrazista asko jasan izan ditut legebiltzarrean»
Gure kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrearen partehartzea 'Emakume Etorkin Afro Beltza III. jardunaldien' baitan pasa den azaroan. Urreak emakume eta etorkin gisa gizartean zein Eusko Legebiltzarrean parlamentari ibili zeneko bizipenaz aritu da.
Matute: «Lan erreforma honi esker lana izanda ere pobrezia iraunkorrean bizi zaitezke, are okerrago emakumea bazara»
Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren diputatu, Oskar Matuteren partehartzea pasa den abenduaren 13an, PP eta PSOEren gobernuek azken urteetan egindako lan erreformak gogor kritikatuz. PPren azken erreformari helduz, Matutek azpimarratu du "gaur egun lana izanda ere, behin betirako pobrezian bizi zaitezkela" eta horregatik, balorean jarri du Lan Harremanetarako Euskal Markoa autonomiazko espazioa bezala.