Azken asteotako gertakariek Araban EAJ ez dela PP-ren alternatiba agerian utzi dute

EH Bilduk azken asteotako gertakariek EAJ ez dela PP-ren alternativa Araban agerian utzi dutela esan du. “Araban egoera geroz eta larriagoa da, eta honetara eraman gaituen politika ereduak, De Andres eta PP honen ordezkari ditugularik, ez gaitu egoera honetatik aterako. Arazoen aurrean beti konponbide ezberdinak izaten dira, eta aspalditik ezagutzen ditugu hauena. Azaltzen ari garenagatik, eta aldaketaren bidean, gure bozkak mahai gainean jartzen ditugu agintzen jarraitu ez dezaten. Legealdiaren hasieran Ahaldun Nagusia izendatu zenean bezala, PP-k Araba ez gobernatzekoaren aldekoak dira gure bozkak. Baina EAJ-k ardura eta erantzunkitzuna hartu behar du. Guk oso argi dugu, gure esku dagoen guztia egingo dugula PP geldiarazteko. Baina zoritxarrez, EAJk ez duela PPren alternatiba izan nahi uste dugu”, azaldu dute Belen Arrondok eta Iosu Estarronak. Horiekin batera, Patxi Mtz. De Albeniz eta Rikardo Otxoa ere egon dira.

PPk herrialdeko instituzioak gobernatzen hasi zenetik gero eta babes gutxiago duela azpimarratu dute, egun, laugarren indarra bilakatu delarik Araban, eta horrek aldaketa sozialaren alde gero eta jende gehiago gauden seinale da. “Arabaren kalterako izaten ari dira behin eta berriz PPk hartzen dituen erabakiak, horren adibide Forondako aireportua dugu: Gure herrialderako oinarrizkoa den infraestruktura ez dute defendatu, ez De Andresek ez Marotok eta herrialdearen interesak defendatu beharrean, Araba salgai jarri dute” gehitu dute.

Legealdiaren hasieratik, PP ez gobernatzeko eskua zabaldu zuela EH BILDUk esan dute. Norabide horretan, aldaketak sustatzeko eta konponbideak eta alternatibak eskaintzeko ari direla esan dute: aldaketa politikoa eta sozialaren alde eta ildo horretan elkarlanerako guneak bilatzen herri mugimendu, eragile sozial eta gainontzeko alderdi politikoekin. “Baina zoritxarrez, PSE-k eta EAJ-k, PP-ren gobernuari babesa ematen jarraitzen diote. Hautesleen artean inoiz izan duen babesik txikiena izan arren, bere kudeaketa inoiz baino erantzun zabalagoa gizartean izan duenean, orduan erakutsi du EAJ-k bere jarrerarik onena PP-rekiko”, diote.

Zahaztu dutenez, “helburua Araba indartzea da, etorkizunerako alternatiba eskeiniz”. Eta horretarako proposamen sozioekonomikoa dutela gogora ekarri dute arazo zehatzei erantzuteaz gain, oinarriak finkatzen ari direlako, “etorkizun laburrean zutabe sendoak eraikitzeko asmoz”.

CAF: Inork ulertzen ez duen erregulazioa

Xabier Soto – Alternatibako Gipuzkoako Koordinatzailea

CAF enpresak beti izan du ezaugarri bere lantegian aritutako langile kopuru handia, eta baita produkzio lan baldintza gogorrak ere, gehienbat, merkantzia bagoien produkzioan oinarrituta dagoena. 50eko hamarkadan enpresak bere lantokien modernizazioari ekin eta beste lantegi batzuk ere eskuratzen ditu (Irun eta Zaragoza), Espainiako Erresumako tren industria indartuz. 70ko hamarkada bitartean, enpresak garapenean inbertitu eta modernizaziorako apustua egiten du. Hala ere, honek ez ditu 80ko hamarkadak ekarritako urte gogorrak arintzen eta konpainia egoera arriskutsuan kokatzen da. Orduan heldu zen langileen ordua, enpresak akzioak erostera animatu baitzituen konpainiaren parte sentiaraziz. Cartera Social deritzon funtsa jaiotzen da. 90ko hamarkadan nazioartean hedatzeko garaiari hasiera eman zitzaion, gaur egunera arte luzatu dena. 

Urte horietako oparoaldiak eskaerak handitu eta mozkinak igo mantendu zituen.  Baina diru-goseak erabaki ezmoral eta ulertezin batera eraman gaitu. Bizi dugun 2012ko urte honetan, enpresak “historikotzat” jo duen urtea alegia, Beasaingo lantokian enplegua erregulatzeko espedientea abian jarri dute, langileen %40tik gora langileri eragingo diena.

Urteotan, borroka, greba eta sufrimendu asko jasan da langileen bizitza kalitatean hobekuntzak lortzeko, inbidiagarria den lan politika eskuratu, aparteko orduak kendu, negoziazioetan baldintza sozialak hobetu (beharrezkoa izan denean soldatak ez eguneratzearen truke ere) eta banaketa justuago erdiesteko, enplegua sortzeko ahalbidetzeko balio izan dena. Langileen elkartasunaren adierazgarri da, halaber, inguruko enpresen borroka kolektiboekin bat egin izana, eta haiek CAFeko beharginekin egindako ere bai, lantegia eskualdeko beste hainbat enpresa ertain eta txikientzako pizgarria izan dela ahaztu gabe.

Zer esan haien izerdiaz eta esfortzuaz CAF gaur den enpresa izatea posible egin duten pertsona guztiei? Adibidez, aurten 100 milioi euro baino gehiago irabaztera doazela eta kopuru horren %2a ere ez dutela gastatu nahi erregulazioa saihesteko, alde batetik, lan zamak handitu eta erosteko ahalmena galtzea geldiarazteko (enpresaren mozkinak igotzen badira ere) eta bestetik, Goierrin eta Gipuzkoa osoan honek ekar ditzakeen ondorio ekonomiko negatiboak ere ekiditeko. Halako bidegurutzean kokatu ditu konpainiako zuzendaritzak bere langileak, industria osagarria eta, orokorrean, eskualde osoa. Ba al dauka  kontraesan honek sinesgarritasunik? Non dago orain beren Ardura Sozial Korporatibo ospetsua?

CAF ezohiko elkarte anonimoa dela gogoratu behar dugu ere. Zenbat laguntza publiko jaso ditu jada? Eta Cartera Social funtsa delakoa zer? Bi akziodun nagusiak Kutxabank eta Cartera Social funtsa bera badira ere, horrek ez du esan nahi bere kontrola langileen esku dagoenik. Eta hona hemen agertzen zaigula PNVk joka dezakeen papera. Kasualitatez, funts honen buruzagiak alderdi horren kide ezagunak dira. Langileok ez dute inoiz ez hitzik, ez botorik izan izendapen hauetan, ez eta eguneroko kudeaketan ere. Eta elkarteak ez badu erregulazio honen aurka altxatzeko intentziorik, agian bere kudeatzaileak aldatzeko garaia heldu delako izango da, horretarako CAFeko batzordea deitzea beharrezkoa bada ere.

Eta Kutxabank, zer esanik ez. Euskal kutxek enpresa salbatzen lagundu zuten, baina azken batean, mozkin gehien eman dien enpresa izan da ere. Orain, Kutxabankek  parte-hartze garrantzitsua dauka, eta nahi izanez gero, Cartera Social funtsarekin batera erregulazioa geldiarazi dezake. Kutxabankek mozkinen %2a eskuratzeko erakutsi duen diru-gosea nora joateko asmoa duen isla da. Horrela bakarrik ulertzen dugu PNV-PP-PSEren arteko ituna, besteak beste, bere administrazioa kontseilutik ordezkaritza jakin bat kanpo mantentzeko.

Batzordeak erregulazioa ekiditeko plan bideragarri asko aurkeztu dituen arren, zuzendaritzak ukatu ditu denak eta atzera egiterik ez dagoela berretsi du nagusikeriaz behin eta berriro. Nola azaldu hau Gipuzkoako herritarrei, CAF mozkin handiko enpresatzat dutenean? Herritarrak dira euren poltsikotik enpresaren dibisio batek azken 6 hilabeteetako lan falta ordainduko dutenak, are gehiago, enpresak inolako alternatibarik proposatzen ez duenean. Euskal gizarteak gehien duenari are gehiago ematea, eta ezer ez duenari kentzea onartuko duela uste dute? Zer pentsatuko du aspaldi langabezian dagoen pertsona batek?

Gipuzkoan inork ezin du ulertu etekin  handiak dituzten enpresek erregulazio dosierrak planteatzea. Bestalde, CAFentzat lan egiten duten beste enpresa txikiago batzuk ere egoeraren beldur dira, makina berri asko erostearen ondorioz zorpetu direlako eta, orain, ordaintzea zaila izango dute. Hori gutxi balitz, Pandoraren kutxa zabaldu dute, osasuntsu dauden beste enpresa batzuk erregulazio propioak eskatzera animatu daitezkeelako, CAFi kaudimen ekonomiko batekin aurrera egiten utzi bazaio, edonorentzat aukera ireki da orain.

Ziurgabetasunez beteriko testuinguru honetan hausnartuz, zer da ondorengoei utziko dieguna? Langile klase duina bat egongo al da etorkizunean? Gizarte oparo bat izango dugu, guztioi lanerako eta errealizazio pertsonalerako aukerak ematen dituena? Edo beharbada, merkatuen tirania eta desberdintasun sozialak inposatu eta mozkinaren logikaz esklabo bihurtuko gaituzten jauntxoak baino ez dira egongo?

EHBildu Bizkaiak pribatizazioa ekiditeko eta etxegabetzeak geldiarazteko konpromisoak exijitu dizkio BBKri

Une erabakigarrian gaude. Espainiako banketxeak erreskatatzeagatik Kutxabanken pribatizazioa berehala gertatuko da. Hala ere, gai honen inguruan oraindik ez da eztabaidarik egin BBK, Kutxa eta Vitalen batzarretan, nahiz eta batzar horiek izan Kutxabanken akzioen gaineko erantzukizun osoa daukatenak.

EAJri nahi bezala ateratzen ari zaizkio gauzak. Gertatzen ari den guztiaren atzean dago EAJk eta PPk eredu politiko eta ekonomiko bera partekatzen dutela, eta horren baitan gauzatu zuten akordioa. Aurreratu genuen Bizkaian. Finantza sistemaren erreforma eta politika neoliberaletan sakontzea dira krisi ekonomikoari aurre egiteko EAJk eta PPk partekatzen duten errezeta.

EAJk bere izaeran txertatua daraman eredu neoliberalaren ondorioz, eta emerjentziazko egoera ekonomikoari aurre egiteko Bizkaiko herritarrak eta ekonomia erreala sustatu beharrean, gure eskualdeetako beharrei erantzunez eta bertako enpresetan inbertituz eta lagunduz, jeltzaleek espekulazioa sustatzearen alde egiten dute; gainera, ez diote etxe kaleratzeen arazoari irtenbiderik ematen, eta BBKren pribatizazioa bultzatzen dute.

Horren adibide argia da Kutxabankek etxe kaleratzeak egiten jarraitzen duela. Fernandez jaunak kontrakoa iragarri bazuen ere, Kutxabankek etxe kaleratzeen prozesuak etengo zituela dekretu edo legedia berria indarrean egon arte, ez du agindutakoa inoiz bete. Legedia berria indarrean egon ez zenean eta ez orain, herritar gutxi batzuei mesede egiten ez dion dekretua indarrean dagoenetik. Kutxabank da etxe kaleratze gehien gauzatzen dituen finantza erakundea, eta norbaitek galga jarri ezean, bide beretik jarraituko du. EAJk eta PPk bazekiten EH Bildu izango zela etxe kaleratzeak geratzeko motorea, eta horregatik baztertuak izan gara.

Ikuspegi hori kontuan izanda aritu ziren Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren osaketa eta Kutxen Legea bera adosteko. Kutxen Lege horrek boterea kentzen die udalei, eta Kutxabanki aniztasuna eta hurbiltasuna kentzen die.

Aurretik, Bizkaiko bigarren indar politikoak Batzar Nagusietako Mahaian ordezkaritzarik ez izatea galarazi zuten eta, orain, EAJ-PP bikoak direnak eta ez direnak egin ditu EH Bilduk BBKren Administrazio Kontseiluan ordezkaritza ez izatea lortzeko. Tristea da kezkagarria da PSEk eta CCOOk fronte horrekin bat egin izana.

Hausnarketa sakonerako deia ere luzatu nahi diegu alderdi eta sindikatu horiei. Errepara diezaietela aurreko astean harturiko posizioak eragingo dituen ondorio sozial eta ekonomiko larriei. Izan ere, ez dago zalantzarik, Euskal Herria Bildu Kutxabankeko Kontseilutik kanpo uzteak ondorio zehatzak izango dituela, etxegabetzeen aurrean planteatzen den irtenbidearen arloan, aurrezki kutxen erabateko pribatizazioan eta gizarte lanaren galeran. Horregatik eta horretarako utzi baikaituzte dagozkigun karguak gabe; horren garrantzitsuak diren arloetan erabakiak oztoporik gabe hartu ahal izateko, Euskal Herria Bildu baztertuta ez baitago PNV-PPren asmo eta interesei aurre egingo dionik.

EH Bilduk bestelako eredua proposatzen du, bizkaitarrak aintzat hartuko dituena, egiazko fiskalitate progresiboan oinarrituko dena, enplegua sortzeko inbertsioak egingo dituena, gure eskualdetako sare sozioekonomikoa indartzea helburu duena eta alboratuta utzitako lehen sektorea berreskuratzeko eta sektore publikoa indartzeko helburua daukana; izan ere, beharrezkoa da justizia sozialean oinarritutako neurriak indarrean jartzea, eta horretarako, ezinbestekoa da izaera publikoa eta helburu soziala duen aurrezki kutxa bat edukitzea.

BBK-k ez-ohiko batzarra egitea proposatu dugu (Kutxan eta Vitalen ere bai), honako proposatzen zehatz hauek aztertzeko eta Kutxabanken Administrazio Kontseilua anitza eta demokratikoa izateko helburuarekin, etxe kaleratzeak geldiarazteko eta pribatizazioaren aurkako gure jarrera irmoa argi uzteko.

1. Kutxen pribatizazioa

Aurrezki Kutxak, besteak beste, Kutxa, Vital eta BBK, pribatizatzeko asmoak gauzatu nahian, Kutxabankeko akzio batzuk saltzeko aukeraren aurrean, Batzar hau honako adostasun honetara iristea proposatzen dugu: Kutxako ordezkariek Kutxabankeko akzioak saltzearen aurka daude eta beraien eskuan dagoen guztia egingo dute ekintza hori eragozteko.

2.-Etxegabetzeak

Egun pairatzen dugun krisiaren ondorioz, familia eta norbanakoei etxe-kaleratze neurriak aplikatzeak eragin duen ezbehar larriaren aurrean, BBKko Batzarrari honako akordio hau adostea proposatzen diogu: Erakunde honen izenean Kutxabanken parte hartuko duten ordezkariek, Bankuko Administrazio Kontseiluko hurrengo bileran honako proposamen hau bozka dezatela eskatzea: Kutxabanken etxe-kaleratze guztiak bertan behera utziko dira eta, gutxienez 2008tik, Kutxabankek etxegabetu dituen pertsonei, etxebizitza bat alokairu sozialean bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko ditu, Etxebiderekin elkarlanean.

3.-Kutxaren ordezkariak Kutxabankeko Administrazio Kontseiluan

Honako adostasun honetara iristea proposatzen dugu: Kutxabankeko Administrazio Kontseiluan kutxen izenean parte hartuko duten ordezkariak, ordezkaritza hori betetzeko Batzarrean aurkezten diren hautagaitzak bozkatuz eta emaitzen proportzionaltasuna errespetatuz izendatuko dira.

Horiek dira hurrengo batzarraren gai-ordenean sartzeko Fernandez jaunari bideratzen dizkiogun gaiak.

http://alternatiba.net/old-files/P1020275.JPG

http://alternatiba.net/old-files/P1020277.JPG

Neurri zehatzak udaletatik etxegabetzeei aurre egiteko

Gaurkoan, aurreko astean iragarri genuen moduan, etxe-kaleratzeei aurre egiteko EH Bilduk harturiko konpromiso eta instituzio ezberdinetatik hartuko ditugun neurrien inguruan berri ematera gatoz. Horretarako, bertan bildu gara hainbat alkate eta hautetsi, koalizioaren hautetsi guztien ordezkari gisa.

Gobernatzen ditugun udaletan garatuko dugun proposamena da gaur aurkeztuko dizueguna, era berean oposizioan gauden udaletan ere aurkeztuko dugu eztabaidatua izan dadin. Neurri zehatzak biltzen dituen protokoloa da, eta bi helburu ditu, batetik egoera larri honen aurrean daudenei laguntza praktikoa ematea eta, era berean, etxegabetzeen sistema bidegabeari aurre egitea.

Lehenik eta behin, etxegabetze denak denbora mugagabean bertan behera uzteko exijitzen du EH Bildu-k. Herritarren eskubideen defentsa bermatzeko legediaren aldaketa exijitzen dugu. Era berean, herritarren etxebizitza eskubidea babesten du, gai honetan bankuek eta Espainiako gobernuak duten jarrera ozen salatuz.

1.- Horrela bada, ezinbestekoa deritzogu, egoera honen aurrean, instituzioen eta etxegabetzeen aurka ari diren eragileen arteko elkarlana. Horretarako udala eta eragileekin harreman iraunkorra izango da. Beharrezkoa ikusten den kasuetan, etxegabetzeen gaiaren lanketarako, udal batzorde berezi bat antolatzeko aukera irekia geratzen da.

2.- Udala, herrian ohiko etxebizitzaren etxegabetzeak jasan dituzten edo jasateko arriskuan dauden herritarrei irekita dago. Egoera hori nozitu duten edo arriskua duten herritarren informazioa jasotzea ezinbesteko du udalak, ekinbideak martxan jarri ahal izateko.

    a) Horretaz arduratuko den zinegotzi bat izendatuko da.

    b) Kaltetuen eskura, telefono zenbaki bat eta e-mail bat jarriko dira.

    c) Hala eskatzen duten kaltetuek, diskrezio osoa izango dute Udalaren aldetik.

3.- Udalak, herritarraren aurkako etxegabetze prozedura martxan duen bankuarekin harreman bidea irekiko du, honako helburuekin: 

    a) Etxegabetze prozedura denbora mugagabean bertan behera uzteko exijitzea.

    b) Kaltetuaren aldetik dagoen proposamen oro bankuari bideratzea.

4.- Udalak, Kutxabank-eko partaide den heinean (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban), bereziki exijitzen dio entitate honi, etxegabetzeak bertan behera utzi ditzan denbora mugagabean. Epaitegietan martxan dauden prozedurak ere bertan behera uzteko beharrezko diren urratsak eman ditzan exijitzen dio Udalak Kutxabank-i. Kutxabank-en barne egituran dauden aukera guztietatik bideratuko dio Udalak, arestian aipatutako exijentzia.

5.- Udalak, etxegabetzeen gaiarekin duten jarreraren arabera kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusi egingo ditu: Etxegabetzeak gauzatzen dituzten eta egiten ez dituzten entitate finantzieroen arteko sailkapena egingo du Udalak eta etxegabetzeak egiten dituzten banketxe horiekin harremanak etengo ditu.

6.- Udalak, herritarren jakinaren gainean utziko du etxegabetzeen gaiaren aurrean Banku, Kutxa edo Kooperatiba bakoitzak duen jarrera.

7.- Ordezkatzen ditugun udalek, ez dute etxegabetze prozedurarik bultzatuko eta beraietan parte hartuko. Era berean, gai hauetan, epaitegietatik bideratutako prozedurak gauzatzeari uko egiten dieten udal langileak (udaltzainak kasu gehienetan), babestu egingo ditu udalak.

8.- Udalak, ohiko etxebizitzaren etxegabetzea nozitu duten herritarrei, etxebizitza eskubidea onartua izan dezaten, informazioa, laguntza juridikoa eta lehen arreta eskainiko die.

9.- Ohiko etxebizitzarik gabe geratu diren herritarrei premiazko irtenbidea emate aldera eta alokairu soziala erreferentzia nagusitzat harturik, Udalak, 

    a) Etxebizitzaren eskumena duten erkidego eta foru entitate publikoekin (Etxebide eta Vinsa) elkarlana bultzatu du.

    b) Hainbat etxebizitza hutsik dituzten banku eta higiezin enpresei ardura exijituko die.

10.- Herrian etxegabetze prozedura bat gauzatzen den bakoitzean, egunean bertan, Udalak herri eragileekin batera, etxebizitza eskubidearen alde eta etxegabetzeen aurka, kontzentrazioa egingo da herriko plazan.

Alternatibak salatu du urritasuna duten pertsonek murrizketa gehiago eta handiagoak sufritzen dituztela

Igor Nabarro, Alternatibako Aniztasun Funtzionaleko Taldeko kideak, abenduaren 3 honetan, Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Egunean alegia, gogoratu nahi izan du urritasuna duten pertsonek pairatzen dituzten bidegabekeriak, aukera berdintasuna eta aitortza soziala urratzen zaielako. Horregatik, “oraindik ere haien eskubideen alde borrokatu egin behar dute”.

Nabarrok salatu du sistema kapitalistaren krisiak egoera larrian utzi dituela urritasuna duten pertsonak eta haien familiak, egunero gainditu behar dituzten oztopoak ugari dira eta murrizketak pairatzen dituzte, laguntzetan eta lan merkatuari begira. Aniztasun Funtzionalaren taldetik azken alderdi honetan sakondu nahi izan dute gaurkoan, izan ere, “Aniztasun funtzionala duten pertsonek beste inork baino zailtasun handiagoak dituzte lan merkatuan sartzeko, eta lortzen dutenean ere, besteek baino baldintza kaskarragoetan” egiten dute. Nabarrok gogorarazi du, halaber, urritasuna dutenen artean, iazko langabezia tasa %40koa izan zela, urritasnik gabeko pertsonena ia bikoiztuz. Gainera, aniztasun funtzionala duten emakumeek gizonezkoek baino zenbaki larriagoak dituzte, 10 puntu handiagoa baita haien langabezia: “Sistema kapitalista honen parte da, zeinen arabera ez gara produktiboak, ez baitugu gainerako langileen modura plusbaliak sortzeko prozesuan parte hartzeko gaitasuna”.

Alternatibatik, bestetik, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok asteburuan, elkarrizketa batean, Menpekotasun legeaz esandakoa gogor kritikatu du, inolako enbarazurik gabe honakoa esan baitu: “Inork pentsatu izan balu Menpekotasun Legea bideragarria izan behar zuen, agian ez ginateke egoera honetan izango”. Nabarrok bere kezka azaldu du erakunde publiko batzuetatik erakusten den arduragabekeriagatik menpekotasunaren legeari lotutako laguntzen inguruan, Bilbaok iradoki baitu lege hori beharrezkoa ez dela eta, izatekotan, dirua soberan egotearen menpe egon behar duela, “bermatu beharreko eskubide gisa jorratu beharrean, horretarako aberastasuna benetan banatzeko baliagarria izango den zerga politika eginda”.

Guzti horregatik, Alternatibako kideak herritar guztiei dei egin die, urritasuna izan edo ez, “sistema kapitalista eraldatzeko lanean bat egin” dezatela, “justizia soziala eta pertsona guztien aukera berdintasuna ardatz izango dituen beste sistema batekin ordezkatzeko. Guztion artean eredu berneratzailea sortu behar dugu, adina, genero, aniztasun funtzionala zein bestelako aldagai guztiak kontuan izango dituena”.

Oskar Matuteren hitzaldia Aretxabaletan: Alternatibak lotuz, Ezkerra eraldatzearen erronka

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek hitzaldia eskaini zuen azaroaren 28an Aretxabaletako (Gipuzkoa) Arkupe Kultur Etxean, Alternatibaren sorreraren, ibilbidearen eta etorkizunaren inguruan, Alternatibak lotuz: Ezkerra Eraldatzearen Erronka titulupean. Matutek menpekotasun sistema desberdinei aurre egiteko borroka guztiak agenda berean uztartzearen garrantziaz hitz egin zuen. Hector Prieto talde ezkertiarreko kidea udal asanbladako kideak hitzaldiaren aurkezle lanak egin zituen eta testuingurua zehazteko arduraduna ere izan zen; batetik, euskal ezkerrak dituen erronkak eta, bestetik, Euskal Herrian ezker alternatiboak batera lan egiteko berrosatze prozesuan parte hartzearen gogoa eta konpromisoa hizpide izan zituen. Alderdiaren bozeramaileak, berriz, oinarri desberdinak izango dituen paradigma berria sortzeko ezker eraldatzaileak bere burua birpentsatu eta autokritikatu behar duen ikuspuntua eman zigun. Matutek, krisi sistematikoari aurre egingo dion harresi sozialean parte hartzearen beharra ikusten du, azken batean, Euskal Herriko ezkerraren eraldatzearen erronkaren ondorioz, mundua bera ere aldatzen laguntzeko.

Aniztasun funtzionalarena ere bai

Igor Nabarro eta Hector Prieto – Alternatiba

Abenduaren 3an, Euskal Herrian ospatzen ditugun beste hainbat data adierazgarriekin batera, aniztasun funtzionala duten pertsonen nazioarteko eguna ere gogoratzen dugu. Ez da, inondik inora, ospakizunetarako eguna, aldiz, ezintasunen bat dugunon aldarrikapenak inoiz baina ozenago entzunarazteko eguna izan behar da, gure eskubideen alde borrokatzen jarraitu behar dugulako, aukera berdintasuna eta eskubide guztien jabe diren herritar legez aitortuak izatea nahi dugula oihukatzeko.

Une honetan, ezinbestez, kolektibo honen kezkarik handiena sistema kapitalistaren krisiak aniztasun funtzionala dutenengan eragindako ondorioak dira, izan ere, egungo egoerak gizarte osoari kalte egiten dion arren, ohikoa denez, gizarte bazterkeria pairatzeko arriskurik handiena dutenei bereziki eragiten die.

Ukaezina da talde hau bazterkeria soziala pairatzeko aukera gehien dituenen artean dagoela, bazterkeriaren definiziorik onartuenetako bat aintzat hartuz gero, ardatz nagusi gisa ekoizpena, banaketa eta kontsumoa dituena, aniztasun funtzionalarekin bizi direnak modurik bortitzenean eta sakonean jasotzen dituzte sistemaren gainbehera eta bere ondorio sozioekonomikoak.

Urritasunen bat dutenentzat, krisiak dituen ondorio larriak esparru ugarietan azaltzen dira. Horietako bat da enplegurako sarbidea. Aniztasun funtzionala duten pertsonek beste inork baino zailtasun handiagoak dituzte lan merkatuan sartzeko, eta lortzen dutenean ere, besteek baino baldintza kaskarragoetan egiten dute. Gainera, kaleratzen dituzten aurrenetarikoak dira arazo ekonomikoak hasten direnean.

Sistema kapitalistarentzat, aniztasun funtzionalean daudenak ez dira guztiz baliagarriak, gainerako langileen moduan ekoiztu eta plusbalioa sortzeko gaitasunik ez dutelako. Horregatik, askotan oztopatu egiten zaie lan merkaturako sarrera eta, lortzekotan, prekarietatea nagusi duten baldintzetan.

2011n, ezintasunen bat duten pertsonen langabezia tasa %20koa zen, ezintasunik gabeko herritarren %22koa zen bitartean. Gainera, ezintasunen bat duten emakumeek are tasa okerragoak dituzte gizonezkoekiko, 10 puntu inguru okerragoak hain zuzen.

Era berean, erakunde publiko desberdinek eginiko erreforma eta murrizketek aniztasun funtzionala duten pertsonen barneratze sozialean atzerapauso larria ekarri dute, hainbeste urteetako aldarrikapenekin eta borrokaren bidez lortutako eskubideak galtzen ari baitira.

Urritasunen bat dutenek orain arte jasotzen zituzten prestazioak gogor murriztu dira. Adibidez, menpekotasunari lotutako laguntzen onuradun zirenek ikusi behar izan dute sistema finantzatzeko diru gutxiago bideratu denez, prestazioak gutxitu egin direla eta, horrez gain, gogorragoak da horiek eskuratzeko baldintzak.

Baina sektoreari lotutako murrizketa jakinak ez ezik, herritar guztiek pairatzen dituzten neurriek ere kalte egiten digute: BEZaren igoera, botiken eta protesien zein ortesien berrordaintzea edota langabezia saria murriztu izanak, bigarren mailako herritar bezala kokatzen gaituzte.

Bestetik, krisi anitz honen aitzakiarekin, administrazio desberdinek aniztasun funtzionala duten pertsonei lotutako elkarte eta erakundeen gaineko diru-laguntzak, hitzarmenak eta ekarpenak murriztu egiten dituzte.

Neurri hauek, halaber, kolektibo honen bizitza kalitateari eta gizarteratzeko aukerei kalte egiten die, hirugarren sektoreko erakunde hauek eskubide berdintasuna aldarrikatzeko bidea eta lan munduan zein gizartean barneratzeko aukera ematen dute.

Gure gizartean nagusi den ekoizpen sistema kapitalistak erabateko herritartasuna ukatzen die aniztasun funtzionala duten pertsonei, herritarren sasi produktu bilakatzen ditu. Sistema, alabaina, bere aukeren mugetatik haratago jo du dagoeneko, bere izaera bera kolokan jarrita.

Zalantzarik ez dago sistemaren suntsipen honetan kalterik handiena pairatuko dutenak kapitalismoak bazterkeriaren mugan kokatu dituen talde horiek izango direla.

Premiazkoa da herritar guztiek, aniztasun funtzionala izan edo ez, bat egitea egungo sistema ordezka dezagun, pertsona guztientzako justizia soziala eta aukera berdintasuna ardatz dituen beste sistema batekin ordezkatu. Eredu barneratzailea, adina, genero, aniztasun funtzionala zein bestelako aldagai guztiak kontuan izango dituena.

Irudia: Artgnosis

2012ko Abendua

Neurri zehatzak udaletatik etxegabetzeei aurre egiteko

Etxe-kaleratzeei aurre egiteko EH Bilduk harturiko konpromiso eta instituzio ezberdinetatik hartuko ditugun neurrien inguruan berri ematera gatoz. Horretarako, bertan bildu gara hainbat alkate eta hautetsi, koalizioaren hautetsi guztien ordezkari gisa. Gobernatzen ditugun udaletan garatuko dugun proposamena da aurkezten dizueguna, era berean oposizioan gauden udaletan ere aurkeztuko dugu eztabaidatua izan dadin. Neurri zehatzak biltzen dituen protokoloa da, eta bi helburu ditu, batetik egoera larri honen aurrean daudenei laguntza praktikoa ematea eta, era berean, etxegabetzeen sistema bidegabeari aurre egitea.

http://alternatiba.net/idazlanak/2049/neurri-zehatzak-udaletatik-etxegabetzeei-aurre-egiteko

Oskar Matuteren hitzaldia Aretxabaletan: Alternatibak lotuz, Ezkerra eraldatzearen erronka

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek hitzaldia eskaini zuen azaroaren 28an Aretxabaletako (Gipuzkoa) Arkupe Kultur Etxean, Alternatibaren sorreraren, ibilbidearen eta etorkizunaren inguruan, Alternatibak lotuz: Ezkerra Eraldatzearen Erronka titulupean. Matutek menpekotasun sistema desberdinei aurre egiteko borroka guztiak agenda berean uztartzearen garrantziaz hitz egin zuen. Hector Prieto talde ezkertiarreko kidea udal asanbladako kideak hitzaldiaren aurkezle lanak egin zituen eta testuingurua zehazteko arduraduna ere izan zen; batetik, euskal ezkerrak dituen erronkak eta, bestetik, Euskal Herrian ezker alternatiboak batera lan egiteko berrosatze prozesuan parte hartzearen gogoa eta konpromisoa hizpide izan zituen.

http://alternatiba.net/idazlanak/2044/oskar-matuteren-hitzaldia-aretxabaletan-alternatibak-lotuz-ezkerra-eraldatzearen-erro

Aniztasun funtzionalarena ere bai

Abenduaren 3an, Euskal Herrian ospatzen ditugun beste hainbat data adierazgarriekin batera, aniztasun funtzionala duten pertsonen nazioarteko eguna ere gogoratzen dugu. Ez da, inondik inora, ospakizunetarako eguna, aldiz, ezintasunen bat dugunon aldarrikapenak inoiz baina ozenago entzunarazteko eguna izan behar da, gure eskubideen alde borrokatzen jarraitu behar dugulako, aukera berdintasuna eta eskubide guztien jabe diren herritar legez aitortuak izatea nahi dugula oihukatzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/2043/aniztasun-funtzionalarena-ere-bai

Alternatibak Kolonbiako nekazariek paramilitarren esku pairatzen duten errepresioa salatu du ASOCOLeko ordezkariekin bildu ostean

Matutek eta Vegak nekazariek pairatzen duten egoera larriarenganako ardura adierazi dute, eta horregatik, gogor salatu dute Bellacruz Etxaldeko – orain Gloria Etxalde izenekoa- 600 familiek jasandako lurren desjabetze bortitza. ASOCOLeko buruek, paramilitarren eskutik mehatxuak eta pertsekuzioak jasateaz ez ezik, legez kanpo kendutako lurren berresartze prozesuaren buru ere badira, elkartea osatzen duten 96 familien laguntzarekin batera.

http://alternatiba.net/idazlanak/2034/alternatibak-kolonbiako-nekazariek-paramilitarren-esku-pairatzen-duten-errepresioa-sa

Inposaturiko murrizketen aurrean, burujabetza politiko eta ekonomikoa eskuratzeko indarrak metatzera deitu du EHBilduk

Ez dugu murrizketarik nahi, ezezko borobila esaten diogu neurri, erreforma eta dekretazo hauei guztiei, inposatuak direlako, guk erabaki ez ditugulako eta bereziki injustuak eta krudelak direlako. Eta horiek euskal gizarteari – zerbitzu sozialen erabiltzaileei eta langileei- ez eragiteko lan egin dugu. Hori da gure konpromisoa eta horrela izango da kudeatzen ditugun erakundeetan.

http://alternatiba.net/idazlanak/2032/inposaturiko-murrizketen-aurrean-burujabetza-politiko-eta-ekonomikoa-eskuratzeko-inda

Alternatibak Kataluniako ezker subiranista zoriondu eta CUP legebiltzarrean sartu izana ospatu du

Alternatibako Koordinakunde Nazionalak Kataluniako alderdi ezkertiar subiranistak zoriondu nahi izan ditu atzoko hauteskundeetan lortutako emaitzengatik. Talde ezkertiarreko batzorde eragiletik azpimarratu dutenez, gorakada nabarmena izan dute nazio eraikuntza sozialarekin batera ulertzen duten alderdiek, burujabetza herritarrei hitza emateko nahi dutenena, bandera desberdinarekin eginda ere, botere finantziero berdinen aginduetara eta gizarteari bizkarra emanda agindu nahi dutenen aurka. Alternatibatik, bestalde, bereziki ospatu da Candidatura d’Unitat Popular Alternativa d’Esquerres, CUP, hautagaitza legebiltzarrera lehenengo aldiz heldu izana, 3 eserleku eta 126.00 boto baino gehiago lortuta. Alternatiba hauteskunde kanpainaren azken egunetan izan da, CUPetik jasotako gonbidapenaren ostean, hautagaitza honen h! ainbat ekitaldietan parte hartzen David Fernandez eta beste zerrendaburuekin batera. Horregatik, bertatik bertara ezagutu ahal izan du CUPeko militanteek eginiko lan paregabea.

http://alternatiba.net/idazlanak/2026/alternatibak-kataluniako-ezker-subiranista-zoriondu-eta-cup-legebiltzarrean-sartu-iza

Alternatibak positibotzat jo du ETAk Aieteko bidearen aldeko apustua berrestea

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek positibotzat jo du ETAk zabaldu eta Gara egunkariak gaur argitaratutako komunikatuaren edukia. Matutek azpimarratu du erakundeak gatazkaren ondorioen inguruan hitz egiteko agenda ezartzeko borondatea agertu izana, zehazki desarmearen, presoen eta desmilitarizazioaren inguruan, azken honetarako bideak eta epeak aztertuz, “Aieteko Nazioarteko Adierazpenak duela urtebete baino gehiago eskatutakoaren ildotik beraz”.Alternatibatik nabarmendu dute, halaber, ETAk “indarkeria behin betiko uzteko erabakiaren bidetik jarraitzeko asmoa berretsi” duela.

http://alternatiba.net/idazlanak/2024/alternatibak-positibotzat-jo-du-etak-aieteko-bidearen-aldeko-apustua-berrestea

2012ko Abendua

CAF enpresaren etorkizunari buruzko erabakietan langileek ere parte hartzeko eskatu du EHBilduk

EH Bilduk ohartarazi duenez, CAFen ez ezik, Euskal Herriko beste enpresa batzuetan ere bizi den egoerak deslokalizazioen arriskua agerian uzten du, EAJk euskal ekonomia nazioartekotu beharra aldarrikatzen duen bitartean. Koalizioaren ustez, ordea, “EAJk defendatutako eredu ekonomiko horren atzean deslokalizazioen arriskua ezkutatzen da, eredu horri jarraituz euskal enpresa batzuek euren jarduera beste herri batzuetara eramaten dutelako, nazioartekotzen dutelako, baina bidean, atzean, sekulako langabezi tasak uzten dituzte Euskal Herrian.

http://alternatiba.net/idazlanak/2067/caf-enpresaren-etorkizunari-buruzko-erabakietan-langileek-ere-parte-hartzeko-eskatu-d

Alternatibak Guardian Laudioko langileak zoriondu ditu, bi hilabeteko grebarekin kaleratzeak geldiarazi dituztelako

Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak Laudioko Guardian enpresako langileak zoriondu nahi izan ditu gaur, borroka luzearen ostean – ia bi hilabeteko greba bukatu berri baitute- enpresak 140 langile kaleratzeko zuen asmoa bertan behera uztea eta, era berean, hasierako asmoa zuten lan ituneko baldintzei eustea lortu dutelako. “Langile erresistentziaren eredugarri izan dira eta, horri esker, kapitalaren zerbitzura dauden politikariek enpresen esku jarritako lan erreformadun lanabesak geldiaraztea lortu dute”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2061/alternatibak-guardian-laudioko-langileak-zoriondu-ditu-bi-hilabeteko-grebarekin-kaler

Alternatibak Berangoko etxe desjabetzea geldiarazteko exijitu du eta hutsik dauden pisuak alokairu sozialean eskaintzeko neurriak eskatu ditu

Alternatibaren Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak, emakume baten eta bere bi alaben etxe kaleratzea eta hurrengo astelehenean izango den pisuaren enkantea geldiarazteko exijitu dio Kutxabanki. Hainbat kolektibo sozialek eman dute gaur etxegabetze honen berri. Vegak erakundeko presidente Mario Fernandezi zuzenean eskatu dio, pasa den azaroaren 10ean desjabetze gehiagorik ez egiteko konpromisoa hartu zuela gogorazita; Amaia Egaña “terrorismo finantzarioaren biktima mortala” izan ostean, alegia.

http://alternatiba.net/idazlanak/2059/alternatibak-berangoko-etxe-desjabetzea-geldiarazteko-exijitu-du-eta-hutsik-dauden-pi

Azken asteotako gertakariek Araban EAJ ez dela PPren alternatiba agerian utzi dute

EH Bilduk azken asteotako gertakariek EAJ ez dela PPren alternatiba Araban agerian utzi dutela esan du. "Araban egoera geroz eta larriagoa da, eta honetara eraman gaituen politika ereduak, De Andres eta PP honen ordezkari ditugularik, ez gaitu egoera honetatik aterako. Arazoen aurrean beti konponbide ezberdinak izaten dira, eta aspalditik ezagutzen ditugu hauena. Azaltzen ari garenagatik, eta aldaketaren bidean, gure bozkak mahai gainean jartzen ditugu agintzen jarraitu ez dezaten. Legealdiaren hasieran Ahaldun Nagusia izendatu zenean bezala, PP-k Araba ez gobernatzekoaren aldekoak dira gure bozkak.

http://alternatiba.net/idazlanak/2057/azken-asteotako-gertakariek-araban-eaj-ez-dela-pp-ren-alternatiba-agerian-utzi-dute

Hitzaldia Ortuellan: Ezkerra Eraldatzearen Erronka Oskar Matuterekin

Batetik, euskal ezkerrak dituen erronkak eta, bestetik, Euskal Herrian ezker alternatiboak batera lan egiteko berrosatze prozesuan parte hartzearen gogoa eta konpromisoa hizpide izango ditu. Alderdiaren bozeramaileak, oinarri desberdinak izango dituen paradigma berria sortzeko ezker eraldatzaileak bere burua birpentsatu eta autokritikatu behar duen ikuspuntua emango digu. Matutek, krisi sistematikoari aurre egingo dion harresi sozialean parte hartzearen beharra ikusten du, azken batean, Euskal Herriko ezkerraren eraldatzearen erronkaren ondorioz, mundua bera ere aldatzen laguntzeko.

http://alternatiba.net/charlaortuella

CAF: Inork ulertzen ez duen erregulazioa

Zer esan haien izerdiaz eta esfortzuaz CAF gaur den enpresa izatea posible egin duten pertsona guztiei? Adibidez, aurten 100 milioi euro baino gehiago irabaztera doazela eta kopuru horren %2a ere ez dutela gastatu nahi erregulazioa saihesteko, alde batetik, lan zamak handitu eta erosteko ahalmena galtzea geldiarazteko (enpresaren mozkinak igotzen badira ere) eta bestetik, Goierrin eta Gipuzkoa osoan honek ekar ditzakeen ondorio ekonomiko negatiboak ere ekiditeko. Halako bidegurutzean kokatu ditu konpainiako zuzendaritzak bere langileak, industria osagarria eta, orokorrean, eskualde osoa.

http://alternatiba.net/idazlanak/2054/caf-inork-ulertzen-ez-duen-erregulazioa

EHBildu Bizkaiak pribatizazioa ekiditeko eta etxegabetzeak geldiarazteko konpromisoak exijitu dizkio BBKri

EAJri nahi bezala ateratzen ari zaizkio gauzak. Gertatzen ari den guztiaren atzean dago EAJk eta PPk eredu politiko eta ekonomiko bera partekatzen dutela, eta horren baitan gauzatu zuten akordioa. Aurreratu genuen Bizkaian. Finantza sistemaren erreforma eta politika neoliberaletan sakontzea dira krisi ekonomikoari aurre egiteko EAJk eta PPk partekatzen duten errezeta.

http://alternatiba.net/idazlanak/2052/ehbildu-bizkaiak-pribatizazioa-ekiditeko-eta-etxegabetzeak-geldiarazteko-konpromisoak

2012ko Abendua

Espainiako monarkia kapitalista vs Euskal errepublika sozialista

Aurten ere, abenduaren 24an Espainiako telebista kate guztiek – Urkulluren ETB berriak ere- haien arteko adostasun monarkikoa eta tradizio frankistarekiko fideltasuna islatuko dute urte amaierako mezua zabalduz. Tribuna horretatik, “Generalisimoak” hogeita hamazazpi urtez eman zituen “orden berriaren ezarpena” ospatzen, eta tribuna beretik eutsi egin dio azken Borboiak beste hogeita hamazazpi urtez erkidegoen Espainiari,  “Una, Grande y Libre” Espainiaren bertsio  atseginari, alegia.

http://alternatiba.net/idazlanak/2079/espainiako-monarkia-kapitalista-vs-euskal-errepublika-sozialista

ETBk Espainiako Erregearen gabonetako mezua eskaintzea salatu du EHBilduk

Koalizio abertzaleko kideek deitutako elkarretaratzeak hamarka lagun bildu ditu Bilbon, EiTBren egoitza nagusiaren atarian, «EiTBn inposatutako ikur espainolei ez. Erregaren mezurik ez» lelopean. Diana Urrea eta Dani Maeztu parlamentariek, gazteleraz eta euskaraz, hurrenez hurren, adierazi dutenez, Estatu espainoleko buruaren mezua emititzea «arrotza» zaio Euskal Herriari.

http://alternatiba.net/idazlanak/2084/etbk-espainiako-erregearen-gabonetako-mezua-eskaintzea-salatu-du-ehbilduk

Bilduk Santomaseko azokak baserritarren eskubideak babestea eskatu du

Bildu udal taldeak Santo Tomaseko azokan baserritarren eskubideak babestea eta produktu agroekologikoen salmenta bultzatzea eskatu dio Bilboko Udalari. Bilduren zinegotzia den Ana Etxartek, Udalak zuzenean azokaren antolaketa kudeatu beharko lukeela uste du; Bizkaiko beste udalerrietan egiten den moduan, hiritargoaren eta sektorearen interesei lehentasuna emanez.

http://alternatiba.net/idazlanak/2076/bilduk-santomaseko-azokak-baserritarren-eskubideak-babestea-eskatu-du

Alternatibak euskal kazetarien kontrako hamaikagarren jazarpen judiziala salatu eta elkartasuna adierazi dio Iñaki Sotori

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek gogor salatu du gaur Euskal Herriko kazetari edota hedabideen kontra eginiko “hamaikagarren erasoa eta jazarpen judiziala”, GARAko zuzendari Iñaki Soto Auzitegi Nazionalak inputatu gisa deklaratzera joan behar izanaren harira, joan den abuztuan egunkari horretan argitaratutako iritzi artikulu bategatik. Matutek gaitzetsi du “adierazpen askatasunaren aurkako eraso ageria eta larria” dela eta, horregatik, Alternatibaren elkartasuna adierazi dio Sotori, GARAko langileei guztiei eta gutuna idatzi zuten sei lagunei, Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratzera ere deitu dituztenak.

http://alternatiba.net/idazlanak/2074/alternatibak-euskal-kazetarien-kontrako-hamaikagarren-jazarpen-judiziala-salatu-eta-e

Alternatibak jatorriaren araberako diskriminazioaren amaiera exijitzen du Etorkinaren Nazioarteko Egunaren harira

Alternatibako bozeramaile Diana Urreak herritar guztiei dei egin die bihar, abenduak 18, ospatuko den Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguneko printzipioekin bat egin eta "etorkizun hobeagoa topatzeko itxaropenaz haien herrialdea uztera behartuta dauden pertsona guztien" eskubide berdintasunak exijitu ditzatela.

http://alternatiba.net/idazlanak/2066/alternatibak-jatorriaren-araberako-diskriminazioaren-amaiera-exijitzen-du-etorkinaren

Alternatibak MESAko langileak zoriondu ditu hitzarmen duina lortu dutelako

Alternatiba Uribe-Butroeko Asanbladako bozeramaile Iñaki Bilbaok Mungiako MESA lantegiko behargin guztiak zoriondu nahi izan ditu, urtebeteko negoziaketen, isilaldien eta presioen ostean, atzo lan hitzarmena eraberritzeko akordio batera heldu zirelako. Bilbaok horrela baloratu du hitzarmena “azkenaldian ikusten ari garenerako, akordio duina dela esan daiteke” esanez. Erabakia langileen gehiengoak onetsi du eta, horren ostean, gaur lanera bueltatu dira. Bilbaok langileek negoziaketetan eta geldialdietan eman dituzten 12 hilabeteak nabarmendu ditu, “aurreko ituna bezain ona ez bada ere, ganorazko bat lortu dutelako denbora luze horretan”. Aitzitik, “garaile atera direla baieztatu arren, aurretik lortutako eskubide asko bidean geratu direla” esan du ere.

http://alternatiba.net/idazlanak/2068/alternatibak-mesako-langileak-zoriondu-ditu-30-eguneko-mobilizazio-eta-lanuzteen-oste

Gu Gaitun topaketen bideoa

Sexuaren munduan lan egiten duten pertsonak laguntzen dituzten entitateen artean "Gu Gaitun" topaketak grabatu ziren Donostian. Hemen jardunaldien inguruan egindako erreportajea. Topaketa honek helburu bikoitza du: alde batetik, herritarrak sentsibilizatzea bi ponentzia irekiren bidez eta, bestaldetik, gune bat sortzea prostituzioan aritzen diren pertsonekin zuzenean lan egiten duten kolektiboentzat, eguneroko lana errazteko tresnak garatu ditzaten.

http://alternatiba.net/idazlanak/2077/gu-gaitun-topaketen-bideoa

X