Bilduko gazteek “etorkizun beltzari” buelta emateko aukera bakartzat jo dute koalizioa

Jatorri eta eremu ezberdinetatik eratorriko gazteak izanik ere, gaur hemen aurkitzen garen gazteak zapalkuntza bera jasaten dugu. Hemen gaudenok etxebizitza duin bat eskuratzeko aukerarik ez daukagun gazteak gara, gure etorkizun laboralean argirik ikusten ez dugun gazteak, gure ikasketak aurrera eraman ahal izateko bermerik ez dauzkagunak edo kontsumora bideratutako aisialdi eredua kontsumitzera kondenatuak gaudenak. Askatasunez adierazteko eta antolatzeko eskubideak ere bermatuak ez dauzkagun gazteak gara.

Adibide guzti hauek gazteontzako etorkizun beltza baino ez digute erakusten. Etengabeko eskubideen urraketa da gazteok jasaten duguna. Emakume gazte bezala zapalduak gaude, ikasle zein langile bezala, edota euskaraz bizi nahi dugun gazteon eskubideak ere urratuak zaizkigu. Instituzioetan ez daukagu ahotsik, eta gure iritzia ez da inoiz kontutan hartzen. Gugatik erabakitzen dute, baina ez dute gugatik sufritzen. Aterabidea eman behar zaion larrialdi egoera da jasaten duguna.

Horregatik, konponbiderako garaia heldu da, aurrea hartzeko momentua, indarrak bildu eta gure ahotsa entzunarazteko garaia. Gure eskubideen errespetua exijitzeaz harago, dauzkagun alternatibak garatzeko unea heldu da, gure bizi baldintzak hobetzeko dauzkagun proiektu errealak aurrera eramateko unea, gazte ahotsa berreskuratzeko unea. Independentzia da gure proiektua, gure etorkizuna guk eraikitzeko formula, eta BILDU da gure tresna. Instituzioak gazteoi irekiko dion tresna, Euskal Herriak behar duen aldaketa politiko eta soziala ahalbidetuko diguna, ezkerreko perspektibatik oinarri aurrerakoietan eraikitako aldaketa.

Independentzia behar dugu gazte askeak izan nahi dugulako, askeak izango garelako, askeak, zelan antolatuko garen erabakitzeko, gazteon sorkuntzari bide emango dioten espazioak autogestionatzeko. Gazteontzako lan baldintza duinen alde lan egingo dugu, hauek lortu arte. Herri eta hiri jasangarriak eraikiko ditugu, bertako kale eta zelaiak herritarron beharrizanen arabera erabiliz. Gure sexualitatea era askean bizi eta adierazi nahi dugu, honengatik irainduak edota erasotuak izan barik. Kaletik aske ibiltzeko bermea lortuko dugu, emakume eta gaztea izateagatik sentitu dezakegun beldurra alboratuz.

Euskaraz bizitzeko hautua egina daukagun gazteak gara, horretarako gure hizkuntza sustatuz eta erabiliz. Ikasleok gure ikasketak euskal kurrikulumaren baitan burutzea lortuko dugu, hezkuntza euskaldun eta dohako baten alde lan eginez. Herritik eta herriarentzat sorturiko jaiak bultzatuko dituen eredu partehartzaile eta herrikoia hedatuko dugu. Gazteon hitza eta erabakia berreskuratzeko prest gaudelako.

Guzti honengatik, BILDU da gure aukera bakarra. Aukera gaztea, gure aldarrikapenak instituzioetara eramateko gazteon tresna berria, gazteon ahotsa berreskuratzeko aukera. Aurreikusi dezakegun etorkizun beltzari buelta emateko alternatiba erreala daukagu BILDU, bide luzea egiteke daukan alternatiba, berria eta ezberdina, denok osatzen dugun alternatiba alegia.

Beraz, etorkizun hobe bat eraiki nahi duten gazte guztiei deitzen diegu indarrak biltzera, independentziaren alde apustu egitera, BILDU bozkatzera. Era berean, hurrengo larunbatean, maiatzaren 14an, Barakaldoko BECen burutuko den ekitaldi nazionalean parte hartzeko deia luzatzen diogu euskal gazteriari. Euskal Herriaren geroa garelako, hain beharrezkoa zaigun aldaketa politiko eta soziala bermatuko duen indarra garelako, hurrengo igandean, maiatzaren 22an, entzun dezatela gure oihua, independentziaren bidean, bete ditzagun ilusioz eta kolorez hautestontziak!

Jantokietako langileek konponbide duin bat eskatu dute

ESKOLA JANTOKIETAKO ERREALITATEA

Jantokietako langileak aspalditik daude euren lan baldintzen alde borrokan eta zerbitzuaren kalitatea hobetu behar dela aldarrikatuz. Bi gauzak erabat lotuak daude, lan baldintzen araberakoa delako eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea. Zerbitzua negozio bat dela ulertzea dago lan baldintza txarren atzean, dirua ateratzeko bide bat, eta dirua ateratzea da lehentasuna. Gurasoek zerbitzu on bat nahi dute euren seme alabentzat, jantokietako langileak ere bai, horretarako ari dira borrokan.

Jantokietako langile batek, emakumeak gehin gehienak, 350 euro inguruko soldata dauka bataz beste. Orain egiten ari diren grebaren aurrean jantokietako langileak AENAko kontroladoreekin parekatu dituzte. AENAko langile batek bi ordu lan egin behar ditu diru hori ateratzeko, jantokietako langileak egunean bi ordu hilabete osoz. Eta hau ez da jantokietako langile guztien egoera, lanordu gutxiago egiten dituzten emakumeak daudelako, araberako soldatarekin. NORK JARRIKO LUKE AUZITAN SOLDATA HORI DUEN GIZON TALDE BATEK BORROKA EGITEA EUREN FAMILIAK AURRERA ATERATZEKO EZINBESTEKOA DUTEN SOLDATA DUIN BATEN ALDE? Emakume hauek jasaten ari diren eraso mediatikoaren atzean matxismo hutsa dago. Eta oraindik orain, emakume langileen eskubideak bigarren mailako kontua dela ulertzen duen jende gehiegi.

Jantokietaz ari gara hitz egiten, gaur egun ezinbestekoa den zerbitzu bat eta horregatik ditu gatazka honek dituen ondorioak gurasoen eta inguruko senideen eguneroko bizitzan. Hori kontutan hartzea exigitzen zaie emakume hauei euren borroka egiteko orduan. ZERGATIK EZ ZAIO HORI ADMINISTRAZIO PUBLIKOARI EXIGITZEN? Eurena da zerbitzu publikoak ziurtatzearen ardura, eta beste edozein zerbitzutan horrela dela ulertzen da.ZERGATIK EZ ZAIE HORI EXIGITZEN ZERBITZUA ESKAINTZEN DUTEN ENPRESEI? Zerbitzua behar dugulako eta errazagoa ikusten dugulako emakume hauek amore ematea boterea duten enpresek zerbitzuaren garrantzia eta kalitatea euren irabazien aurretik jartzea baino.

Langile hauek amore ematea da enpresa eta administrazioaren helburua eta horretarako gurasoen presioaz baliatzea da kontua. Enpresekin bat egitea aukera bat da, guraso elkarteak eta komunikabide gehienek horrela egin dute, eta atzetik guraso asko eta askok. Baina badago bigarren aukera bat: zenbat eta gehiago izan zerbitzua irabazien gainetik jarri behar dela aldarrikatzen dugunak eta enpresei hori eskatzen diegunak, orduan eta gertuago gatazka hau behingoz konpontzea.

Azken kontu bat, enpresaren irabaziak ziurtatuak daude baita eskatzen diren aldarrikapen guzti guztiak onartuko balituzte ere.

“KONPONBIDE DUIN BAT GUZTIONTZAT”

Amaia Agirresarobek BECeko ekitaldi nazionalean parte hartzeko dei egin du Getxon

A pesar de los obstáculos y las prohibiciones, a pesar de las calumnias y las falsedades vertidas desde Madrid y sus voceros oficiales y oficiosos, la coalición Bildu está hoy más viva que nunca. Y tiene hoy más sentido que nunca. Estamos aquí para quedarnos y su intolerancia, sus insultos y sus mentiras no hacen sino hacernos mas fuertes. Por eso da igual el ruido que hagan; el 22 de mayo hablaran las urnas y su cacofonia será barrida por la voz atronadora de Euskal Herria.

Por eso mejor harian en Madrid, si aceptasen que este pueblo es mayor de edad para decidir su futuro y apostasen de forma decidida por la política y la de mocracia con mayúsculas tal como hace Bildu; queremos un pais dueño de si mismo y en paz.

Y por que apostamos por la paz le demandamos al gobierno español que responda positivamente a las peticiones del Grupo Internacional de Contacto y de pasos hacia un escenario definitivo de paz y democracia plena para Euskal Herria.

Oztopoz beteriko bidea gainditu behar izan dugu hemen egoteko. Gizon eta emakume asko izan dira bidean, eta ahalegin ugari izan dira euskal herriari plataforma sendoa, sinesgarria eta herritarra eskaini ahal izateko. Gure udal eta aldundietara haize berriak ekarriko dituen indarra osatu dugu, politikagintzaren eredu ustelei aurre egiteko gai izango dena, porrot egin duten eredu ustel horieik gaindituko dituena. Lan zintzoa egin dugu, ilusioa eta itxaropena piztu duena, herriz herri, herrialdez herrialde egindakoa. Eta orain, dudarik ez daukagu eginikoa merezi izan duela esateko orduan.

Ha valido la pena, también, plantar cara a quienes se llenan la boca hablando de libertades y del estado de derecho, pero a la hora de la verdad, muestran su escaso bagaje democrático. Hemos comprobado cómo se ha ido gestando una nueva santa inquisición, que con la excusa de la lucha antiterrorista, aprovecha para intentar quitarse de enmedio cualquier clase de disidencia política. Porque les molestan las mayorías sociales que plantean alternativas ante un modelo económico y social injusto y depredador, porque no quieren ni ver a las mayorías sociales que reclaman y defienden la soberanía de este pueblo. Eso es bildu, y eso es lo que han querido boicotear: la acumulación de fuerzas desde la izquierda en Euskal Herria para el cambio político y social que esta sociedad reclama y necesita.

Bilbo, Baiona eta Iruñeko kaleetan Auzitegi Konstituzionalaren aldeko epaia ospatzen genuen egun berean entzun genituen eskuindar espainiarren hitzak. Jose Bono jaun agurgarriak, Diputatuen Kongresuko ateak itxi zizkigun berberak, Auzitegi Gorenaren erabakia nahiago zuela esan zuen, Bildu hauteskundeetatik kanpo ikusi nahi duela. Atzokoan, berriz, erkidegoko Alderdi Popularreko presindeteak atzera egiteko eskatu zion konstituzionalari, bozetatik atera gaitzaten. Hitz lotsagarriak! Demokrazia, herritarren hitza, urratu nahi dutenen hitz lotsagarriak.

¿Por qué nos quieren fuera de las instituciones? Para poder repartírselas a su antojo, como han hecho con el Gobierno Vasco, a base de ilegalizaciones, y a base de mayorías parlamentarias que no reflejan de ninguna forma las mayorías sociales de este país.

No tengaís ninguna duda de que Getxo es uno de los preciados trofeos que el PP hubiera deseado conseguir mediante el veto a Bildu, mediante el veto a un amplio sector de este país que no va a permitir a la derecha más montaraz y antidemocrática ganar espacios de poder que no le corresponden.

Guk babesten dugun eredu ekonomikoa eta sozialak ez du zerikusirik haiek ordezkatzen dutenarekin, eraiki nahi dugun herria oso bestelakoa da. Proposamen oso desberdinak dira gureak: feministak, demokrazia zuzenaren aldekoak, demokrazioa parte-hartzailea bilatzen dutenak. Haiek, bitartean, ingurumenaren suntsipena babesten dute, emakumeak baztertzen dituzte, kudeaketa gardenik ez dute nahi.

Porque Bildu se sitúa claramente en la defensa de los derechos de las personas trabajadoras de este país, mientras que la derecha hegemónica continúa valiéndose de la crisis para generar más paro, más precariedad, más pobreza y más desprotección social.

Horregatik, larunbat honetan, maiatzaren 14an, arratsaldeko 17:30tan BEC beteko dugu aldarri ozen batekin.

Este sábado 14 de mayo a las 17:30 vamos a llenar el BEC con un grito unánime.

Y por eso, el 22 de mayo vamos a pintar las calles y las instituciones de Euskal Herria con los colores de Bildu, con los colores de este enorme ovillo que cada vez va haciéndose más y más grande.

En las últimas fechas, Bildu ha sido una herramienta de resistencia y dignidad para este pueblo; a partir de ahora, queremos que Bildu sea también el altavoz para esas ansias de cambio y de libertad que todas y todos llevamos dentro.

Bilduko hautagaiek benetako demokraziaren aldeko konpromisoa sinatu dute

Bere buruari demokrata deitu eta bere egunoroko jardueran demokraziaren esanahiaz ahazten diren horien hipokresi eta irakaspen faltsuen aurrean nekatuta gaudelarik; berrogei urtetako diktadura oraindik ere gaitzetsi ez duten horien ahotsean demokrazia hitza etengabe entzuten jarraitzen dugularik; herri honetan ematen den eskubide zibil, politiko eta sozialen urratzearen aurrean bizitza guztiko demokratak beste aldera begiratzen jarraitzen dutelarik; gaur demokraziaren bandera gure eskuetan altxatzera gatoz. 

Manipulatua eta kasu askotan mespretxatua bada ere, gure antolaketa politiko eta sozialaren oinarria izan behar duen demokraziaren aldarrikapena eta defentsa ezin dugu alboratu. Horregatik, gaurkoan benetako demokrazia baten aldeko aldarrikapena egitera gatoz, pertsonak bere etorkizunaren jabe izango diren jendarte eredu baten aldarrikapena, zeinean elkarrekin bere etorkizuna eraikitzeko eta erabakitzeko parte hartzea bermatua izango duten.     

Egun, erabaki garrantzitsuenak finantza foro murritzetan hartzen dira eta bankeroak gobernu ezberdinen politika nagusiak diseinatzen dituzte. Egun, klase politikoaren gehiengoak eredu neoliberalak bultzatzen dituen eskubide sozialen murrizketak eta  pribatizazioak bereak egiten ditu. Egun, ordezkaritza instituzionalak inbertsio edo proiektu handien inguruko erabakiak herritarrei bizkar emanez hartzen ditu arazo konplexuak direla esanez edota diskurtsotik harantzago ez doan parte hartzea irudikatuz. Eta egun, herritarrei eta langileei parte hartzea eta erabakitzea ukatu egiten zaigu iraunkorki. Horregatik, eta horren aurrean, logika politiko berri bat aldarrikatzera gatoz. Paradigma berri bat, zeinean  gizon eta emakumeen parte hartzea eta erabakia lehenetsiko den, instituzioak borondate horren zerbitzura egungo diren eta erabaki politikoak ekonomian eta merkatuan eragingo duten. Eta ez egun gertatzen den bezala, bi hauek politikan eragin bere baitan  ustelkeria zabaltzeko.

Baina logika berri bat aldarrikatzea ez da nahikoa norabide horretan konpromiso zehatzak hartzen ez baditugu eta hau behar du izan hain zuzen gure jardueraren ezaugarri nagusia: konpromisoak hartu eta praktikara eramateko gaitasuna erakusten dugula. Eta ez etorkizun urrun edo utopiko batean, hurrengo legealdian baizik, konbentzituta bai gaude hurrengo lau urte hauen ezaugarri nagusia instituzioetan sartzera doan haize berria izango dela.

Norabide honetan gure jarduerarako konpromisoak elkarloturik dauden hiru esparrutan gauzatzen dira: Demokrazia ordezkatzailea, demokrazi partehartzailea eta demokrazia zuzena.

Demokrazia ordezkatzailearen inguruan

  1. Herriaren, eta bereziki herriarekin, ordezkariak izateko konpromisoa hartzen dugu. Honek esan nahi du uko egiten diogula kasta politiko berezi baten partaide izateari eta betikoak izaten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugula. Politikak eta boterea ez gaituztela aldatuko eta herri bakoitzeko  eskaera herritarrak ezagutzeko eta harreman zuzena izateko gure esku dagoen guztia egingo dugula.
  2. Ordezkari publikoak garen heinean gure sarrera ekonomiko eta ondarearen inguruan kontuak ematera behartuta gaude. Ondorioz, beharrezkoa izan daitekeen  informazio guztia emateko konpromisoa hartzen dugu jarduera politiko garden bat bermatuz.
  3. Edozein ustelkeri susmo baten aurrean gure kargua dagokionaren esku uzteko konpromisoa hartzen dugu eta era berean, honen araberako inputazioak zuzenean gure karguaren erretiratzea suposatuko luke
  4. Kontratazio eta kudeaketa publikoa eta zuzenaren aldeko konpromisoa hartzen dugu, hori baita ustelkeria ekiditeko tresnarik eraginkorrena eta publikotasuna, meritua eta berdintasuna bermatuko duten politikak aurrera ateratzeko biderik egokiena.
  5. Norabide horretan konpromisoa publikoa hartzen dugu gobernatuko ditugun udal zein instituzio guztietan kudeaketaren auditoriak burutuko ditugula bai legealdiaren hasieran zein amaieran.

Demokrazia parte hartzaileari dagokionez:

  1. Herritarren artean parte hartzearen kultura hedatzeko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako behar adineko baliabide ekonomiko eta humanoak jarriko ditugu, norabide horretan ezinbesteko izango diren hezkuntza, sentsibilizazio, boteretze dinamikak bultzatzeko eta eraginkorra eta kalitatezkoa izango den parte hartzea bermatzeko.
  2. Konpromisoa hartzen dugu udal zein diputazioen ateak mugimendu sozial eta elkarte herritarrei irekiko dizkiegula. Horretarako, politika zehatzak landuko ditugu eguneroko jardueran orobat herritarron eta zehazki emakumeen eta gazteen parte hartzea ahalbideratzeko.
  3. Auzo elkarte eta eragile sozialen parte hartzea ahalbideratzeko beharrezkoak suertatu daitezkeen mahai sektorial, lurralde kontseilu  edo bestelako tresnak martxan jartzeko konpromisoa hartzen dugu, garatuko ditugun politika publiko ezberdinetan bere inplikazioa lortzeko
  4. Konpromisoa hartzen dugu pertsona zein eragile sozialen parte hartzea ahalbideratuko dituzten aurrekontu parte hartzaileak garatuko ditugula, baita  informazio gardena bermatuko duen aurrekontuaren kudeaketa publiko batekin.
  5. Plan sektorial edota orokorrek herritarren parte hartzea ezinbestekoa dute eta ondorioz konpromisoa hartzen dugu parte hartze eraginkor eta erreala bermatuko dituzten tresnak ahalbideratzeko
  6. Kudeaketa publiko eta garden batekin hartu nahi dugu konpromisoa. Gure jardueraren berri herriari, herritarrei eta edonolako kaltetuei informatzea lehentasuna izango delarik eta informazio hori bermatzea gure lanaren ardatz nagusia bilakatu behar delarik

Demokrazia zuzenari dagokionez:

  1. Konpromisoa hartzen dugu erreferendum eta herri galdeketetara joko dugula herri borondatearen zilegizko adierazpen gisa. Izan daitezela, emakumeak eta gizonak, gazteak eta helduak, lehen pertsonan, gure herriei eragiten dieten proiektu garrantzitsuenen aurrean erabakiak hartuko dituztenak.
  2. Konpromisoa hartzen dugu beharrezkoak izango diren baliabide ekonomiko eta humanoak jarriko ditugula herri galdeketa  eta erreferendumak egin ahal izateko eta aukera guztiak askatasunez adierazi ahal izan daitezen. 

Hauek dira benetako demokrazia baten aldeko gure lehen konpromisoak. Euskal Herriak, bere herrialde bakoitzak eta udalerri guztiek benetakoa aldaketa politikoa eta soziala behar dute eta guk gure esku dagoen guztia jarriko dugu aldaketa horren ezaugarri nagusia eragile sozialen eta herritarren parte hartzea izateko. Konprometitu zaitez gurekin!

EUSKAL HERRIAN  Maiatzaren 11ean

Bilduk Habidite proiektuaren iruzurra salatu du Alonsotegin

Gaurkoan Enkarterrira hurbildu gara, krisialdi ekonomikoa sortu ez baina bere ondorioak pairatu dituztenei hitza emateko. Euskal Herrian izan ditugun politika ekonomiko eta enplegu politika lazgarriak salatu behar ditugu. Ez dira pertsonen zerbitzura dauden politikariak, kapitalaren aginduetara murgildutakoak baizik.

Horregatik etorri gara hona, leku adierazgarria delako. Ia urte oso bat igaro baita Thyssenkrupp enpresa alemaniarrak PSOEk eta EAJk adostutako lan erreforma baliatu zutela 120 langile kalera botatzeko. Hemen ere, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Jose Luis Bilbaok, Habidite proiektuaren gezurra saldu nahi izan zigun, 1100 lanpostu sortuko zituela agindu zuen hauteskunde garaian: Gezur galanta! Proiektua ez zen inoiz gauzatu, ezta agindutako enpleguak ere ez. Birrindutako lurra eta obra hondakinak besterik ez daude hemen, gure agintariek ekarritakoaren sinbolo bikainak dira: industria eta enplegurik gabeko basamortua.

Ez dezagun gure burua engainatu: EAJk, PSOEk eta PPk aukera politiko desberdinak direla sinestarazi nahi digute, baina ez da egia. Lan eskubideak murrizteko eta korporazio handien gehiegikeriei alfonbra gorri bat jartzeko orduan erabateko adostasuna dute, espekulazioa sustatzen dutenei laguntzeko orduan bat egiteko inolako oztoporik ez dute. Kanpora begira enpleguaz hitz egiten dute baina, bulegoetan, herri honetako langile klaseari lapurtzeko moduak negoziatzen dituzte banka eta patronalarekin.

Haiek dira prekarietatera kondenatu gaituztenak, zabor kontratuak, soldata ziztrinak eta behin-behinekotasuna ezarri dizkigutenak. Lasai asko egiten dute guzti hori, agintean dauden alderdietako bakar batek ere txintik esan gabe. Aldiz, onartu beharreko kalte txikia bailitzan justifikatzen dute haien erasoa. Bitartean, emakumeak, gazteak eta etorkinak dira krisialdiaren kalterik bortitzenak pairatzen dituztenak, eredu ekonomiko eta sozial guztiz bidegabe eta insolidario baten ondorioz, sistemaren prekarietatean bizitzera zigortuta bizi direnak.

Pobreziak gora egiten duen bitartean, langabeen kopurua neurririk gabe biderkatzen dela, hain modu txarrean gobernatzen gaituztenek zerbitzu  sozialen pribatizazioa bultzatzen dute, zerbitzu sozialak azpikontratu egiten
dituzte prestazio publiko guztiak xahututa: pentsio publikoen sistema, langabeen prestazioak edota oinarrizko errenta.

Baina boterearen gehiegikeriak amaitzera doaz. Merkatuen exijentzia zitalei EAJk, PSOEk eta PPk erakutsitako mantsotasunaren aurrean Bildu borrokatzeko prest dago, herritarren eta gabezia gehien dituztenen alde. Langabeziari aurre egiteko erakutsi duten gaitasun faltaren aurrean, Bildu osatzen dugunok ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko apustua egiten dugu, lan kooperatiboaren eta sektore alternatiboen aldekoa.

Lan harremanen eta zerbitzu sozialen euskal esparruen defentsan, gure ekonomia eta gure sektore produktiboak berregiteko konpromisoa eta ardura geureganatu dugu, eredu zaharkituaren aurka: desberdintasun sozial gehiago, ingurumenaren suntsiketa gehiago, langabezia eta hondamenabesterik ez dakarren ereduaren aurka.

Bilduko bozeramaileek lehen adierazpenak egin dituzte Konstituzionalaren erabakiaren ostean

Dagoeneko, Bildu maiatzaren 22an Hego Euskal Herrian egingo diren udal eta foru hauteskundeetan egongo dela esan dezakegu. Dakizuenez, ibilbide zaila izan da atzetik utzitakoa eta, zaila ez ezik, bidegabea izan da herri honetako gizon eta emakumeok bizi behar izan duguna, gureak ez ezik, milaka eta milaka euskal herritarren eskubideak berriz ere urratu nahi izan dituztelako.

Pero este tremendo esfuerzo, esta dura pelea, ha valido la pena. Queremos por tanto empezar agradeciendo a la sociedad vasca su ola de solidaridad activa, su compromiso y su apoyo para que todos lo spartidos políticos, incluido BILDU, puedan concurrir finalmente a este ciclo electoral.

Ez ditugu ahaztu nahi munduko bazter guztietatik izandako elkartasun adierazpenak. Eta gurekin bat egin ez arren demokraziaren alde eta ilegalizazio bortitzen kontra hona bildu zareten guztiei ere eskerrik beroena eman nahi dizuegu. Benetan eta bihotzez, mila esker guztien babesagatik.

Pero no olvidamos que lo acaecido hasta ahora pone en evidencia que si bien BILDU ha sido la cabeza de turco escogida esta vez, antes hubo otras, lo que ha estado en juego y seguirá estando es la lucha de quienes creemos en la democracia, la de verdad, la de todos y todas, frente a los que apuestan por la autocracia y la dedocracia, donde lo que importa es el poder y lo que sobran las personas y sus derechos.

Eta jakin badakigu mehatxua gure buruen gainetik dagoela oraindik ere, Euskal Herrian garai politiko berria nahi duten askok, bakearekin eta demokrazioarekin konpromisoa adierazi duten askok, haien etengabeko bigilantzia pairatu beharko dute denbora luzez. Gaur bertan ikusi ditugu haien kutsadura zabaltzeko ahalegin berriak.

Arrancaremo esta campaña con la ilusión intacta, porque hemos luchado frente a quienes nos querían ver doblegados, arrodillados y mudos y, no lo han conseguido. El triunfo de la sociedad vasca ante la sinrazón y los intereses mezquinos de algunos ya es un triunfo colectivo que nadie nos va a poder arrebatar, al igual que nuestra dignidad.

Orain, hemendik aurrera, denbora guzti honetan pilatu dugun itxaropena bideratzea dagokigu. Ilusioz eta gogoz bere etorkizuna eraikitzeko prest dagoen herria amestu dugunon garaia heldu da. Guri dagokigunez hutsik egingo ez dugula agintzen dizuegu.

Tenemos pues ante nosotros y nosotras ahora el reto de hacer llegar nuestras propuestas, que las tenemos, a todos los pueblos y localidades de Euskal Herria y demostrar así que el compromiso de suma desde la diferencia, que diferentes sensibilidades de la izquierda en Euskal Herria pueden sumar para construir país.

Garai politiko eta sozial berria heltzear dagoela uste dugu, horren alde egiteko ibili baitugu hain bide luzea, mila oztopoz beterikoa. Hori da atzo, gaur eta bihar berretsiko dugun konpromisoa, euskal gizarteak behin eta berriro aldarrikatu duen herria irabazteke dugulako.

Ha sido una apuesta la que nos ha traido hasta aquí, una apuesta por el cambio político y social que nos ha de llevar a la restitución de todos los derechos humanos, civiles y políticos para todas las personas en toda Euskal Herria. Un cambio político y social al servicio de la ciudadanía, para hacer frente de forma efectiva a todas las desigualdades existentes en nuestra sociedad,

Herritarren zerbitzura dauden erakundeak nahi ditugu, boterea eta diruaren aginduen aurrean makurtuko ez direnak. Gero eta herritar gehiago kolpatu dituen krisia gainditzeko ezer egin ez dutenak gure erakundeetatik atera nahi ditugu, eta orain aukera guztiak egongo dira horren aldeko boza eman bahi duten herritarrentzat.

La nuestra es una apuesta colectiva, de todos y todas y para todas aquellas personas que quieren construir nacionalmente Euskal Herria, que quieren transformarla socialmente desde abajo y a la izquierda. Por tanto, animamos a la ciudadanía a acompañarnos en esta campaña para conseguir que BILDU sea la respuesta efectiva y útil que este pueblo necesita y merece.

Ez dezagun denbora gehiagorik galdu, kalera atera gaitezen gure proposamenak plazaratzeko, beste Euskal Herriaren aldeko borrokan lagun eta kide berriak, pertsona askeak eta burujabeak erakartzeko.

El 22 de mayo queremos llenar las urnas de ilusión, de esperanza, de decenas de miles de votos de soberanistas e independentistas de izquierda. El futuro es nuestro, esta en nuestras manos, porque el futuro lo construyen los pueblos, lo construimos nosotros y nosotras.

Alternatibak gogor salatu du Gorenak Bildu hauteskundeetatik kanpo utzi izana

Alternatibak gogor salatu nahi du Auzitegi Gorenak Bildu maiatzaren 22ko hauteskundeetatik kanpo utzi izana. Ezetza biribila eman nahi diogu erabaki politiko hutsa delako, oinarri juridikorik gabekoa, eta milaka eta milaka herritarrek hauteskundeetan parte hartzeko duten eskubidea urratzen duelako. Legalak diren bi erakunde eta indarkeriaren aurkako eta herritar guztien eskubide guztien aldeko konpromiso sendoa duten ehunka herritar utzi nahi dituzte demokraziatik kanpo.

Hala ere, Gorenaren epaiak ez ditu euskal gizartearen eskubide zibilak eta sozialak urratzen soilik, baizik eta nagusi den eskuinaren kontra Euskal Herriko ezker subiranistak sustatutako aldaketa estrukturalaren, sozialaren eta ekonomikoaren aldeko apustua kriminalizatu nahi du. Bilduren parte-hartze politikoa oztopatu dutenak dira, aldi berean, bankarekin eta enpresariekin bat egin dutenak. Eskubideak eta zerbitzuak murriztu dituzte merkatuen esanetara eta, bidean, 200.000 langabetu utzi dituzte Euskal Herrian eta 5 milioi inguru Espainiako Estatuan. Beraz, ez dute ezker indartsua erakundeetan aurrez aurre izan nahi.

Egun bizi dugun egoera honek agerian uzten du Alderdien Legeak Espainiako Erreinuan abiatu zuen inboluzio demokratikoa. Bihar Auzitegi Konstituzionalak hartzen duen erabakia edozein delarik, ez du gertatutakoa konponduko. Izan ere, azken egunotako gertaerek agerian utzi dute epaileak Alderdi Popularraren eta PSOEren agindupean daudela.

Aldi berean, ezin dugu ahaztu aurretik beste batzuk pairatu izan dutela Bilduk gaur egun bizi duen babesgabetasun egoera hau. Izan ere, azken hamar urte hauetan ehunka euskal herritarrei galarazi zaie parte hartze politikorako duten oinarrizko eskubidea. Gainera, milaka herritarrek ezin izan dute euren aukera politikoa askatasunez bozkatu. Alternatibak hasiera-hasieratik salatu du herritarrak hiru klasetan banatzen dituen lege lotsagarri hau: legalak, ilegalak eta kutsatuak. Demokrazia errealak ezin ditu kasta politikoak ontzat eman edo apartheid politikoa ezarri.

Lege hau babesten duten horiek lotsatuta egon beharko lirateke euren trikimailuak agerian geratu direlako. Ez dute bake eta normalizazio egoera nahi eta gezurretan ari dira horren alde lan egiten dutela adierazten duten bakoitzean. Euskal gizarteak ilusioz hartu duen prozesua oztopatu baino ez dute egiten, batez ere, Alderdi Popularrak eta PSEk euskal erakundeei eusteko eta aldundiak eta udalak eskuratzeko beharrezkoa duten faltsututako errealitate irudikatzen jarraitu nahi dutelako.

Espainiako demokraziak bere kalitate eskasaren eta gabezien froga berriak eman zituen atzo, Bilduko bozeramaileei demokraziaren etxea deritzon horretan prentsaurreko bat egitea debekatu zitzaienean. Beharbada pozik egon beharko ginateke korrupzioa darabiltenak, estatuaren terrorismoa gidatu zutenak edota frankismoa garai baketsua zela ziotenak hain ongi hartzen dituen tokian sartzea galarazi digutelako.
Euskal politikagintzatik Bilduk programarik ez duela esan dutenei ere erantzun nahi diegu. Izan ere, programak egiten eman dute denbora, ahalegin eta ilusio gehien Alternatibako gizon-emakumeek koalizioa martxan hasi zenetik. Horrexegatik, nahi duten guztien aurrean gure ideiak defendatzeko irrikan gaudela esan dezakegu. Ezin ahaztu, alabaina, hauteskundeetan egoteko aukera ukatzen digun egoera baten aurrean, gure aldarrikapen nagusia bozetan egoteko eskubidea exijitzea izango dela.

Biharko erabakia edozein izanda ere, inork ez dezala zalantzarik izan gure ideak euskal gizartera helduko direla, bozetan lortu ezin dutena zentzugabekeriaren indarrez lapurtu nahi dutenen aurrean egongo garelako. Alternatibak bere esku dagoen guztia egingo du ezkerreko indarren elkarlana inork geldiarazi ez dezala, ezkerrak egungo menpekotasun sistema guztiak, kapitalismoa eta demokrazia faltsua gainditu behar dituelako.

Azkenik, herritar guztiei dei egin nahi diegu bihar Bilboko kaleak iluntzeko zortziretan zeharkatuko dituen manifestazio nazionalean parte har dezaten hauteskunde demokratikoak eta ilegalizazioen amaiera aldarrikatzeko. Era berean, Euskal Herritik bertatik zein kanpotik heldu diren atxikimendu eta babes adierazpenak eskertu nahi ditugu, batez ere, atzoko mobilizazioetan gure herri eta hiriko kaleak bete zituzten milaka herritarrena.

Alternatiba: “Ezin dute aldaketarako itxaropena legez kanpo utzi”

Irudia: Soniko
Alternatibaren Koordinakunde Nazionaletik Bildu maiatzaren 22ko hauteskundeetan egotea  galarazten duen Auzitegi Gorenaren 61 Aretoaren erabakia irmo errefusatu nahi dugu.

Erabaki erabat politikoa dela uste dugu, sostengu juridikorik gabekoa, eta berriz ere milaka eta milaka euskal herritar hile honetako bozetan hautatuak izateko eta hautatzeko aukerarik gabe utziko dituena, legalak diren erakundeen eta era guztietako indarkerien gaitzespenarekin konpromisoa ageri duten pertsonen parte-hartzea eragotzita.

Auzitegi Konstituzionalaren azken ebazpena edozein izanda ere, Auzitegi Gorenaren erabakia Espainiako Erresumak Alderdien Legearekin abiatutako inboluzio demokratikorako prozesu larria berreztera dator: poliziak eta epaileak dira agenda politikoa ezartzen dutenak; hauek PSOE, PSE eta PP alderdien interesen arabera erabiltzen dituzte; asmatutako konspirazioak inposatzen dituzte argudio juridiko eta legalen gainetik; kutsaduraren orbana da, eskubide indibidual eta kolektiboen ordez, zabaltzen dena. Hau ez da demokrazia, ez da Alternatibak babesten eta sustatzen duen demokrazia.

Gertatukoa ez da soilik euskal gizartearen eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoa, aitzitik, egiturazko aldaketaren alde, euskal ezker subiranistaren baitan sortzen ari den apustu ausartaren kontra egin eta berau kriminalizatzeko ahalegina da ere, eskuineko indar guztiek, PPtik PSOEra, babesten duten eredu ekonomiko eta sozialari aurre egin nahi diolako. Egoera hau eragin duten berberek bizi dugun krisialdi sistemikoaren arduradunak dira: Espainiako Estatuan 5 milioi langabe utzi dituena, lan eskubideak eta pentsioak erreformatuta eskubide sozioekonomikoak urratzen dituena, sindikalgintza aldarrikatzaileari eraso etengabeak egiten dizkiona, etab. Ez da kasualitatea Maiatzaren Lehena aukeratu izana ebazpen deitoragarria iragartzeko, izan ere, ezker erredikalak gizarteari eskaini diezaiokeen eraldaketa sakona eragozteko helburua dute.

Aukera egin dute: merkatuak, transnazionalak eta bankuak dira haien aliatuak; gureak, aldiz, herritar klaseak dira, kaleko gizon-emakumeak, herritar guztien eskubideak. Ez dute inork haien zilegitasuna zalantzan jartzea nahi, ez dute ezker anitzen elkarlanerako esperientzia berriek haien ihesaldi zentzugabean itzal egitea nahi.
Horregatik, Alternatibatik honakoa adierazi nahi dugu, gerta daitekeena gertatuta ere, ez poliziak, ez justiziak ezta alderdi eskuindarrek ere ezinezkoa izango dute Euskal Herrian sortutako aldaketarako uholdea gelditzea; inork ezingo du ezkerreko indarrak bateratzeko esperientzia itxaropentsu hau geldiarazi; Alternatibak subjektu herritar eta borrokalari berri honen aldeko apustu sutsua egiten jarraituko du, demokrazioa faltsu honekin amaitu eta kapitalismoa zein egungo menpekotasun sistema guztiak garaituko dituena.

Haiek iraganaren parte dira, gu oraina eta geroa gara; haiek beldurra eta zapalkuntza ordezkatzen dute, eta guk itxaropena, demokrazia eta eskubideak.

X