2015ko Martxoa

Duintasunaren martxak babestu eta Madrilen ordezkaritza izango dugu

Euskal Herrian zein Katalunian martxan diren autodeterminazio prozesuenganako aitortza eta babes ageriagoa gustatuko litzaigukeen arren, aipatutako helburu horiekin bat egiten dute Alternatibak eta EH Bilduk. Helburu horiek lortzeko bidearekin era bat gatoz, argi utzita Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politikoak izango direla horiek lortzeko moduak, bideak eta denborak erabakiko dituztenak. Kontuan hartu beharreko ezaugarriak dira espainiar estatuko gainerako eragileentzat, behin baino gehiagotan ahaztutako ezaugarriak baitira.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4458/duintasunaren-martxak-babestu-eta-madrilen-ordezkaritza-izango-dugu

Alternatibaren adierazpena Askapenaren kontrako erasoaren harira

Alternatibatik Espainiako estatuko aparailu zapaltzailearen enegarren erasoa salatu nahi dugu. Berriz ere, elkartasuna gehien zabaltzen dutenen kontra egin dute: herrien duintasunaren alde borroka egiten dutenen aurka. Hamaika borroketan aritzen diren ezinbesteko pertsonak dira, Euskal Herrian beti ikusi izan dugulako beharrezkoa beste herriekiko elkartasuna eta xamurtasuna erakustea, gure herriak pairatzen dituen bidegabekeriak salatzearekin batera.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4455/alternatibaren-adierazpena-askapenaren-kontrako-erasoaren-harira

Bere burua sektariotzat ez duena da sektarioena (Salvador Lopez Arnali erantzuna)

Nazio auziari buruzko benetan errepublikarra eta demokratikoa den hausnarketa sezesiorako eskubidearen aitortza izan behar du abiapuntu. Eta independentziarako eskubidea aitortutako eskubidea bada, onartezina da esatea bandera independentistek banatu egiten dutela. Ez bada pentsatzen dela gauza bat eskubidea bera dela eta gauza desberdina eskubidea erabiltzea.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4448/no-hay-peor-sectario-que-aquel-que-no-cree-serlo-respuesta-salvador-l%C3%B3pez-arnal

Esklabotza

Inork ez dezala esan eskolabotza bueltatzen ari dela, edo ta eredu horretara hurbiltzen ari garela; esklabotza hemen da aspalditik, eta urteak dira askok salatu egiten dugula. Seguruenik gertatuko zaizue ez zenutela "Anibal ad portas". Terrorismo kapitalista gurea artean dela urteak pasa dira, eta aurreko baten esan nuenez, pozik egon beharko dugu esnatzen hasi zaretelako. Ezin da askea izan sistema kapitalista batean, eta ezin da borroka egin sofan eserita.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4456/la-esclavitud

EHBilduren 21. aldizkaria: Zerga erreforma, bizitza duinak bermatzeko

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, zenbaki honetan, Hegoaldeko lau herrialdeetarako beharrezkoa dugun erreforma fiskalaren aldarria, herritar guztien bizitza duina bermatu ahal izateko ezinbestekoa. Zure posta elektronikoan zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://alternatiba.net/idazlanak/4460/ehbilduren-21-aldizkaria-zerga-erreforma-bizitza-duinak-bermatzeko

Asier Vega: “Bizkaiak birziklatze tasa handitzeko duen oztoporik handiena Zabalgarbi da”

Bizkaiko Foru Aldundiak herrialdeko hondakin kudeaketari dagozkion 2014ko zenbait datu egin ditu publiko gaur prentsa agerraldian. Iosu Madariaga Ingurumen diputatuak eman dituen datuen arabera, Bizkaian 609.000 tona hondakin sortu ziren iaz eta horietatik 267.000 tona birziklatu ziren.

Hau da, %44. Aldundiaren datuak, ordea, interesatuak dira. Izan ere, birziklatutako hondakin gisa zenbatzen ditu Zabalgarbik sortutako zepak eta metalak (46.572 tona), nahiz eta hondakin horiek zabortegian amaitzen duten. Hala, zepak hondakin birziklatu gisa kontatu gabe, Bizkaiak hondakinen %35,5 besterik ez du birziklatzen. Gainera, 2014an sortu ziren hiri hondakinen %38,7 Zabalgarbin erraustera bideratu ziren.

Asier Vega Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkidearen ustez, “Bizkaiko Aldundiak datu interesatuak eskaini ditu Bizkaian dugun hondakin sistema ahula ezkutatu nahian”. Vegaren ustez, 2014ko datuek agerian uzten dute Bizkaiko hondakin eredua erabat jasangaitza dela, Zabalgarbiren menpekoa baita guztiz. “Bizkaiak birziklatze tasa handitzeko duen oztoporik handiena Zabalgarbi da. Birziklatze tasak handitzeko ezinbestekoa da gaikako hondakin bilketa indartzea baina Bizkaian hori lortuko bagenu, Zalbargabik porrot egingo luke. Ekonomikoki jasangaitza izango litzateke. Zabalgarbik sailkatu gabeko zaborra behar du bizirauteko”.

EH Bilduk hainbatetan azpimarratu du hondakinen kudeaketan aurrerapausoak emateko hondakin organikoen bilketa berezituan dagoela gakoa. “Bizkaian hondakinen %40 biltzen da gaika sailkatu gabe. Kopuru horretatik zatirik handiena hondakin organikoari dagokio. Hala ere, Aldundiak 2016rako hondakin organikoen %4 soilik konpostatzea ezarri du helburu gisa eta datuetan oso urrun dago oraindik” azaldu du Vegak. “Gainera, Bizkaiko hirigune handienetan ez da hondakin organikoa bereizita biltzeko sistemarik eraginkorrik ezarri”.

Organikoa sailkatuta jasotzeko Foru Aldundiaren ekimen falta Zabalgarbiren menpekotasun egoerarekin lotzen du EH Bilduk. “Bizkaiko Aldundiak bere oztoporik handiena den azpiegitura sortu du. Zabalgarbiren gatibu da eta badaki birziklatze tasak handituz gero, errauskailua itxi egin beharko duela. Bizkaian beste eredu batera jauzi egiteko beharra begi bistakoa da. Errauskailuaren eredua baztertu eta egiazko birziklatzea bultzatzeko garaia da. Horretarako, ezinbestekoa da gaikako bilketa bultzatu eta organikoaren birziklatzea areagotzeko neurriak hartzea, batez ere, biztanleria gehien biltzen den hiriguneetan”.

Joan den urtean, Zabalgarbik jaso zuen hondakin kopuruaren hiru launrden (%77,6), gaika sailkatu gabe bildutako hondakinak izan ziren.

Matute: “Bidea badugu eta helmuga ere bai: askatasuna, gehiengoaren eskubideak nagusi izango dituen herria eraikitzea”

Egunotan ikusi dugu, berriz ere, espainiar estatuak Euskal Herriarentzat alternatibarik ez duela. Euskal Bidea da alternatiba bakarra  eta horregatik diogu “bidea badagoela”. Belaunaldiz belaunaldi herritar ibiltariok eginiko bidea. Bidea dugu eta helmuga ere bai: askatasuna, gehiengoaren eskubideak eta interesak nagusi izango dituen herria eraikitzea, pribilegiodunen aurrean. Herritarren burujabetza nahi dugu, dena aldatzeko, urtebetean birritan Troikari harrera egin dioten politikari morroien aurrean.

Horregatik martxoaren 7an bi bidai egingo ditugu: bata, auzo eta herrietatik BECera autobusez egin behar dena; eta bestea bertan egingo duguna, sorpresaz beteriko ekitaldian. BEC plaza handi bat bihurtuko dugu, herritarren plaza, eta bertan hainbat gertakari izango da. Zalantzarik gabe, bertaratuko diren 10.000 pertsonak izango dira protagonistak.

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfp1/t31.0-8/10931166_1049798278370821_3388214060653040505_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/11021502_1049798251704157_741981054479911329_o.jpg

https://scontent-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/t31.0-8/s2048x2048/11001599_1049798355037480_9111768875805717182_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/10985012_1049798408370808_8706965205497864132_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/11004547_1049798391704143_8496899238448865127_o.jpg

https://scontent-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/t31.0-8/11001672_1049798425037473_7304501544422397550_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/10994926_1049798471704135_2650905681392339526_o.jpg

EHBilduren 19. aldizkaria: Sakeoarekin amaitzeko, Kutxabank publikoa eta soziala

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, zenbaki honetan, azalean Kutxabankek inguruan azaleratu diren balizko iruzurren gaia, kutxen kontrol publikoa eta sozialaren aldarria inoiz baino beharrezkoa eginda. Zure posta elektronikoan zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

 

“Xahuketarik ez!” aldarrikatu dugu AHTren aldeko jardunaldietan

Elkarretaratzea egin genuen atzo Bilbon, Euskalduna Jauregiaren aurrean, AHTaren alde egiten ari diren jardunaldiak direla eta. Aitziber Ibaibarriagak adierazpen hauek egin ditu bertan:

Herritarren poltsikoetatik ordaintzen ari da azpiegitura erraldoi hau, kalte sozial, ekonomiko eta ekologiko izugarriak sortzen ari dena.

AHTren defendatzaileek azpiegitura honen ustezko onurez jarduten dute. Guk, Euskalduna barruan diren agintariek ezkutatzen dutena salatu nahi dugu:

  • Hezkuntzan, osasungintzan, politika sozialetan sekulako murrizketak egiten ari diren bitartean diru publikoaren milioika milioi bideratzen ari direla obra honetarako.
  • Etorkizuneko inolako plangintzarik gabe egiten ari dela: ez mantenu kosteen inguruan, ez loturen inguruan, ez erabilpenen inguruan.
  • Eta azkenik, AHTren eraikuntzan PNV, PP zein PSOEk jartzen duten interes handiak obra bera ere susmopean jartzera garamatza: Azken urteotako obra zein proiektu publiko handiekin pasa bezala ( Hiriko, Bidegi, Karrantzako Minda…), lan hauek diru publiko kopuru izugarriak alderdi hauen inguruko enpresa sareak aberasteko erabiliko direnaren inguruko kezka adierazi nahi dugu.

Guzti horregatik, AHTren lanak geldiarazteko moratoria eta honen inguruko eztabaida sozial erreal bat burutzea exijitzen dugu.

Kontzentrazio honen leloak dioen moduan, mezu argi bat luzatu nahi diogu euskal jendarteari bai eta Euskalduna Jauregian bildu diren agintariei: AHT inondik inora ez. Xahuketarik ez.
 


 

X