EAJk ez du Euskal Herrian prozesu eratzailerik nahi Madrilgo erregimenarekin eroso bizitzen jarraitzea nahiago duelako

Alternatibako bozeramaile eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, Urkulluren gobernuaren gainean balantzea egin eta egunotan PNVko hainbat burukidek erakusten duen urduritasuaren inguruan hitz egiteko, EHBilduren kontrako erasoetan erakusten dutena.

Urkulluren gobernuak azken bi urteetan egindakoaren balantzea egin dugu egunotan. Tamalez, atera dezakegun ondorio bakarra da, inora ez doan bide baten erdian gaudela. Gobernu honek, herritarren bizi baldintzak hobetu beharrean, okertu egin ditu; gehien dutenen aldeko politikak ezarri ditu, herritarrei eskubideak eta zerbitzu publikoak murriztu dizkien bitartean. Eta beti bezala, krisiaren aitzakian egin du.

Gobernu honek, irautea du helburu bakarra, botereari kosta ahala kosta eustea. Eta horretarako, ez du inolako arazorik sostengua eskaintzeko prest dagoen edozeinekin negoziatzeko. Are gehiago hain prezio merkean egin dezakeenean. Zalantzarik ez dago gainbeheran dagoen alderdi sozialista EAJren aliaturik onena dela, hala demostratzen dute murrizketak onartzeko prest azaltzen direnean, gero eta jende gehiago egoera prekarioan eta pobrezian ere utzi behar badituzte ere.

Baina hala eta guztiz ere, Urkulluk urte erdia darama ekonomiaren hobekuntzaz hitz egiten. Ez dakigu, ordea, zertaz ari den, akaso langileen soldatak murriztu arren akziodunen dibidenduak biderkatzen dituzten enpresez ari da, edota ixtear daudenaz, Aguraingo Arcelor edo Basauriko Edesa kasu.

Antzeko egoera eskaintzen digu Urkulluk herri honetako normalizazio politikoan, EAJk bere urduritasuna azaltzen baitu gai delikaturen bat mahai gainean dagoen bakoitzean. Ez daki nola jokatu. Aurrerapausorik ez du ematen eta, horrez gain, oztopo berriak jartzen ditu, presoen eskubideen aldeko herritarren aldarrikapenari ezetz esaten dionean.

EAJkez du ez gurekin ezta herritarrekin zein herri honetako eragile sozialekin Euskal Herria eraiki nahi. Ez dut euskal biderik nahi. Eta ez du nahi Espainiako erregimenaren baitan erosotasun handiz bizi delako.

Herritarrek argi dute Urkulluk berak eta bere gobernuak egindakoak suspentsoa merezi duela eta hala adierazi dute euskobarometroan. Lau biztanletik hiruk uste du gobernu honek ez duela nahikoa egiten krisia eta langabezia gainditzeko. Era berean, herri honek bere etorkizuna erabakitzeko galdeketa bat egiteko gogoak ere azaldu ditu gizarteak, gobernu honek horren aldeko urratsik egiten ez badu ere.

Eta gobernuaren kudeaketa txarraren aurrean, EAJk bere zilborrari bakarrik begiratzen dio. Ohi bezala, erreferentzia gisa duten estatuaren aldean pixka bat hobeto egotearekin kontsolatzen dira. Eta beren miseriei aurre egin ezinean, EHBilduri eraso egiten diote, azken egunetan bezala.

Horren adibidea hainbat burukidek eskaini digu egunotan. Itsasoari begira dirudiela, hobe du euskal herritarren bizi baldintzak desegin dituen olatuarekin kezkatzea; edota Urkulluren gobernuaren politikak eragindako haserrearen olatuarekin. Horren adibide ugari izan genituen atzo, EAEko hiri desberdinetan aldarrikapen ugari entzun zirelako: duintasun eske, pobreziaren aurka, enpleguaren alde eta guztien eskubideei begirunea exijituz, besteak beste. Baina EAJk guzti horri bizkarra ematen dio.

Etxerik gabeko pertsonentzako aterpeari dagokion berririk ez Ezkerraldean

Duela urtebete Ezkerraldeko EH Bilduko hautetsi eta kideek gaua kalean eman zuten, aterpetxe baten beharra agerian uzteko. Gaur egun egoerak berdin jarraitzen du, eta horregatik gaur ere gaua kalean pasako dugu.

Santurtzin eta Sestaon EAJ-k egindako hitzarmenak ez dira martxan jarri, Portugaleten, PSEk ezetza eman zio proposamenari eta alternatibarik ez du eskaini eta Barakaldon bestalde, PSE-k etxerik gabeko pertsonen arazoa neguko hilabeteetan adabaki txiki batekin konpontzen dela sinestarazten tematuta dago

Duela gutxi, lan-mahai bateko abiaratzea bultzatzea eskatu diegu lau herrietako alkateei. Lau udaletxeek eta beraien alkateek, alderdi politkoek eta arlo honetan lan egiten duten elkarteek osatutako mahaia proposatu diegu, informazioa elkartrukatzeko eta gure herrien kaleetan bizi den drama honi irtenbideak bilatzeko helburuarekin. Ez dugu erantzunik jaso, PNVk eta PSEk ez dute arazo honi irtenbidea aurkitu nahi.

EHBildu Bizkaia

https://pbs.twimg.com/media/B5P_qL4CYAM5wgQ.jpg

https://pbs.twimg.com/media/B5OKgdaCUAAsTIt.jpg

https://pbs.twimg.com/media/B5OKgdeCYAAK9gg.jpg

https://pbs.twimg.com/media/B5PnhB8CUAAhlkb.jpg:large

“Protestaren kriminalizazioaren kontra” lelodun Bilbo eta Gasteizko mobilizazioarekin bat gatoz

Hainbat eragile sozial eta politikoekin batera, Espainiar Hiritarren Segurtasun Legea salatzeko “Protestaren kriminalizazioaren kontra” lelopean bihar, hilak 20, larunbata, eguerdian Bilboko Plaza Biribilean eta arratsaldez Gasteizko Posta plazan deitua dauden kontzentrazioarekin bat egiten dugu Alternatibatik zein EHBildutik. Era berean, hilaren 23an Iruñean egingo den protestan parte hartzera ere deitzen dugu.

Herritarren Segurtasuneko Legea deritzona oinarrizko eskubide sozial eta politikoak mugatu eta urratzen dituen gizarte eredua inposatzera dator. Lege horrek botere eta inpunitate handiagoa ematen dio poliziari eta, azken baten, gizartea kriminalizatu eta isildu nahi du.

Askatasun demokratikoak poliziaren irizpideen menpe jarriko dituen Mozal Legeak eta lege honek errepresioaren ugaltzea ekarriko du.

https://pbs.twimg.com/media/B5ONsx9CYAEiiZv.jpg

https://pbs.twimg.com/media/B5LTXAWIYAAPIXC.jpg:large

Aurrekontuetan ere EAJk beldur izan dio Euskal Herria beste norabide batean jartzea EHBildurekin adosteari

“EAJk azaldu beharko du zergatik jotzen duen etengabe herri honen nazio eskubideak ukatzen dituen PSEren sostengua eskatzera”, dio EH Bilduk. “Lotsagarria da nola negoziatu duen PSEk eta nola saldu dituen bere bozak”.

EAJ eta PSEren arteko ituna dela medio Jaurlaritzaren aurrekontu-proiektua behin betiko onartzeko azken tramitea bakarrik falta dela, horren tramitazioak “agerian utzi du EAJk beldur diela EH Bildurekiko akordioei, beldur diola Euskal Herria beste norabide batean jartzea EH Bildurekin adosteari”.

Unai Urruzunok eta Oskar Matutek gogorarazi dutenez, koalizioak elkarlana eskaini die behin eta berriz jeltzaleei Euskal Herria beste eszenatoki batera eramateko, bai nazio eskubideen defentsari dagokionez, bai sozioekonomiaren atalean. Hala ere, “EAJren etengabeko erantzuna ezezkoa da, Sabin Etxean iraganeko akordioak nahi dituztelako PSErekin, inora ez daramaten akordioak diren arren. Antza, instituzioetan eroso egotea da EAJren lehentasun bakarra”. Katalunian, ordea, indar subiranistak bat eginda aurrera egiten ari direla ikusita, EH Bildurentzat “ulergaitza da EAJ PSErekin hain lotuta ikustea. EAJk azaldu beharko du zergatik uko egiten dion Euskal Herria beste eszenatoki batean jartzeari, zergatik jotzen duen etengabe herri honen nazio eskubideak ukatzen dituen PSEren sostengua eskatzera. Aliantza eta gehiengo aritmetiko hori, dena den, ez da posiblea izango udal eta foru hauteskundeen ondoren”.

2015eko aurrekontuei buruzko eztabaida EAJren hautu estrategiko horren beste adibide bat izan da, Urruzuno eta Matuteren iritziz. Salatu dutenez, “iraganeko politikei eutsiz, EAJk eta PSEk krisiaren ondorioei aurre egiteko eta murrizketa sozialak bertan behera uzteko aukera alferrik galtzea erabaki dute, herriaren interes orokorraren gainetik euren interes politiko alderdikoiak lehenetsi dituztelako”. Horren froga dira, EH Bilduko legebiltzarkideen ustez, EAJk PSEri onartu dizkion zatikako zuzenketak, “35 milioi euroko ituna eta kopuru horren erdia PSEko alkate duten udalerrientzat”. Haren bozak azpiegitura txiki batzuen truke saltzea egotzi diote PSEri horren ondorioz: “udal hauteskundeak gertu daude eta gobernatzen dituen herrietan zerbait inauguratu nahi du, antza. Lotsagarria da nola batzuek borondate politikoak erosi eta saltzen dituzten”.

Urruzunok eta Matutek azpimarratu dutenez, EH Bilduren zatikako zuzenketek frogatu dute benetako aukera zegoela oinarrizko arlo sozialetan murrizketarik gabeko aurrekontuak adosteko eta onartzeko. Izan ere, “maximalismoetatik ihes eginez, proposamen egingarriak egin ditugu, hala nola, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak eta kontziliaziorako laguntzak bermatzea, Hezkuntzan eta Osakidetzan 1.000 lanpostu baino gehiago sortzea edota enplegu funtsa sortzea”. Horren ildotik, EAJk eta PSEk emandako ezezko borobila aipatu ostean, PSEren koherentzia falta kritikatu dute, Idoia Mendia buru duen taldeak Legebiltzarrean proposamen horietako batzuk babestu dituelako “eta orain, aldiz, guk aurrekontuetan txertatzeko eskatu dugunean, PSEk berak onartutako neurriak ere bazter batean utzi dituelako. Mendiak eskuak libre zituela esaten zuen, baina eskumaren politika atzerakoiak egiteko izango zen ba”.

X