Gehiegikeriak saihesteko obra publikoetan terminalak jartzeko eskatu du EHBilduk

Ana Etxarte Alternatibako kide eta Bilboko EHBilduren zinegotziak adierazi du “ lan eskubideen urraketa eta lan baldintza prekarioak ‘eguneroko ogia’ bilakatu direla.

EH Bilduren Udal Taldeak udal obra publiko guztietan langileen sarrera eta irteerak erregistratuko dituen terminalak jartzeko eskatuko du abenduaren 10eko Udalbatzarrean. Mozio honek hitzarmenek zehazten duten langileen lan-ordutegia bermatzen dela ziurtatzea du helburu.

Ana Etxarte zinegotziak azpimarratu du lan eskubideen urraketa eta lan baldintza prekarioak “eguneroko ogia” bilakatu direla herri lan gehienetan. Ezkerreko zinegotziak gogoratu du gaur prentsak jasotzen duen Autzaganeko tuneletako salaketa, San Mames berriaren eraikuntzan egon zena edota Super Portu handitzeko lanetan gertaturikoa. “Hauek guztiak enpresa erakitzaileek egiten dituzten urraketen adibide garbiak dira, sindikatuek behin eta berriro salatzen dutenez”, adierazi du Etxartek.

Egoera jasanezin honi aurre egiteko EH Bilduko zinegotziak uste du unea dela hitzarmenek ezartzen dituzten baldintzak udal obra guztietan (Deustuko Kanala, Termibus, Deustuibarra – Zorrotzaurre, Zorrotzako punta…) bete ditzaten mekanismoak martxan jartzeko. Norabide honetan, Etxartek beharrezkotzat jo du herri lanetako langileen sarrera eta irteerak erregistratzea, lan ordutegiari dagokiona, hitzarmenek agintzen dutena betetzen dela ziurtatzeko.

Diana Urrea “Indarkeria matxistarekin bukatzeko, aldarrikapen feministak beste aldarrikapen guztiak estrukturatzeko tresna izan behar dute”

<--break->
Azaroaren 25aren harira, Alternatibako kide eta EHBilduren parlamentari Diana Urrea indarkeria matxista gure gizartetik desagerrarazteko neurriak exijitzeko osoko bilkuran egindako agerraldian.
 
Urteetako borroka feministari esker, emakumeok emakumeontzako oinarrizko eskubideak eskuratuz joan gara. Alabaina, Euskal Herriko eta mundu zabaleko emakumeok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu ez baitugu eskubide guztiak berdintasunez gauzatzeko aukerarik. Gaur egun, ez daukagu askatasun nahikorik gure gorputzarekin, gure sexualitatearekin eta ugalketarekin egin nahi duguna erabakitzeko askatasunik. Eremu publikoaz gozatzeko eskubidea ere urratzen zaigu bertan erasotuak izateko arriskuarekin bizi baikara. Emakume izate hutsagatik indarkeriarik gabeko bizitzak bizitzea utopia bat da orain.

 
Egun sufritzen dugun krisia ez da gaurkoa emakumeentzat, ezta atzokoa ere. Sistema kapitalistak inposatu digun betiko egoera da: Indartu eta elikatu egiten da gizonezkoei eskubide gehiago eta pribilegio gehiago ematen dizkion sistema patriarkalari esker. Sistemak boterea, baliabideak, guneak ezberdin banatzen ditu gizonezkoen eta emakumezkoen harreman hierarkiakoaren arabera.
 
Horregatik, iritzi diogu aldarrikapenen artikulazioa behar beharrezkoa dela egungo eredu gainditzeko. Horrela, aldarrikapen feministak beste aldarrikapen guztiak estrukturatzeko tresna izan behar duela uste dugu. 
 
Krisialdi sozioekonomikoan murgilduta gaudenez, egun batean bai eta hurrengoan ere bai ikusten ari gara herritarren gehiengoa pobretzen eta baldintza txarretan bizitzen ari dela, eta bereziki emakumeak. Areago, neoliberalismoan sakontzeak zaildu egiten du emakumeek indarkeriari gabeko bizitzak egin ahal izatea, eta hala, autonomia erkidegokorik gabe gero eta gehiago dira indarkeria egoerak eten ezin dituztenak: Bikotekideen, nagusien, lankideen edo bezeroen indarkeria jasan behar dutenak. 
 
Indarkeria matxista salbuespeneko gertakizun bat ez den neurrian eta gure egunerokotasunean bizi dugun neurrian lehen mailako arazoa da guretzat, ez da erresiduala. Beste kontu bat da harekin hasi garen neurrian askotan ez garela gai indarkeria matxista antzemateko. Naturaltzat eta normaltzat hartzen ditugun jokamolde, harreman eta egitura horien atzean dagoen indarkeria identifikatzeko. Oraindik neurri handi batean ezkutuan mantentzen den indarkeria da indarkeria matxista, baina ez da inola ere esparru pribatuei dagozkion arazoa. Desberdintasunaz eta sexu dela eta egiten den bazterkeriaz gain, beste faktore batzuk ere badaude: klasea, adina, dibertsitate funtzionala, arraza eta abar, era askotako diskriminazioak sortzen dituztenak. Helburua ez da soilik genero itsukeria ezabatzea, era berean identifikatu behar ditugu gainerako zapalkuntza faktoreak nola bururatzen diren. Laburbilduta, helburua gizarte errealitatearen gaineko begirada konplexu bihurtu eta politika publikoetan eskuhartzeko politikak diseinatu eta jartzen da. 
 
EH Bilduk nabarmendu nahi du ezin dugula egoera honen aurrean geldirik egon. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da eta gure ardura politikoari erantzunez, gaurko plenoan ekimen bat aurkezten dugu indarkeria matxista lehen mailako arazo politiko gisa kokatzen duena. Legebiltzarrean ponentzia bat hedatzea proposatzen dugu hil edo biziko garrantzia duen gai honi zentralitate politikoa emateko, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bizi ahal izateko. Ponentzia honetan indarkeria matxistaren dimentsioa aztertu nahi dugu. Indarkeria matxistaren jatorria, ondorioak eta bilakaera. Egoeraren diagnostikoaz jabetu azken finean bere osotasunean. Era berean, aztertu nahi ditugu indarkeria matxistari erantzuteko egiten den lana, erakunde publikoen zereginean arreta berezia jarriz. Zer prebentzio lan egiten den? Zer politika egiten diren emakumeak boteretzeko? Zer egiten den biktimei laguntzeko? Politika publikoak aztertu eta baloratuko ditugu eta hobetzeko egin beharreko eta guzti hauek ez genuke legebiltzarreko lau pareten artean soilik egin nahi. Proposatzen dugu ponentzia horretan mugimendu feministak ere parte hartzea adituak, arituak, Emakundek eta inplikatuta dauden erakunde publikoak.
 
Datuak izugarriak dira. Euskal Herrian egunean 11 salaketa egiten dira, jakinda gutxienekoa dela zalantzen duena. Europa mailako ikerketa batek azaleratu zuen. Hiru emakumeetatik batek indarkeria motaren bat sufritu dugula, horrek esan nahi du 62 milioi emakumek. Europako emakumeen erdiak baino gehiago sexu jazarpena sufritu zuela. 100 milioi emaukume, herenak lantokian. Gure betebeharra da halako errealitate bortitzari tamainako erantzuna ematea. Diskurtso eta adierazpenik harago, ekintza zehatzak jarri behar dira martxan indarkeriarik gabeko bizitzak izateko beharrezko tresnak emango dizkigutenak.
 
Mundu berria nahi dugu. Ezin da gerorako utzi. Matxismorik gabeko mundua, gutxiesten, mesprezatzen eta bortxatzen gaituen patriarkatutik libre dagoen mundua bizitzea. Merezi duten bizitzak bizi nahi ditugu. Bizitza da ugaldu nahi duguna eta ez kapitala, gure bide propioa erabaki nahi dugu eta ez inposatzen digutena, eta horretarako ezin gara geldirik geratu.

Matute: “Penagarria da Jaurlaritzak bere inbertsio osoaren %75a Abiadura Handiko Trenera bideratzea”

Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, Lakuak murrizketen eta PSEren aldeko hautua egin du eta koalizio ezkertiarraren eskaintza aintzat hartzeari uko egin dio. “Urkulluren Gobernuaren apustuaren emaitza arrakala soziala handitzea izango da”.

Murrizketarik gabeko aurrekontuak adosteko eskaintza behin eta berriz errepikatu ondoren Jaurlaritzaren aldetik inolako erantzunik ez dela egon ikusirik, EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztea erabaki du, gaur goizean Oskar Matutek iragarri duenez. “Guk murrizketarik gabeko aurrekontuak hitzartzeko borondate argi eta zintzoa erakutsi dugu, jendearen beharrizanak asebetetzeko eta oinarrizko zerbitzu sozialak ziurtatzearen bidetik herritar guztien duintasuna bermatzeko. Hala ere, Jaurlaritzak ez du gurekin adosten saiatu nahi izan eta PSEren eskutik eskubideak murriztea nahiago izan du, nahiz eta itun horretatik eratortzen diren aurrekontuek ez duten inondik inora balio izango gero eta herritar gehiago pairatzen ari diren bizi baldintza gogorrak arintzeko. 10.600 milioi baino gehiagoko aurrekontu batek oinarrizko eskubide sozialak bermatzeko parada ematen duen arren, ez da hala izango Jaurlaritzak EH Bilduren eskaintza aintzat hartzeari uko egin diolako”.

EH Bilduko legebiltzarkideak austeritatean oinarritutako politikak mantentzea leporatu dio Gobernuari, eta hori, ohartarazi du, ez da batere eraginkorra izango krisialditik ateratzeko. Izan ere, “formula bera errepikatuz gero, emaitzak ere berberak izango dira; hau da, pobrezia indizeak igotzea, prekarietatea areagotzea eta bazterkeria soziala handitzea… Hitz batean, arrakala soziala handitzea”.

Matutek azaldu duenez, EH Bilduren osoko zuzenketak ekonomia suspertzea du helburu, zementutik harago joan behar duen inbertsio publikoa indartuz. Horren ildotik, erantsi du, “penagarria da Jaurlaritzak bere inbertsio osoaren %75a Abiadura Handiko Trenera bideratzea; horrek, esaterako, argi uzten du Lakuan kezka nagusia konstruktora enpresa handien interesak babestea dela, pertsonen interesen gainetik”.

Halaber, EH Bilduren iritziz, Urkulluren Gobernuak burujabetzaren aldeko bidean urratsak emateko aukera alferrik galdu du datorren urteko aurrekontuak PSErekin hitzartuta. “Aurrekontuei dagokien eremuan aurrerapausoak eman zitezkeen norabide horretan, baina EAJk horri ere uko egin dio”, Matutek dioenez.

EHBildu

2014ko Abendua

Diana Urrea: Indarkeria matxistarekin bukatzeko, aldarrikapen feministak beste aldarrikapen guztiak estrukturatzeko tresna izan behar dute

Azaroaren 25aren harira, Alternatibako kide eta EHBilduren parlamentari Diana Urrea indarkeria matxista gure gizartetik behin betiko desagerrarazteko neurriak exijitzeko osoko bilkuran egindako agerraldian: "Indarkeria matxistarekin bukatzeko, aldarrikapen feministak beste aldarrikapen guztiak estrukturatzeko tresna izan behar dute".

http://alternatiba.net/idazlanak/4177/diana-urrea-indarkeria-matxistarekin-bukatzeko-aldarrikapen-feministak-beste-aldarrik

Suspertutako kontzientzia berri bakoitza sistemari aurre egiten dion erronka berria da. ANTOLATU!

Kanpaina honek pertsona desberdinak aurkezten dizkigu, denak bakoitzaren borrokan aktiboak, baina militantzia bateratua egin arte, sistemari aurre egiteko nahia asetzeko ezinean ibili diren horietakoak. Kartelak zera dio: “suspertutako kontzientzia berri bakoitza sistemari aurre egiten dion erronka berria da, eta besteekin bat egitean, bere gaitasuna biderkatzen du”.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4169/suspertutako-kontzientzia-berri-bakoitza-sistemari-aurre-egiten-dion-erronka-berria-d

David Pina pobrezia energetikoaren eta egoera zaurgarrian dauden pertsonen babes ezaren inguruan

Alternatibako kide eta EHBilduren Gasteizko zinegotzi David Pinaren partehartzea Araban eta Euskal Herri osoan orokorrean herritarrek geroz eta gehiago pairatzen duten prekarietatea salatzeko. Pobrezia egoera honek, milaka pertsona eta familia neguko hilabete gogorretan haien etxeak berotzea ezinezko egiten du. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4181/david-pina-sobre-la-pobreza-energ%C3%A9tica-y-la-falta-de-protecci%C3%B3n-de-personas-vulnerabl

Matute: Penagarria da Jaurlaritzak bere inbertsio osoaren %75a Abiadura Handiko Trenera bideratzea

Matutek azaldu duenez, EH Bilduren osoko zuzenketak ekonomia suspertzea du helburu, zementutik harago joan behar duen inbertsio publikoa indartuz. Horren ildotik, erantsi du, "penagarria da Jaurlaritzak bere inbertsio osoaren %75a Abiadura Handiko Trenera bideratzea; horrek, esaterako, argi uzten du Lakuan kezka nagusia konstruktora enpresa handien interesak babestea dela, pertsonen interesen gainetik".

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4173/matute-penagarria-da-jaurlaritzak-bere-inbertsio-osoaren-75a-abiadura-handiko-trenera

Babesa eta atxikimendua Kolonbiako bake prozesuaren aldeko konferentziari

Baina ez da horrela izan. Zeren bi herriok batzen gaituen beste elementua “bakea eta askatasunean” bizitzeko griña da. Asko sufritu duten herriek ondo dakite noraino den ona eta beharrezkoa bakea. Horregatik, Aieteko jauregian orain hiru urte bake bidea gure herrian ireki zuen konferentziaren leku berean Kolonbiaren bake prozesuaren aldeko konferentzia bat egiteak pozten gaitu.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4170/ehbilduk-bere-babesa-eta-atxikimendua-adierazi-dio-kolonbiako-bake-prozesuaren-aldeko

Auzitegien ebazpenaren ostean EAJri eskatu diogu ez dezala Bilbo bihurtu askatasun erlijiosoa urratzen duen lehen euskal udalerria

Ana Etxarte Alternatibako kide eta Bilboko EHBilduren zinegotziak adierazi du “nahiko kezkagarria” dela herritarrak epaitegietara jo beharra beraien oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen. Atzo ezagutu genuen Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak baliogabetu zuela kultu zentroen irekiera oztopatzeko ezarritako mugak zehazten zituen HAPOaren aldaketa, forma arrazoiak zirela eta, hau da, prozedura ez jarraitzearen ondorioz. Ebazpenaren ondoren EH Bilduk gobernu batzordeari eskatu dio jarrera aldatzeko eta ez dezala Bilbo bihurtu askatasun erlijiosoa urratzen duen Euskal Herriko lehen udalerria.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4164/auzitegien-ebazpenaren-ostean-eajri-eskatu-diogu-jarrera-aldatzeko-eta-ez-dezala-bilb

EHBilduren 15. aldizkaria: Gipuzkoa, murrizketa sozialik gabeko lurraldea

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, azalean Gipuzkoaren aurrekontuak dituena, murrizketa sozialik gabeko lurralde bakarra. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4147/ehbilduren-15-aldizkaria-gipuzkoa-murrizketa-sozialik-gabeko-lurraldea

2014ko Abendua

“Protestaren kriminalizazioaren kontra” lelodun Bilbo, Gasteiz eta Iruñako mobilizazioekin bat gatoz

Herritarren Segurtasuneko Legea deritzona oinarrizko eskubide sozial eta politikoak mugatu eta urratzen dituen gizarte eredua inposatzera dator. Lege horrek botere eta inpunitate handiagoa ematen dio poliziari eta, azken baten, gizartea kriminalizatu eta isildu nahi du. Askatasun demokratikoak poliziaren irizpideen menpe jarriko dituen Mozal Legeak eta lege honek errepresioaren ugaltzea ekarriko du.

http://alternatiba.net/idazlanak/4223/%E2%80%9Cprotestaren-kriminalizazioaren-kontra%E2%80%9D-lelodun-bilbo-eta-gasteizko-mobilizazioarekin

Aurrekontuetan ere EAJk beldur izan dio Euskal Herria beste norabide batean jartzea EHBildurekin adosteari

Urruzunok eta Matutek azpimarratu dutenez, EH Bilduren zatikako zuzenketek frogatu dute benetako aukera zegoela oinarrizko arlo sozialetan murrizketarik gabeko aurrekontuak adosteko eta onartzeko. Izan ere, "maximalismoetatik ihes eginez, proposamen egingarriak egin ditugu, hala nola, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak eta kontziliaziorako laguntzak bermatzea, Hezkuntzan eta Osakidetzan 1.000 lanpostu baino gehiago sortzea edota enplegu funtsa sortzea".

http://alternatiba.net/idazlanak/4220/aurrekontuetan-ere-eajk-beldur-izan-dio-euskal-herria-beste-norabide-batean-jartzea-e

Luis Salgado: Benetako galdera da, zer egingo duzue elikagai bankuak behin betiko desagertzeko?

Alternatibako kide eta EHBilduren Arabako batzarkide Luis Salgadok osoko bilkuran parte hartu du instituzioek merkatal gune handiekin janaria elikagai bankuetara eramateko sinatutako hitzarmenei kritika egiteko. Salgadok bi alderdien etika falta salatu du, benetako arazoari, goseari, irtenbidea eman beharrean, limosnan oinarritzen direlako haien benetako ardura ahaztuz; elkartasunaren bitartez elikatzeko eskubidea errealitate bihurtuko duen gizartea eraikitzea.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4179/luis-salgado-la-pregunta-es-%C2%BFqu%C3%A9-piensan-hacer-para-que-dejen-de-existir-los-bancos-d

Matute: Erantzun irmoa eman behar diogu TTIP itunari, erantzun bateratua, pertsonen eskubide guztiak eta burujabetza babesteko

Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matutek adierazpenak egin ditu, hain zuzen ere, Bruselara abiatu aurretik Bilboko Termibusen: "Akordio hau eraso bortitza da, pertsonen zein herrien kontrakoa, eta merkatuen neurrira egindakoa, izan ere, beren interesak legeen gainetik jartzen ditu. Eta EHBildutik uste dugu erantzun irmoa eman behar diogula. Erantzun bateratua, pertsonen eskubide guztiak eta burujabetza babesteko".

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4193/matute-erantzun-irmoa-eman-behar-diogu-ttip-itunari-erantzun-bateratua-pertsonen-esku

Zinismoa, kondenak eta hiletak indarkeria matxistaren aurrean

Jakin badakigu baldintza materialak hobetzea ez dela nahikoa indarkeria matxista desagerrarazteko, baina aurrerapen handia da. Badakigu ahalmen handiko zenbait gizarteratze-mekanismoren –hala nola, hezkuntza-erakundeen, komunikabideen, familiaren, erlijioen– eraginagatik, baita maitasun-kultura jakin batengatik ere –bereizketak eta desberdintasunak areagotzen dituena– emakume askok beren burua ukatzen dutela, gustura ez dauden harremanak onartzen dituztela, besteak baino gutxiago direla sinesten dutela bikotekiderik ez badute, edo bikotekiderik ez izatea baino, hobe dela bikotekide kaltegarria izatea.

http://alternatiba.net/idazlanak/4157/zinismoa-kondenak-eta-hiletak-indarkeria-matxistaren-aurrean

EHBilduren 16. aldizkaria: Garai berria Nafarroarentzat

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, azalean EHBilduk Nafarroarentzat garai berria irudikatzen duen proposamena, asteon Labriten aurkeztutakoa. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4187/ehbilduren-16-aldizkaria-garai-berria-nafarroarentzat

X