2014ko Azaroa

Alternatibak ezkerrari dei egin dio erregimenaren gainbeheran bigarren trantsiziorako ahaleginei aurre egiteko

Uste dugu apurketaren unea iritsi dela, ez duela balio hondamendi hau baliatzea erregimena balizko erreformekin makillatzeko. Ez baita egia, hala saldu nahi diguten arren, bigarren trantsizioa irtenbide bakarra denik. Zilegi da pobretzen gaituen guztiarekin apurtzea;  zilegi da demokratikoki bizitzea eragozten digun egitura guztiekin apurtzea; eta zilegi da, halaber, gure herriak hautatu ez duen errealitate baten menpe bizitzera behartzen gaituenarekin apurtzea.

http://alternatiba.net/idazlanak/4103/alternatibak-ezkerrari-dei-egin-dio-erregimenaren-gainbehera-bigarren-trantsizioz-mak

Aktibatzea nahikoa ez delako… ANTOLATU!

Jakin badakit nire borroka ez dela nahikoa besteenarekin bat egin ezean, maila berean kokatuz, nire aldarrikapenak besteen oihuei lehenetsi gabe, aurpegi desberdinen atzean ezkutatzen den arerio berari aurre egiten diogulako. Nire auzoan, unibertsitatean, lantokian; suspertutako kontzientzia berri bakoitza sistemari aurre egiten dion erronka berria da, eta besteekin bat egitean, bere gaitasuna biderkatzen du. Aktibatzea nahikoa ez delako… antolatu.

http://alternatiba.net/idazlanak/4099/aktibatzea-nahikoa-ez-delako-antolatu

Enplegu galera geratzeko eta enpresen itxiera sahiesteko neurriei buruz eztabaida Legebiltzarrean, EHBilduren ekimenez

EH Bilduk elkartasuna eta babesa adierazi die gaur goizean Candy enpresak kaleratzeko asmoa duen 150 langile ingururi. "Era berean, gure konpromisoa erakutsi nahi diegu egun hauetan daramaten borrokarekin, alegia, euren lanpostuak mantentzeko egingo dituzten mobilizazioetan", azaldu du Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak.

http://alternatiba.net/idazlanak/4085/enplegu-galera-geratzeko-eta-enpresen-itxiera-sahiesteko-neurriei-buruz-eztabaida-ost

Diana Urrea: Estatu espainiarraren inmigrazio politikak hiltzaileak dira

Aunque si hay algo que resaltar, es la dignidad. La dignidad que no consiguen arrebatar los estados español y marroquí a las miles de mujeres y hombres que cruzan las fronteras por cualquiera de las vías, soportando todo lo que un ser humano puede soportar cuando vive en un mundo avaro y profundamente injusto.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4088/diana-urrea-las-pol%C3%ADticas-migratorias-del-estado-espa%C3%B1ol-son-asesinas

Demokrazia eta teknologia berriak

Erakunde horizontalak behar ditugu, ez bakarrik kanpora begira, erretorika jantziarekin edota botere tarteak eskuratzea ahalbidetzen duten ariketa ausartekin; barne begirako praktikak berez izan behar dira iraultzaileak eta erabat demokratikoak. Horretarako, bide horretatik aurrera egiteko bi oinarri behar dira: lehenengoa, militantzia aktiboa, parte hartu, egin eta ekintzetarako prest dagoena; bigarrena, erakunde bizia, parte-hartze hori, elaborazioa eta ekintza ahalbidetuko duena. (artikulua gazteleraz dago)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4095/democracia-y-nuevas-tecnolog%C3%ADas

Berdintasunerako Foru Organo bat arduratuko da kontratu, diru laguntza eta politika publikoetan emakumeak diskrimina ez daitezen zaintzeaz

Berdintasuneko zuzendari nagusi Laura Gómezek eta Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezek aurkeztu dute gaur Gipuzkoako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Foru Arauaren aurreproiektua, Gipuzkoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan aurkezten den lehena. Arau honen hasierako zirriborroa urriaren 15ean jarri zen erakusgai eta 20 lanegunetan herritarren ekarpen eta proposamenak jasoko dira. Ondoren, Batzar Nagusietako tramitazioa hasiko da.

http://alternatiba.net/idazlanak/4073/berdintasunerako-foru-organo-bat-arduratuko-da-kontratu-diru-laguntza-eta-politika-pu

Jaurlaritzaren aurrekontu-proiektuak murrizketak pairatzen jarraitzera kondenatzen du euskal jendartea

Jaurlaritzak aurkeztutako 2015erako aurrekontu-proiektuak hezkuntzan, osasunean eta zerbitzu sozialetan, oinarrizko arloetan beraz, murrizketak pairatzen jarraitzera kondenatzen du euskal jendarte osoa", ohartarazi du gaur EH Bilduk. Leire Pinedok, Oskar Matutek eta Unai Urruzunok azaldu dutenez, Urkulluren Gobernuak "aurreko urteotako eskemak errepikatzen ditu eta denok dakigu betikoa eginez gero, emaitza betikoa izango dela, murrizketetan oinarritutako ereduan sakontzeak murrizketa gehiago ekarriko baititu ezinbestean".

http://alternatiba.net/idazlanak/4072/jaurlaritzaren-aurrekontu-proiektuak-murrizketak-pairatzen-jarraitzera-kondenatzen-du

2014ko Azaroa

TTIParen ondorioen inguruko hitzaldien bideoak Iruñean eta Gasteizen

Pasa den urriaren 27an eta 28 an, Iruñean eta Gasteizen ospatutako TTIParen ondorio larriak sakonki aztertu zituzten partehartzeen bideoak. “TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun” lemapean, bigarren buelta honetan beste behin ere ikerlari sozial eta Ecologistas en Accion-eko kide Tom Kucharz eta ATTAC-eko kide eta ekonomista Jose Ramon Mariño izan ziren gurekin. Haiekin batera, ELA sindikatuko Laura González de Txabarri, LAC sindikatuko Mikel Saralegi eta EHUko ekonomia irakasle Juan Hernándezen partehartzeak ere entzuteko aukera izan genuen.

http://alternatiba.net/idazlanak/4124/ttip-transnazionalen-inbasioa-geldiaraz-dezagun-hitzaldien-bideoak-iru%C3%B1ean-eta-gastei

TTIP Herrien burujabetzaren aurkako akordioa

Akordio honen helburua, “Merkatuak bateratzeko” gaur egun bi aldeetan egon daitezkeen “egoera” eta “arautze” ezberdinekin amaitzea baizik. Helburua, estatu baten legedia eta honen Gobernuen erabakiek ez ditzatela inolaz ere multinazionalak eta hauen interesak kaltetu. Ingurugiroa, Osasungintza publikoa edo langileen eskubideak babesten dituzten legediak desagerraraziz. Modu berean herrien subiranotasunarekin bukatzea eta berauen instituzioek herritarrentzako zerbitzu publikoak eta eskubideak bermatzeko duten gaitasun legegilea ere desagerraraziko lituzke.

http://alternatiba.net/idazlanak/4127/ttip-herrien-burujabetzaren-aurkako-akordioa

Euskal Herriak, Kataluniak bezala, bere bidea egingo duela Madrilen zain egon gabe

Euskal Bidearen ordua da, eta EH Bildu bide hori gainontzeko eragile politiko, sozial eta sindikalekin egiteko prest dago. Izan ere, Euskal Herriak Madrilen erantzunaren zain egon gabe egingo du bere bidea, Kataluniak egin duen bezala. Estatu espainiarrak demokraziaren arauak bete nahi baditu, ondo, etab estela gizartea gainetik pasako da, igandean gertatu bezala.

http://alternatiba.net/idazlanak/4112/euskal-herriak-kataluniak-bezala-bere-bidea-egingo-duela-madrilen-zain-egon-gabe

Ayem Oskoz Hamaika Telebista-Berriak antolatutako eztabaida politikoan Kataluniako galdeketaz

Eztabaida politikoa antolatu zuten joan den asteartean Hamaika Telebistak eta Berria egunkariak Kataluniako galdeketaren emaitzaren inguruan. Ordezkari politikoen txandan Alternatibako kide Ayem Oskoz aritu zen hizlari Euskal Herria Bildu koalizioaren izenean. ?#‎9N2014?

http://alternatiba.net/idazlanak/4113/ayem-oskoz-hamaika-telebista-berriak-antolatutako-eztabaida-politikoan-kataluniako-ga

Alfonbra gorria muturreko eskuinari

Josu Begara, Jose Luis Bilbao, Javier de Andres eta Maroto bezalako politika munduko pertsona ezagunak iritzi arrazistak publikoki azaleratzeko gai badira, nork aurpegiratuko dio Democracia Nacional-i gauza bera egitea? Sasi-erakunde nazi hau Gasteiz inguruan etorkinen aurkako kartelak pegatzen hasi da dagoeneko.

http://alternatiba.net/idazlanak/4107/alfonbra-gorria-muturreko-eskuinari

Alternatiba Usansoloko herritarren erabakitzeko eskubidearen alde

Euskal Herria Bilduren Gasteizko gainerako legebiltzarkideek bezala, Alternatibako kide Oskar Matutek eta Diana Urreak Usansolo herritarren erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua zabaldu zute sare sozialen bitartez. Hona hemen bien hitzak:

http://alternatiba.net/idazlanak/4116/usansoloko-herritarren-erabakitzeko-eskubidearen-alde

EHBilduren 14. aldizkaria: Katalunia eta Euskal Herria, aldebakarreko bidea

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Kataluniako erabakitzeko eskubidearen inguruko irakurketa jasotzen duena. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://alternatiba.net/idazlanak/4106/ehbilduren-14-aldizkaria-katalunia-eta-euskal-herria-aldebakarreko-bidea

2014ko Azaroa

Indarkeria matxistari eta atzean dagoen desberdintasun estrukturalari aurre egitera deitu dugu

Aurten 15 urte beteko dira Nazio Batuen Erakundeak Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean ezarri zuenetik. Dominikar Errepublikan Mirabal ahizpak (Patria, Minerva eta Maria Teresa), Trujilloren diktaduraren aurka egiteagatik atxilotuak, torturatuak eta, azkenik, 1960ko azaroaren 25ean erailak izan zirela gogora ekartzen dugu urtero.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4152/ehbilduk-indarkeria-matxistari-eta-atzean-dagoen-desberdintasun-estrukturalari-aurre-

Zinismoa, kondenak eta hiletak indarkeria matxistaren aurrean

Feminismoak erakutsi zigun gauza pertsonalak politiko ere izan daitezkeela, eta errealitate bat izendatzeak ikusgai bihurtzen duela; hori guztia ikasi dugunetik, gizonek emakumeak erailtzen eta erasotzen dituzten kasuak ez dira anonimotasunean geratzen, ez dira pasiozko krimentzat hartzen, ez dira bikote-dinamika kaltegarrien ondorio naturaltzat jotzen, edo ez dira gizonezko buru gaixoen ekintzen emaitza.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4157/zinismoa-kondenak-eta-hiletak-indarkeria-matxistaren-aurrean

EH Bilduk indarkeria matxistari buruzko ponentzia eratu nahi du arazo hori eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna izanik, azaroaren 25ak ekimenari ematen dion sinbolismoa aintzat hartuta, EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrak emakumeen kontrako bortizkeriari buruzko ponentzia sor dezala proposatu du, "indarkeria matxista lehen mailako arazo politiko gisa eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko", Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak Lur Etxeberriarekin batera adierazi dutenez.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4161/eh-bilduk-indarkeria-matxistari-buruzko-ponentzia-eratu-nahi-du-arazo-hori-eztabaida-

Odol beroa nire eskuetan

Otsoa ezaguna da, guztiok dakigu non bizi den, baina berak ez du inoren jarraipenik, ez da seinalatua, ezta salatua, ez du pairatzen deserrotzerik, ez du bere iragana galtzen, eta ez badu armarik eskuan ageri eta urruntzeko agindua ahazten badu, harentzat iraganeko txikikeria izango da biktima berria topatzen duenerako. Banandutako beste bat, haserrea duen dibortziatutako pertsona enegarrena. Eta zoriaren gurpilak berriz jarriko da martxan bere eskuetatik odol beroa erortzen dela. (artikulua gazteleraz idatzita dago).

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4159/la-sangre-caliente-de-mis-manos

Catari Basauriko lantegiaren irekiera exijitzeko Alternatibak bat egin du Edesako langileek deitutako martxarekin

Alternatiba Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak ostiral honetan Basauriko kaleetan Cata enpresari Edesaren lantegia berriro ireki eta lanari ekin diezaiola exijituko dion mobilizazioarekin bat egitera deitu du. Fagorren erorialdiaren ondorioz lantegi honek pairatutako itxiera geroztik, bertako langileek "guztiz bideragarria dela" defendatu dute behin eta berriro. Zentzu horretan, guztiz beharrezkoa da produkzioa martxan jartzeko Catak baliatu dituen datu zehatzak mahai gainean jartzea.

http://alternatiba.net/idazlanak/4145/catari-basauriko-lantegiaren-irekiera-exijitzeko-alternatibak-bat-egiten-du-edesako-l

Ardura soziala zerga-politikan

Egia da mendekotasuna duten pertsonen arretarako gastuak gora egiten jarraitu behar duela, eta horren zati batek zerga-bilketa sistema aldatzetik eratorri behar duela. Hala ere, zergatik jarraitu zerga-sistema herri xehearen bizkar kargatzen? Zergatik ez egin hori enpresa handien mozkin eta fortuna handien bidez? Gipuzkoan erakutsi dugu nola egin daitekeen.

http://alternatiba.net/idazlanak/4138/ardura-soziala-zerga-politikan

Alternatibak Kolonbiako bake elkarrizketak berriz abiatzeko eskatu die bi aldeei

Alternatibatik alde bien arteko elkarrizketei berrekin eta helburuetan sakontzeko dei egiten diegu, Kolonbiako herriak aspaldi duen gogoari bidea irekitzeko, alegia, bake iraunkorra lortzea, mina nagusi izan den garai luzeari amaiera emateko. Hala, Urreak Kolonbiako gobernuaren eta FARC-EPren arteko erasoen etenaldia eskatu du, Habanako mahaira buelta daitezela eta bakea lortzeko aukera paregabe hau galarazi ez dezatela.

http://alternatiba.net/idazlanak/4132/alternatibak-kolonbiako-bake-elkarrizketak-berriz-abiatzeko-eskatu-die-bi-aldeei

Vega: Frackingak ondorio atzeraezinak ditu osasunean eta ingurugiroan hainbat esperientziek adierazten dutenez

Bizkaia fracking gabeko lurralde izendatzeko proposamena aurkeztu du EH Bilduk Batzar Nagusien osoko bilkuran. Asier Vega koalizioko batzarkide eta Alternatibako kideak defendatu duenez, gas ez arruntaren ustiapenerako egun dauden teknikek “ondorio larri eta atzeraezinak” sortzen dituzte osasunean eta ingurugiroan, “beste herrialde batzuetako esperientziek adierazten duten moduan”. Lur-azpiko zein lur-azaleko uren kutsadura, uraren gehiegizko ustiaketa, airearen kutsadura, negutegi-efektua sorrarazten duten gasen isurketa handia, eragin negatiboa biodibertsitatean, lur-eremuen okupazio altuegia  edo aktibitate sismikoa areagotzeko arriskua aipatu ditu Vegak.

http://alternatiba.net/idazlanak/4136/vega-%E2%80%9Cfrackingak-ondorio-atzeraezinak-ditu-osasunean-eta-ingurugiroan-beste-herrialde

Manifestazioa Bilbon, Kobanen herri kurduak daraman borrokarekin elkartasunez

Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak, antolakunde eta mugimendu ezberdinez, tartean Komite Internazionalistak, mobilizazioa deitu du Azaroaren 1erako. Manifestazioa bilboko udaletik Guggenheim museora burutuko da, eguerdiko 12etan. Protesta honekin, Kobanin (Kurdistan) ematen ari den erresistentziari elkartasun eta sostengua adierazi nahi diogu, bai eta Estatu Islamikoa errefusatu ere.

Ekimenak bat egiten du Kobanen (Rojava) ematen den borrokarekiko elkartasunez eta Estatu Islamikoaren aurrean mendebaldeko gobernuen pasibotasuna salatzeko eginiko deialdi europarrarekin. Egun horretarako deialdia EUTCk (EU Turkey Civic Comission) egin du, Turkiak EBrekin bat egite aldera jarritako irizpideak betetzen dituen aztertzen duen hiritar erakundea da hau. Deialdi honek Kurdistango Nazio Kongresuaren (KNK) babesa jaso du.(KNK).

Manifestua:
Joan den irailaren 15ean Estatu Islamikoa erakunde kriminalak, inperialismoak bere tresna bezala darabilenak, Rojava’ko eskualdea autonomoan (Siria iparraldean) kokaturiko Kobanê hiri kurduaren aurkako fronte anitzeko erasoa abiatu zuen, hiria eskuratzeko hirugarren saiakera dena. EI-ak, berriro elkarturik, bortizki erasotu ditu, bereizi gabe, bai borrokalari kurduak bai herritar zibilak, helburu bakarrarekin: herri kurduak Rojavan eraikitako proiektu demokratiko eta askatzailea suntsitzea.

2013ko urtarrilean abiatu zuten kudeaketa autonomo honek, Konfederalismo Demokratikoan oinarriturik, eredu demokratiko bat garatzea du helburu, ez soilik Kurdistanen bizi diren herrientzat, baita Ekialde Hurbil osoarentzako etsenplu moduan ere. Asko dira ordea Rojavan martxan dagoen eredu demokratiko alternatibo honek izutu dituenak, baita haien buruak demokratikotzat agertzen dituzten horiek ere. Estatu Islamikoak Kobanê suntsitu nahi du eta, egun, hiru albotatik dauka inguratua, ia osorik, iparraldeko turkiar mugatik gertu dagoen aldetik izan ezik.

Estatu Islamikoa Amerikako Estatu Batuetan egindako armementu astunarekin sartu zen Kobanên, arma kimikoak ere (fosforo bonbak adibidez) erabili zituztelaren frogak badaudelarik. Turkiak ondo babesten du ere EI, bai armekin bai logistikoki, entzungor eginez nazioarteko erakundeen aldarriei (Nazio Batuak tartean) mugak laguntza humanitaroaren sarrerari irekitzeko eskatzen diotenean; eta egoera honen ondorioz ihes egitera beharturik izan diren ehundaka pertsonei ia inolako laguntzarik eman gabe. Kobanê-ko herriak, bitartean, Herriaren Defentsarako Taldeekin (YPJ eta YPG) erantzuten die eraso basatiei, EI-ren armamentu astunari arma arinak erabilita soilik eginez aurre.

Honek guztiak bultzatzen gaitu ESTATU ISLAMIKOAREN AURKA, KOBANÊREN ALDE, HUMANITATEAREN ALDE, NAZIOARTEKO DEIALDIAREKIN bat egitera.

Kobanêren erresistentzia askatasunaren eta demokrazioaren sinbolo bihurtu da jada, eta azkeneraino borrokatzeko erabaki irmoa hartu dute erresistentziaren indarrek. Euskal Herritik, Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimena osatzen dugunok, eraso hau herri kurduaren helburu demokratikoak suntsitzeko xede argia duen sarraski antolatua dela ikusi eta berau gelditzeko exijitzen diogu nazioarteari. GELDI DEZAGUN SARRASKIA! BABES DITZAGUN GURE NEBA-ARREBAK HAIEN ETENIK GABEKO BORROKAN, HUMANITATEAREN ETSAIA DEN ESTATU ISLAMIKO GENOZIDA ETA FAXISTAREN AURKA!

Komite Internazionalistak

Kontratazio eta erosketa publiko arduratsua bultzatzeko foru araua aurkeztu du EHBildu Arabak

Kontratazio eta erosketa publiko arduratsua bultzatzeko foru araua aurkeztu du gaur EH Bilduk Arabako Biltzar Nagusietan. Gipuzkoan aho betez onartu den foru arauan oinarriturik, arau horren arabera, Arabako Foru Aldundiak eta bere menpe dauden entitate guztiek egiten dituzten kontratazio publikoetan izaera sozialeko klausulak kontuan hartuko dituzte, hala nola, genero berdintasuna, kolektibo berezien lan merkaturatzea, ingurumenarekiko errespetua, kalitatezko enplegua eta hizkuntz eskubideen bermea bultzatzea.

Foru Arau honen helburuak hauek izango dira:

1. Lan merkatura sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak laguntzea

2. Lan merkatuan gizonezkoen eta emakumezkoen artean dauden desberdintasunak ezabatzea. Berdintasuna eta familia eta lana bateratzeko neurriak bermatzen dituztela egiaztatzen duten enpresen eskaintzak lehentasuna izango dute, beraz, kontratazio publikoetan.

3. Kalitatezko enplegua sustatzea, hau da, enpresa horien langileei oinarrizko lan eskubideak errespetatuko zaizkiela eta lan baldintza duinetan eta segurtasunaz lan egingo dutela bermatzea.

4. Ingurumenarekin lotutako irizpideak. Eraginkortasun energetikoa, ahalik eta hondakin gutxien sortzea, produktu ekologikoak erabiltzea… Horri esker, ingurumena babestu eta inguruari kalte egiten ez dioten sistemak sustatzea da helburua.

5. Hizkuntzarekin lotutako irizpideak ere aintzat hartuko ditu, legeak ezartzen duen moduan, herritarren hizkuntz eskubideak modu eraginkorrean bermatzeko helburuarekin.

“Instituzioetatik berme batzuk ezarri nahi ditugu eta horrez gain, gizarte justuago bat eratzeko beharrezkoak diren irizpideak saritu nahi ditugu erosketa eta kontratazio publikoaren bidez”, laburbildu dute Luis Salgado Alternatibako kideak eta Gorka Ortiz de Guineak, EH Bilduko ordezkariak biak Arabako Biltzar Nagusietan.

EHBildu Araba

X