Iruzur sozial eta politikoa: Kutxabank PNVbank bihurtu dute

Alternatibako bozeramaile eya EHBilduren parlamentari Oskar Matute pentsaurrekoan agertu da gaur Kutxabank gezurren bitartez PNVbank-ean bilakatu dela salatzeko. Orain PNV da Kutxabanken jabe eta jaun bakarra, inolako kontrol publikorik ez duena. 

PNVk badu bere bankua, PNVBANK. Urkullu, Ortuzar, J.L. Bilbaok jaunak… badute dagoeneko aspalditik amesten zuten bankua.

Atzokoan, Euskal Herrian eman den iruzur handienetariko bat gauzatzeko lehen urratsa eman zen. Gezurretan eta izkutuan saiatu dira Kutxabank bereganatzen eta atzo inolako lotsarik gabe baina herritarron kontrako erantzun zabalarekin lapurreta burutu zuten. Legez agindutakoa zela, ez dela pribatizaziorik emango, ez dela etxekaleratzerik egingo… gezurretan behin eta berriro. Legeak behartzen duela esatea gezurra da, PNV PPrekin adostu eta onartu baitzuen lege hori Madrilen. Gainera, atzokoan orainarte publiko izan diren batzarrak izkutuan eta poliziaren biolentzia eta mehatxupean burutu zuten. Hain garbia eta gardena bazen prozesua, zergatik izkutatzeko behar hori?

Kutxabank PNVbank bihurtu dute, PNV egin baita, inongo kontrol publikorik gabe, Kutxabanken jaun eta jabe. Eta hori da atzo egin zutena, hiritarren aurrezkiekin eraikitako kutxaren gainean kontrol publikoa desagertarazi. Beraz, ekainaren 30etik aurrera PNVbankek burutuko dituen ekintza guztiak Urkulluren alderdiaren borondatearen araberakoak izango dira.

PNV, PSE, PP eta CCOOek erabaki dute 15 ustezko “tekniko independente” jartzea Patronatuan. Baina ustezko “tekniko” horiek Neguriko finantza-oligarkiaren interesak defendatuko ditu, ez herritarronak.

Behin Vital eta BBK-ko batzarrek kutxak fundazioetan bihurtzea erabakita, urteetako ondare ekonomiko eta sozial guztia, besteak beste Kutxabankeko akzioen % 68-a, fundazio bankario pribatua gidatuko duten patrono gutxi batzuen eskutan geldituko da. Betirako amaituko da urteetan egon den kontrol publiko eta soziala eta Kutxen hasierako asmoak, bereziki bertako ekonomia eta herritarren interesen araberako finantza entitatea izatearena, betirako amaituko dira. Kutxabankeko presidenteak eta presidente ordeak, Fernandez eta Iturbe, esan duten bezala, pribatizazioari ekingo zaio, instituzioen bultzadaz eta herritarren aurrezkietatik sortutako kutxa eta bankua, espekulazioa helburu duen banku bat izateko bideari ekingo dio.

Beraz, PNVbanken jarduera politikoak aurreikus dezakegu etxegabetzeekin, IRPH eta pribatizazioarekin jarraituko duela.

Kutxabank da Hego Euskal Herrian etxekaleratze gehien burutzen dituen entitate finantzieroa. Amaia Azkue hil zenean Kutxabank-en etzuela etxekaleratzerik burutuko esan bazuten ere harrezkero etxekaleratze andana burutzen dihardute. 2013ko azaroak 1ean, gehiegizko klausulatzat joa izan den IRPH klausula, bertan behera utzi behar zen baina Kutxabank-ek ez du bertan behera utzi, horrek hilero, IRPHa duenari, 200-400 euro gehiago ordaindu behar izatea dakarkio. Epaile batek, gai honetan, Kutxabanken kontrako ebazpena atera badu ere, oraindik orain IRPH aplikatzen jarraitzen du.

Hau da orainarte egin dutena. Zer ez ote dute egingo aurrerantzean? UPNk Nafarroako CANekin egin zuena hortxe dugu, eta PNVk, Nafarroan bezala, PPren eta PSOEren laguntzarekin, bide hori jarraitzea erabaki du.

2014ko Uztaila

Urrea: Alarde sexistak Euskal Herriko historiaren pasarte lotsagarrienetariko bat bezala jasoko da

Alternatibako kide eta EHBilduren parlamentari Diana Urreak Gobernua kontrolatzeko osoko bilkuran parte hartu zuen, lehendakariari Irun eta Hondarribiako alardeen ospakizunetan Berdintasun legea betearazteko Eusko Jaurlaritzaren huts egitearen inguruan azalpenak eskatzeko. Urreak lehendakariari tinkotasunez horrela erantzun zion: "eskubideak ez dira bozkatzen ez negoziatzen; eskubideak konkistatu egiten dira, eta hauek babesteko borrokatu egin behar da. Herri hauetan oraindik betetzen ez dena"

http://alternatiba.net/idazlanak/3767/urkulluri-galdetzen-diogu-ea-onartuko-duen-irungo-eta-hondarribiko-alkateek-alarde-pa

Alternatibak Irungo alarde parekidea zoriondu du borrokarako betiko gogo berarekin eskubideak konkistatu izanagatik

Azken urteetako joerari jarraiki, alarde parekidea, gizon-emakumeek osatutakoa, desfilean inoiz baino jende gehiago izan da Irungo kaleetan desfile publikoa babesteko. Udaletxean, beti bezala eta tamalez, PSEko Jose Antonio Santano alkatearen falta izan da nagusi, alarde baztertzailea  sustatzen duelako, Alternatibatik behin eta berriro salatu dugunez.

http://alternatiba.net/idazlanak/3789/alternatibak-irungo-alarde-parekidea-zoriondu-du-betiko-borrokarako-gogo-berdinarekin

Iruzur sozial eta politikoa: Kutxabank PNVbank bihurtu dute

PNVk badu bere bankua, PNVBANK. Urkullu, Ortuzar, Bilbao jaunek… badute dagoeneko aspalditik amesten zuten bankua. Kutxabank PNVbank bihurtu dute, PNV egin baita, inongo kontrol publikorik gabe, Kutxabanken jaun eta jabe. Eta hori da atzo egin zutena, hiritarren aurrezkiekin eraikitako kutxaren gainean kontrol publikoa desagertarazi. Beraz, ekainaren 30etik aurrera PNVbankek burutuko dituen ekintza guztiak Urkulluren alderdiaren borondatearen araberakoak izango dira.

http://alternatiba.net/idazlanak/3779/iruzur-sozial-eta-politikoa-kutxabank-pnvbank-bihurtu-dute

Eraso sexisten aurkako irizpide bilduma jasotzen duen liburuxka argitaratu dugu, Bilgune Feministarekin batera

Alternatibako kide eta Bilboko zinegotzi Ana Etxartek eta Bilgune Feministako Nora Aurrekoetxeak eraso sexistei aurre egiteko irizpide bilduma jasotzen duen liburuxka eman dute argitara, bi helbururekin: beldurrean eta debekuan oinarrituta, Udalak emakumeei zuzendutako segurtasun gomendioak salatzea batetik, eta eraso sexistei aurre egiteko Autodefentsa Feministan oinarritutako irizpideen berri ematea, bestetik.5.000 ale atera ditugu auzoetako jaietan zein Aste Nagusian zabaltzeko.

http://alternatiba.net/es/node/3742

Faxismoren eta arrazakeriaren kontrako sarea indartzeko Bartzelonan egindako jardunaldia

Toni Ramos Alternatibako kide eta BATERA faxismoa eta arrazakeriaren aurkako euskal plataformaren sustatzaileak, Bartzelonan antolatutako jardunaldietan izan zen duela aste batzuk, Kataluniako 'Unitat Contra el Feixisme i el Racisme' taldearen ekimenez, Europan faxismoari eta arrazakeriari aurre egiteko sarea indartzeko helburuarekin. Hona hemen topaketa horretan jasotakoaren laburpen txiki bat.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3786/jornada-en-barcelona-para-la-construcci%C3%B3n-de-una-red-contra-el-fascismo-y-el-racismo

Sergi Bernal eta Paco Etxeberriaren bideoak Antoni Benaiges irakasle errepublikar errepresaliatuaren historiaren aurkezpenean

"Desenterrando el Silencio: El maestro que prometió el mar" proiektuaren aurkezpeneko bideoak Sergi Bernal geografoa eta Paco Etxeberria auzi medikuaren hitzaldiekin. Gipuzkoan izan berri ditugu Alternatibak antolatutako ekitaldietan, Antoni Benaiges irakasle errepublikar errepresaliatuaren historioaren berri emateko. Memoria berreskuratzeko urratsa egin nahi izan dugu honekin, etorkizun hobea eraikitzeko lagungarria delakoan.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3745/v%C3%ADdeos-de-las-intervenciones-de-sergi-bernal-y-paco-etxeberria-al-hilo-de-la-presenta

Matute: AHTan diru publikoa bidegabeki erabiltzen den bitartean fiskaltzak ezin du beste alde batera begiratu

Alternatibaren ordezkari eta EHBilduren parlamentari Oskar Matutek salaketa jarri du EHBilduren izenean, ADIF eta Espainiako Sustapen Ministerioaren aurka AHTko obretan gertatzen ari diren irregulartasun guztiengatik. Bizkaiko Fiskaltzari eskatu diogu ADIF eta Sustapen Ministerioa ikertu ditzala, prebarikazioa egin eta funtsak bidegabe erabiltzeagatik.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3749/matute-la-fiscal%C3%ADa-no-puede-mirar-para-otro-lado-mientras-se-malversa-dinero-p%C3%BAblico-

Luis Salgado: Santiago ospitaleko lan baldintzek erakunde publiko batekoekin zerikusi gutxi dute

Alternatibako kide eta Arabako EHBilduren batzarkide Luis Salgadoren partehartzea osoko bilkuran, Gasteizko Santiago ospitalaren pribatizazioa eta desagerpena salatzeko. Salgadok,  EAJri eta PPri garbiketa zerbirzuaren pribatizazio gelditzeko exijitzen die, kalitatezko lanpostu publikoak bermatzeko helburuarekin.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3751/luis-salgado-las-condiciones-laborales-del-hospital-de-santiago-de-entidad-p%C3%BAblica-ti

2014ko Uztaila

Maite Ubiria EHBilduren ekitaldian Palestinarekin elkartasunean

Palestinarren aurkako sarraskia salatzeko ekitaldia egin dugu Bilbon. Yamyl Kasem OLPko kideak hartu du hitza eta, haren ostean, Maite Ubiria EHBilduko ordezkariak. Hasieran, olibondo adarrak utzi dituzte hainbat lagunek plaestinar ikurrinaren aurrean. Alternatibako lagun ugari izan dira ekitaldian, besteak beste, Ayem Oskoz eta Alba Fatuarte koordinakunde nazionaleko kideak, Asier Vega Bizkaiko bozeramailea, Guillermo García Sopelako zinegotzia eta Diana Urrea legebiltzarkidea.

http://alternatiba.net/idazlanak/3818/maite-ubiria-ehbilduren-ekitaldian-palestinarekin-elkartasunean

Palestinarren aurkako sarraskia salatzera deitzen dugu

Joan den apirilean Al-fatah eta Hamas erakundeek sustatutako batasun nazionaleko akordioak itxaropen handia piztu zuen Palestinan. Konpromiso horren beldur, Israelek erantzun militarra hobetsi du. Alta, palestinarren arteko batasun hori, mehatxu gisa ulertu beharrean, aukera eta norabide egokian emandako urrats gisa ulertu behar da. Palestinako herriaren ahots bateratuak edozein irtenbide errazten duelako.

http://alternatiba.net/idazlanak/3812/palestinarren-aurkako-sarraskia-salatuko-dugu-igandean

Alternatibak nazioartearen geldotasuna eta manipulazio informatiboa salatu du palestinarren aurkako genozidioaren inguruan

Alternatibatik gure babesa adierazi nahi diogu Palestinako herriari, bakean eta askatasunean bizitzeko eskubidea dutelako eta, horregatik, gaurkoan Israelek palestinar lurraldean egiten ari den genozidioa gaitzesten dugu. Era berean, 1948. urtetik palestinarrek egunero pairatzen duten okupazioa eta zapalkuntza salatu nahi dugu. Salatu nahi dugu, halaber, hainbat hedabideetan egunotan egiten ari dena, palestinarrek bere burua babesteko zilegitasun osoa dutenean, haien erantzuna Israelgo armadaren eraso antolatua, sistematikoa eta bortitzarekin parekatzen ari direlako.

http://alternatiba.net/idazlanak/3810/alternatibak-nazioartearen-geldotasuna-eta-manipulazio-informatiboa-salatu-du-palesti

Deitoragarria da EAJk bere kudeaketa ezin txarragoa ezkutatu nahi izatea presoen egoeraren inguruan gezurretan arituta

EAJk oraindik ez du argitu eskubide urraketa hauen eta beren ondorioen gainean non kokatzen den. Sakabanaketak istripuak eragiten dituela eta legearen arabera gaixotasun larriak dituztelako aske egon behar luketen presoak ziegan jarraitzen dutela, norekin dago EAJ? Euskal gizartearen gehiengoaren borondatearekin edo Madrilera begira? Momentuz bigarrena hautatzen duela dirudi.

http://alternatiba.net/idazlanak/3802/deitoragarria-da-eajk-bere-kudeaketa-ezin-txarragoa-ezkutatu-nahi-izatea-presoen-egoe

Filippo VI “trebatua” (II. atala, Jainkoak hautatua)

Felipe VI.arengan pentsatzen dudan oro, gaztaroko oroitzapen bi datozkit burura. Lehenengoa, 80ko hamarkadako iragarki bat, OHO ikasketak egin genituen guztiok gogoratuko duguna. Iragarkian, hainbat bikotek artizlezko arroparen inguruko galdera bera egiten zuten: "Zein leuna den, berria al da? Ez, Perlanekin garbitutakoa". (artikulua osorik gazteleraz baino ez dago).

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3784/filippo-vi-%E2%80%9Cel-preparao%E2%80%9D-parte-ii-se%C3%B1alado-por-dios

Matute: Antisistemak dira herritarrei etorkizuna lapurtzea defendatzen dutenak

Alternatibako bozeramaile Oskar Matuteren hitzak Gasteizko legebiltzarrean Ernai kriminalizatzeko saiakerak salatuz, maiatzaren batean izandako gertaerak direla medio. Gazte militantziaren gainean alarma sortu nahi izatea leporatu zien Matutel gainerako taldeei eta Gorka Maneiro UPyDko ordezkariari, faxismoaz ari zela, Bequer poetaren olerkia ekarri zion gogora "Poesia zer den galdetzen al didazu? Zu Zara poesia. Alda itzazu 'poesia' eta 'faxismo' hitzak eta baduzu erantzuna".

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3796/matute-los-antisistema-son-los-que-defienden-el-expolio-y-que-se-atraque-el-presente-

EHBilduren aldizkaria, 9. zenbakia: Euskal Herriak LOMCEri Ez!

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, 9. zenbakia oraingoan, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Euskal Herrian hezkuntza eredu propioaren aldeko eta LOMCEren kontrako mugimenduaren inguruan.

http://alternatiba.net/idazlanak/3774/ehbilduren-aldizkaria-9-zenbakia-euskal-herriak-lomceri-ez

2014ko Uztaila

Gipuzkoak ‘Kabia’ sortu du, udal egoitzen kudeaketa bere gain hartuko duen erakunde autonomoa

Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezek iragarri du gaur erakunde autonomo honen sorrera arautuko duen Foru Arauaren erakusketa publikoaren tramitea hasi dela: "Foru Gobernu honek gure zerbitzu publikoen kudeaketa publiko eta zuzena defendatzen du eta horretan sinisten dugu, bai eta gure konpetentzia diren ardurak Administrazioak guztiz bere gain hartzea ere".

http://alternatiba.net/idazlanak/3820/gipuzkoak-%E2%80%98kabia%E2%80%99-sortu-du-udal-egoitzen-kudeaketa-bere-gain-hartuko-duen-erakunde-au

Luis Salgado: Zaintza zereginak dagokien izenarekin ditu behar ditugu; lana

Alternatibako kide eta Arabako EHBilduren batzarkide Luis Salgadoren parte hartzea osoko bilkuran Mendekotasuna duten Pertsonentzako Prestazio Ekonomikoen (MPPE) inguruan; prestazio honen helburua, emakumeei oso lotuta duden zaintza lanei errekonozimendu ekonomikoa ematea da, bizitzaren sostengarritasunarako ezinbesteako dena: "Zaintza lanen zentralizazioari aurre egin behar diogu, baina horretarako aurretik, zaintza zereginak dagokien izenarekin ditu behar ditugu; lanbidea"

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3830/luis-salgado-debemos-reconocer-las-tareas-de-cuidados-por-lo-que-realmente-son-un-tra

Maroto, arrazista ezjakina edo asmo txarrekoa?

Maroto jauna, zoritxarrez, zure adierazpen arduragabeekin ohituta gaude dagoeneko, are okerrago, ildo beretik doazen politikak ezartzera ohituak gaituzu, Frantzian Le Pen bezalako muturreko eskuindarrek babestutako politiken parekoak direla. Mota honetako diskurtsoak, Maroto jauna, arrazakeria eta xenofobiaren txinparta piztu besterik ez dute egiten krisiak kolpatutako gizartean, etorkinak egoera horren errudun bilakatuta. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3827/maroto-arrazista-ezjakina-edo-asmo-txarrekoa

Urkulluk eta Oregik irregulartasunak babesten dituzte AHTren eraikuntzan

Ana Oregi sailburuari gai honen inguruan azalpenak berehala emateko exijitzen diogu, azal dezala zergatik gobernuak legez kanpoko jarduera hauek onartzen dituen, enpresa hauek guztion kontura aberastea zergatik onartzen duen eta, gainera, zergatik bultzatzen dituen udalak legez kanpoko ekintza berdinak egitera. Eta ez zaizu balio, Oregi anderea, joan den astelehenean esandakoa, alegia, "hau obra publiko ugarietan gertatzen dela", hala bada, esku artean irregulartasun gehiago dituzuela esan nahi duelako.

http://alternatiba.net/idazlanak/3808/urkulluk-eta-oregik-irregulartasunak-babesten-dituzte-ahtren-eraikuntzan

Eraso sexisten aurrean, tolerantzia zero!

Indarkeria sexistak mila aurpegi, mila ahots, mila adierazteko forma eta esparru ditu; JAIETAN ERASO SEXISTA ASKO EMATEN DIRA. Hauen aurrean jaiak askatasunez bizitzearen aldeko aldarria luzatu nahi dugu. Jaietan eraso sexistarik ez!!! Honen aurrean denon ardura da erasotzaileak baztertzeko eta edozein erasoen aurrean erantzun sendo bat emateko. Ezin gara konplizeak izan.

http://alternatiba.net/idazlanak/3797/eraso-sexisten-aurrean-tolerantzia-zero

Gipuzkoa, negarrak (oso) aberatsen infernuan?

Baten batek erantzungo du krisialdiaren harira egoera larrian dauden enpresak eta enpresaburuak daudela, beste kolektibo batzuek okerrago pasa dutela eta pasatzen ari direla aitortu arren. Horexegatik, hain zuzen ere, dirudi publiko gehiago  eta benetako industria politikak beharrezkoak dira, banku publiko bat ere bai horretara bideratuta eta ez pribatizatzeari -horrekin molakorik ez aberatsek-. (Artikulua gazteleraz baino ez dago eskuragarri).

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3806/gipuzkoa-%C2%BFlloros-en-el-infierno-de-los-muy-ricos

PNVren publizitateak saltzen diguna; edo Petronor eta jasangarritasuna

Euskal Negozioaren alderdiak ez dauka eragozpenik bere ‘lagun minak’ aberasteko balio duten hormigoizko makro-azpiegiturekin (SuperSur, AHT…) gure ingurumena estaltzeko eta suntsitzeko; lotsarik ez dauka gure natura kutsatu dezakeen fracking bezalako teknikaren kontra tinkotasunez agertzen ez denean. Arazorik ez dauka ere, beste asko eta asko bezala Sabin Etxeko bulego batetik ateratako zuzendaria duen Petronor enpresak izandako isuriak kalterik gabekoak direla baieztatzeko. Arriskutsuak ez direla dioten bitartean, isilka-misilka, Osasun Sailetik hauts hodei ‘ez kaltegarri’ hauekin kontaktuan izandako elikagaiak garbitzeko aholkatzen dute.  

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3805/lo-que-nos-vende-la-publicidad-del-pnv-o-petronor-y-la-bizkaia-sostenible

Jenarete eta Cortadillo

Badirudi, pikaro izatea lanbide noble eta maltzurra dela, haien ordezkariek bizi dugun emankizun honetan eserleku hoberenak hartzen dituztela ikusten dugunean. Eserleku denak betetzen dituzte, Gobernutik Oposiziora, Santander Bankutik Gowexera. Eta gaztelako erreinuan finkatutako nazio desberdinen arteko alderik ez dago. Katalanen eta euskaldunen artean, De Miguel eta Pujolen artean, ITV eta AHTren artean ez dago desberdintasunik. Pikareska edonon dago; Llobregatik Nerbioira.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3804/jenarete-y-cortadillo

X