Alternatibak operazio estetikoa deritzo abdikazioari, herritarrei bizkarra ematen dien “erregimen ustela” makillatzeko asmoa duena

Alternatibaren bozeramaile nazional Diana Urreak, estatu espainiarreko estatuburu “Juan Carlos Borboikoaren abdikazioaren operazioa estetikoa” salatu du, oso une jakin batean ematen dena gainera, “pasa den maiatzak 25eko hauteskundeen emaitzek adierazi zuten bezala, ustela dagoen erregimen bipartidista honi eusten dioten alderdi politikoek krisialdi larrian daudenean”.

Alternatibatik, monarkia instituzio “anakroniko eta guztiz antidemokratikoa” dela gogoratu dute, jainkozko izendapenaren bitartez  pribilegioak eta karguak eskaintzen dituena, edota kasu honetan, “Frankoren diktadura kolpistaren oinordetzaren eta izendapen zuzenaren ondorioz” boterean dagoena.

Urreak dioenez “azken urteetan izan diren erreforma eta murrizketa bortitzenak pairatu dituzten herritarrei bizkarra eman dion sisteman, errege aldaketak ez duela elite finantzarioen esanetara dagoen sistema hau ezkutatzen”. Gogoratu du, halaber, bakarrik herritarren borondateak eta botoek eman diezaioketela zilegitasuna estatu-buruzagitzari ere eta, horregatik, Juan Carlos Borboikoak erregetzea utzi ez ezik, “estatuko instituzio antzuenak eta ilunenak jarraikortasuna erreferendum bitartez bozkatua izatea” exijitu du.

Azkenik, Alternatibatik berretsi egin dute bere “Euskal Errepublika Sozialistaren aldeko” aldarrikapena, “egun indarrean dagoen sistema monarkiko kapitalistaren aurrean”, azpimarratuta Espainiako erregea “batasun nazionala deritzona baina benetan beren etorkizunaren jabe izateko burujabetza nahi duten herrien kontrako etengabeko mehatxua ordezkatzen duen ejertzitoko burua” dela ere, euskal herritarren zien katalanen kontrako mehatxua beraz.

2014ko Ekaina

Alternatibak operazio estetikoa deritzo abdikazioari, herritarrei bizkarra ematen dien erregimen ustela makillatzeko asmoa duena

Alternatibaren bozeramaile nazional Diana Urreak, estatu espainiarreko estatuburu “Juan Carlos Borboikoaren abdikazioaren operazioa estetikoa” salatu du, oso une jakin batean ematen dena gainera, “pasa den maiatzak 25eko hauteskundeen emaitzek adierazi zuten bezala, ustela dagoen erregimen bipartidista honi eusten dioten alderdi politikoek krisialdi larrian daudenean”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3672/alternatibak-operazio-estetikoa-deritzo-abdikazioari-herritarrei-bizkarra-ematen-dien

Matute: Emakume eta gizon libreek osatutako berdintasunezko Euskal errepublika sortzeko aukera dugu

Benetako haustura demokratikoa eman dadin lanean jarraituko du EH Bilduk. Gure herriak bere geroaren jabe izateko eskubidea duelako, eskubide hori gauzatzeko borrokan jarraituko dugu. EH Bilduk Euskal Herriaren burujabetza osoaren aldeko hautua egina dauka, Euskal Errepublikaren aldekoa alegia, eta norabide horretan indarrak biltzeko deia egiten die herritarrei.

http://alternatiba.net/idazlanak/3678/ugarteburu-hitza-eta-erabakia-herritarron-esku-jarri-behar-da

Kanarietako petrolio-prospekzioei ez

Alternatiban, ekologia edozein dominazio sistemaren aurka egiteko balio duela defendatzen dugun heinean, Kanariar Irletako itsas ekosistemaren kontserbazioaren alde agertzen gara; elikadura subiranotasunerako aldarrikapenetik kanariar itsasoko arrantza erreserben zaintzaren alde egiten dugu eta demokrazia parte-hartzailearen alderdi bultzatzaile gisa, Kanariar Herriaren erabakitzeko eskubidea defendatzen dugu, erreferendum baten bitartez bere itsasoan petrolio-prospekzioa gauzatzea edo gelditzearen borondatea erabaki dezaten.

http://alternatiba.net/idazlanak/3693/kanarietako-petrolio-prospekzioei-ez

Diana Urrea: Immigrazioa eta delinkuentzia lotzea planteamendu xenofobo eta baztertzaileetan erortzea da

Alternatibako kide eta EHBilduren legebiltzarkide Diana Urreak lehendakariari galdera egiten dio Sestaoko alkateak eginiko adierazpenei buruz. Erantzun txandan Urreak, azken arduradun gisa, lehendakaria euskal gizarte osoaren eskubideak babestera premiatzen du.

http://alternatiba.net/idazlanak/3681/diana-urrea-immigrazioa-eta-delinkuentzia-lotzea-planteamendu-xenofobo-eta-baztertzai

Espainiako Koroak Bizkaiko Jauna titulua ez erabiltzeko exijituko du EHBilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan

Asier Vega EHBilduko batzarkidearen esanetan, “Bizkaiko Jauna titulua norbaitek ematekotan, bizkaitarrok eman beharko genuke. Agerikoa da Bizkaiko gizartea ez dela monarkiaren aldekoa eta ez duela Espainiako erregearekiko atxikimendurik. Beraz Espainiako erregeari ez dagokio Bizkaiko Jaunaren titulua eta hari uko egitea exijitzen diogu”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3694/espainiako-koroak-bizkaiko-jauna-titulua-ez-erabiltzeko-exijituko-du-eh-bilduk-bizkai

Memoria lapurtu nahi digute

Memoria ezin da inoiz delitu izan, eta horregatik, bidegabekeria berri honen aurrean ez gara mutu geldituko. Inor isilik egon behar badu, isiltasunezko krimen hitzarmenak sinatu zituzten horiek beharko lirateke izan. Iruzur antidemokratikoaren bidez 39 urteko monarkia inposatu zigun faxismo bera salatzera irten ginen kalera, baina beti ere, horren aurretik beste 39 urtez inposatu ziguten heriotzazko erregimen beldurgarria ahaztu gabe. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3684/memoria-lapurtu-nahi-digute

AHTk berehalako moratoria behar du

EHBildutik  Urkullu zein Barcinaren gobernuei AHTko proiektuen berehalako MORATORIA eman dezatela eskatzen diegu, egungo baldintzen gaineko azterketa sakona garatuko duen markoa osatu eta jendartearen eskakizunei men eginez, denon artean proiektuen etorkizunaz erabaki dezagun. Inongo indar politikok ezeztatu beharko ez lukeen proposamen zentzudun eta arduratsua da egiten duguna. Ez gabiltza behin betiko geratzea eskatzen ari , baizik eta aztertu eta erabaki ahal izateko behin behineko moratoria. AHTaren etorkizuna argitu arte, milioiak inbertitzeari uztea da exijitzen ari garena.

http://alternatiba.net/idazlanak/3686/ahtk-berehalako-moratoria-behar-du

Asier Vega: Garoña zaharra, ez beharrezkoa eta arriskutsua ez ezik, amortizatua eta ordezkatua dago

Alternatibako kide eta Bizkaiko EHBilduren batzarkide Asier Vegaren partehartzea osoko bilkuran Garoñako zentral nuklearren irekiera berriaren harira: "Garoñako zentral nuklearra zaharkitua ez ezik, arriskutsua, ez segurua, ez beharrezkoa da,  eta amortizatuta eta ordezkatua dago. Horregatik, EHBildutik zentralaren berehalako eta betirako itxiera agintzeko garaia dela adierazi nahi dugu"

http://alternatiba.net/idazlanak/3669/asier-vega-garo%C3%B1a-zaharra-ez-beharrezkoa-eta-arriskutsua-ez-ezik-amortizatua-eta-orde

Emantzipazioaren aldeko apustua

EHBilduren ustez, zenbatekoa bezain garrantzitsua da modua; beraz, nazioarteko garapenerako lankidetza aldarrikatzen dugu politika publiko eta sozialtzat. Bestela esateko, nazioarteko lankidetza politika publikoen multzoan sartzen dugu guk, eta politika publiko den aldetik, finantzaketa publiko egonkorra ezinbestekoa izateaz gain, administrazioak berak hartu behar du bere gain politika horren plangintza, kudeaketa, jarraipena eta ebaluazioa.

http://alternatiba.net/idazlanak/3688/emantzipazioaren-aldeko-apustua

2014ko Ekaina

Alternatibak Antoni Benaiges errepublikar errepresaliatuaren historia dakar Gipuzkoara, itsasoa promestu zuen maisuarena

Alternatiba organiza tres actos de cara al fin de semana, que pretenden reivindicar la necesidad de la recuperación de la memoria histórica como un paso imprescindible para un futuro más justo. El fotógrafo catalán Sergi Bernal y el antropólogo forense Paco Etxeberria participarán hoy en Donostia en una cena-coloquio sobre Antoni Benaiges, un maestro republicano adelantado a su tiempo que despareció justo al inicio de la Guerra Civil. Olvidado durante más de 75 años, su memoria emergió con la exhumación de una fosa común en Burgos. Tras la charla de mañana en Donostia, el documental que narra la conmovedora historia de este maestro se proyectará el viernes en el centro Kabigorri de Irun y el sábado en la Kultu de Eibar.

http://alternatiba.net/idazlanak/3706/alternatibak-antoni-benaiges-errepublikar-errepresaliatuaren-historia-dakar-gipuzkoar

Alternatibak 40 gazte independentistak libre utzi izana ospatu du eta eginiko mina zeinek konponduko dien galdetu

Alderdi ezkertiarretik nabarmendu dutenez, “tratu iraingarriak eta torturak jasan ostean epaiketa prozesua ezer gertatu ez balitz bezala ixtearen erabakia guztiz deitoragarria da. Beren ustezko zuzenbide estatua existitzen dela sinetsarazi nahi digute”. horregatik, Diana Urreak Euskal Herriaren alde borrokan jarraitzera premiatu du euskal gazteria, “eraldaketa soziala gauzatzeko gazte libreen ahotsa gailenduz eta gure etorkizuna akabatu nahi dutenen inposaketen aurrean makurtu gabe”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3709/alternatibak-40-gazte-independentistak-libre-utzi-izana-ospatu-du-eta-eginiko-mina-ze

Alternatibak bakearen alde egitera deitu du Kolonbiako hauteskundeetan

Hautagai biak eskuindarrak izan arren, alde handiak dira gatazkari aurre egiteko bakoitzak duen jarreran. 2012ko abuztuan, Juan Manuel Santosek eta Farc-EP gerrillek negoziazioak hasi zituzten, duela bost hamarkada hasi eta herriak pairatzen duen gatazkari amaiera jartzeko asmoz. Negoziazioak gerrarekin bukatzeko asmoz abiatu zituzten, are gehiago, bakea lortu arte negoziazio mahaitik ez zirela altxatuko konpromisoa hartu zuten. Aurretik emandako prozesuetan ez bezala, egungoan gatazka konpontzeko benetako borondatea dago.

http://alternatiba.net/idazlanak/3720/alternatibak-bakearen-alde-egitera-deitu-du-kolonbiako-hauteskundeetan

Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin genuen Alternatibatik

Pasa den ekainaren 8an, beste euskal herritar askok eta askok bezala, Alternatibako kideok eskuak oratuta bat egin genuen Gure Esku Dago herri ekimenarekin. Giza katean gure harri koskorra jartzeko Alternatibaren ordezkaritza zabala izan zen, besteak beste, Gasteizko ganberan parlamentari Diana Urrea, Bizkaiko batzarkide Asier Vega eta Koordinakunde Nazionaleko kide ugari, Alba Fatuarte, Ayem Oskoz, Maite Elizondo eta Aitor Miguel, beste militante askorekin batera. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3711/gure-esku-dago-ekimenarekin-bat-egin-genuen-alternatibatik

Ekainak 19 herrien eskubideen alde. Geurea euskal errepublika askea!

Frankoren oinordekoaren abdikazioa aitzaki hartuta estatu eredua beste 40 urtez luzatzeko operazio kosmetiko hutsa egin dute. Aste honetako bozketarekin, PPk eta PSOEk, herri honen ukazioan eta herritarron eskubideen bortxaketan oinarritzen den estatu ereduari argi berdea eman diote. Hori dela eta, EH Bilduk datorren ekainaren 19rako Hego Euskal Herriko lau hiriburutan mobilizazioak deitzen ditu. Mobilizazio hauen leloa "Herrien eskubideen alde. Geurea euskal errepublika askea!" izango da.

http://alternatiba.net/idazlanak/3714/ekainak-19-herrien-eskubideen-alde-geurea-euskal-errepublika-askea

David Pinak Marotori: Izan zaitez ausarta eta Santiago ospitalea nagusi izaten jarraitzearen alde borroka egin ezazu

Alternatibako kide eta Gasteizko EHBilduren zinegotzi David Pinak osoko bilkuran Santiagoko Ospitale publikoko garbitegiko langileen eskaera defendatzen du, zerbitzu hori esku pribatuetan bukatu dazin ekiditeko. Bere partehartzean Pinak PP eta PNV ospitalaren desegitea mozorratzen saiatu direla salatu du. Hau dela eta, ausarta izatera eta Santiago ospitalea nagusi izaten jarraitzearen alde borroka egitera premiatu du Maroto alkatea.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3721/david-pina-maroto-sea-valiente-y-luche-para-que-santiago-siga-siendo-un-hospital-gene

Oskar Matute: Zaratamoko zubia porlanari gorespena eta kudeaketa kaskarrari monumentua da

Ezagutu dugu 438 metroko biaduktoa eraiki dela eta ez dena erabiliko. 11 milioi euro gastatu dira erabiliko ez den zubian, hasierako kopurua baino 3 milioi euro gehiagoko gainkostuarekin. Larria, oso larria dudarik gabe. Eta egoera sinesgaitz honen aurrean, datu bat edo argibide bat ezagutzea gustatuko litzaiguke. Zaratamoko zubia eraikitzen zen bitartean Jaurlaritzak bazekien zeintzuk ziren Adifen asmoak? 

http://alternatiba.net/idazlanak/3705/oskar-matute-zaratamoko-zubia-porlanari-gorespena-eta-kudeaketa-kaskarrari-monumentua

2014ko Ekaina

E28ko manifestazioekin bat egitera deitzen dugu pertsona askeen herri aske bat aldarrikatzeko

Larunbat honetan, ekainak 28, mundu osoko kaleetan, Euskal Herrikoak ere bai, kolorez eta aldarrikapenez jantziko dira LGBT kolektiboaren hamarkadatako borroka nabarmentzeko. Aurten 45 urte beteko dira Greenwich (New York) auzoko matxinadatik, askatasun sexualaren mugimenduaren baitan eta erakunde politiko, polizial eta erlijiosoek lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen aurka ezarritako errepresioaren kontra mugarri izan zena. Pertsona askeek osatutako herri askea eraiki nahi dugun heinean, larunbat honetan Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan antolatutako mobilizazioekin bat egitera deitzen dugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/3763/e28ko-manifestazioekin-bat-egitera-deitzen-dugu-pertsona-askeen-herri-aske-bat-aldarr

Alterkaria, Alternatibaren aldizkariaren 3. zenbakia

Alterkariaren 3. zenbakian, aurrekoetan bezala, askotariko gaiak jorratzen ditugu. Emancipatiba Alternatibaren formakuntza eskola ageri da azalean, aurrera begirako proiektua, militantziaren artean ezagutza partekatzeko besteak beste. Horrez gain, Europako hauteskundeen edota Gure Esku Dago ekimenaren giza katearen emaitzen balantzea egin dugu. Horrez gain, Feminismoa, Internazionalismoa, Ekologia eta bestelako borroken berriak edota iritzi artikuluak jasotzen ditugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/3760/alterkaria-alternatibaren-aldizkariaren-3-alea

BBKren eta Kutxabanken etorkizuna eta kontrol publiko-soziala bermatzeko proposamena egin du EHBilduk

Alternatibako kide eta EHBilduko Bizkaiko batzarkide Asier Vegak, Arantza Urkaregirekin batera prentsaurrekoa egin du, urteetako ondare ekonomiko eta sozial guztia fundazio bankario pribatua gidatuko duten patrono gutxi batzuen eskutan utziko duen euskal kutxen pribatizazio prozesua salatzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/3755/bbkren-eta-kutxabanken-etorkizuna-eta-kontrol-publiko-soziala-bermatzeko-proposamena-

Diana Urrea: Sexu joera eta genero identitateari lotutako eskola jazarpen larriena soilik antzematen da

Euskal Herrian eta munduan oraindik sexu eskubideak ez daude bermatuta eta sarri askotan urratu egiten dira. Sexu joera eta genero identitatearen ondoriozko eskola jazarpena edo, beste batera esanda, lesfobia, homofobia, bifobiak eta transfobiak eragindako jazarpena ikasle batek bere sexu joera edo genero identitatearen ondorioz bere ikastetxean jasaten duen jazarpena. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3734/diana-urrea-sexu-joera-eta-genero-identitateari-lotutako-eskola-jazarpen-larriena-soi

Filippo VI “trebatua” (I. atala, gezurra izenean dago)

Felipe Borboikoa eta Greziakoa Felipe VI.a dela onartzea, Espainia jatorriz Gaztelako Erreinuaren oinordeko zuzena dela onartzearen berdina litzateke, Espainia sortu zuten benetako errealitate desberdinak, borondatezkoak edota militarrak, kanpoan utziz. Horregatik ezin dugu ahaztu adibidez, Nafarroako Erreinuak Felipe izeneko hiru errege izan zituela bere anexioa eta 1512ko konkista baino lehenago. Azken batean, Espainiako nazionalistek gustuko ez duten zer edo zer onartu behar izatea, hau da, Gaztelako inperialismoaren emaitza dela Espainia eta inposizio hutsa penintsulako beste errealitate guztientzat, Portugal salbuespen.   

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3729/filippo-vi-%E2%80%9Cel-preparao%E2%80%9D-parte-i-la-mentira-va-en-el-nombre

Herrien eskubideen alde, gurea Euskal Errepublika askea!

Errege espainiar berria izendatu dute. Francok “atado y bien atado” utzi zuen estatu eredu ukatzailea. Orain benetako haustura demokratikoa eragozteko operazioaren beste urrats bat eman dute Madrilen, estatu eredu hori beste 40 urtez luzatu asmoz. Frankismotik eratorritako eredu politikoa krisi sakonean dago, erabat pitzatuta. Estatuko botere faktikoek, PP eta PSOE alderdiak barne, ordea, ez dute demokraziarako hautua egin, ukazioan eta herritarron eskubideen bortxaketan oinarritzen den estatu eredua iraunarazteko operazio kosmetikoa egin nahi dute eta errege aldaketa fartsa horren partea da.

http://alternatiba.net/idazlanak/3739/herrien-eskubideen-alde-gurea-euskal-errepublika-askea

Bost axola zaie alternatibak egotea, beren helburua Kutxabank pribatizatzea da

Denbora luzean ari gara Kutxabank pribatizatzeko arriskuaz ohartarazten, eta azkenean, gure kezkak arrazoizkoak direla egiaztatzen ari gara zoritxarrez. Aurreko astean kudeatzaile txintxoen mozorroak kendu zituzten EAJk, PPk eta PSEk, eta horren ordez, lapur mozorroa jantzi zuten. Izan ere, gure kutxak banku fundazio pribatu bihurtzeko egin beharreko urratsak emateko akordioa lotua zutela adierazi zuten.

http://alternatiba.net/idazlanak/3731/beola-bost-axola-zaie-alternatibak-egotea-beren-helburua-kutxabank-pribatizatzea-da

EHBilduren aldizkaria, 8. alea: Giza katea ez dadila eten

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, 8. alea oraingoan, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, joan den ekainaren 8an antolatutako giza katearen analisia egiten dugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/3727/ehbilduren-aldizkaria-8-alea-giza-katea-ez-dadila-eten

Asier Vega “Garoña zaharra, ez beharrezkoa eta arriskutsua ez ezik, amortizatua eta ordezkatua dago”

Alternatibako kide eta Bizkaiko EHBilduren batzarkide Asier Vegaren partehartzea osoko bilkuran Garoñako zentral nuklearren irekiera berriaren harira.

Gaurko interbentzioa 2012ko Otsailaren 29ko osoko bilkuran Garoñaren inguruko eztabaida bukatu nuen esaldiarekin hasiko dut:

Garoñako zentral nuklearra zaharkitua ez ezik, arriskutsua, ez segurua, ez beharrezkoa da,  eta amortizatuta eta ordezkatua dago. Horregatik, EHBildutik zentralaren berehalako eta betirako itxiera agintzeko garaia dela adierazi nahi dugu.

Izan ere, 25 urte funtzionatzen egoteko diseinatu eta eraiki zen, baina 43 urte eman ditu martxan.

Baieztapen honekin oso argi uzten dogu zein den gure jarrera Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren inguruan. EHBildurentzat Garoñako zentral nuklearra aspaldi deuseztatu beharreko energi iturria da zaharkitua dagoelako, arriskutsua delako eta ez delako beharrezkoa.

Baina azkenaldian ugari izan dira Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzeko asmoen inguruen izan ditugun berriak. Ugari bezain nahasiak izan dira gainera.

Garoñako zentrala berriz irekitzeko edo kontrara,  behin betiko zarratzeko erabakien atzetik arrazoi teknikoak eta interes ekonomikoak daudela entzun dugu, baita Garoña Alderdi Popularraren energia politikaren ikur bilakatu dela ere.

Arrazoiak arrazoi, Euskal Herriko gizarteak azken urteotan, behin eta berriz eta modu masiboan eskatu du Estatuko zentral nuklear zaharrenaren itxiera. Euskal Herriko zenbait Instituzioetatik ere, horien artean Batzar Nagusi hauek, azken hamarkadan sarri azaldu dira gai honen inguruan, zentralaren itxiera behin eta berriz eskatuz.

Hala ere, azken urteotan Madrilgo Gobernu ezberdinek zentralaren bizitza luzatzen tematu dira Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak igorritako txostenetan baliatuz eta ingurugiroa eta milioika pertsonen osasuna eta etorkizuna alde batera utziz.

Espainiako Gobernuak gai honi lotuta egindako azken mugimendua ere norabide berean doa. Izan ere, Madriletik  otsailaren 21ean araudia aldatzeko hartutako erabakiak,  Burgosko zentral nuklearra berrabiatzeko egin behar den bidea errazten du. Oro har, zentral nuklear guztien baldintzak samurtzen dituen araudi aldaketaz hari gara.

Aldaketa horren bitartez, besteak beste, Rajoyren gobernuak Endesa eta Iberdrolak eratzen duten Nuclenor enpresari ustiapen baimena berritzeko bidea erraztu dio, eta uztailaren 5era arteko epea eman dio Garoña berriro irekitzeko baimena eskatzeko.

Bien bitartean, Espainiako Gobernuko presidenteak zentrala berriro martxan jartzeko erabakia “teknikoa” dela dio eta itxaron beharra dagoela Nuclenorrek eskaria aurkeztu eta Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak txostenak idatzi arte.

Baina egia esan irizpide teknikoak kontutan hartzen baditugu zentralak behin betiko itxita beharko luke egon, 2009tik ez direlako segurtasuna hobetzeko lanik egin. 

Gainera Fukushiman gertatutako istripu larriak alarma guztiak piztu zituen eta Europatik segurtasun neurri berriak agindu zituzten. Neurri  hauek betetzeko, Nuclenorrek 130 milioi inguru inbertitu beharko ditu Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak derrigortuta, Garoñako zentrala berriz martxan jarri nahi baldin badu.

Horrez gain, garrantzi handiko beste gabezia batzuk ere baditu, besteak beste, ez du erabilitako erregai erradiaktiboa gordetzeko lekurik, erabilitako ura Ebro ibaira itzuli aurretik hozteko sistema berriak behar ditu eta erreaktorearen ontzia sakon aztertu beharko litzateke pitzadurarik ba ote duen ikusteko. Lan guzti hauengatik 20 milioi gehiago inbertitu beharko lituzke Nuclenorrek. Guztira 150 milioi euroko aurrekontuaz hitz egiten hari gara.

Gainera Garoñak jarduera eten zuenetik, 2012ko abendutik, ez da ekoizten zuen energia elektrikoaren beharrik izan. Estatu espainolaren sistema elektrikoan ekoizten den energiaren % 1,5 baino gutxiago zen Garoñak ekoizten zuena.

Beraz, nahiko argi geratzen da zentral nuklearra berriro zabaltzeko arrazoiak teknikoak ez ezik, ekonomikoak eta politikoak direla.

Horren adibide, azken 20 urteetan zentral nuklearraren segurtasunaz arduratu diren pertsonak ustekabean kanporatuak izatea Segurtasun Nuklearreko Kontseilutik eta Garoña errentagarri izateari utzi diola Nuclenorrek behin baino gehiagotan aipatzea.

Horregatik guztiagatik eskatzen diogu Espainiako Gobernuari, ez ditzala interes ekonomiko pribatuak interes orokorraren gainetik jarri. Jokatu dezala arduraz behingoz. Garoñako zentrala eraisteak ez diola Estatuari kosturik suposatuko, eta horrela izanda, onartezina dela Iberdrola eta Endesa enpresen interes partikularrak lehenestea, milaka pertsonen segurtasunaren eta ingurumenaren aurretik.

Baina Espainiako Gobernuaz aparte, Garoñako zentrala kudeatzen duten enpresei, Endesa eta Iberdrolari, ere eskatzen diogu ez dezatela zentrala berriz martxan jarri horrek suposatzen duen arriskuagatik. Zentral hau amortizatuta daukatela eta gainera bere bizi iraupena aspaldi agortu zela ere gogoratu nahi diegu. Baina batez ere, eskatu nahi diegu ez dezatela Madrilgo Gobernuarekin Garoña kromo trukaketarako erabili beraien interesen mesederako.

Termino de la misma forma que he empezado esta intervención. Recordando que la central nuclear de Garoña es peligrosa y obsoleta.

Ahora solo hace falta dar el último paso para zanjar de manera positiva una reivindicación de muchos años. Ya solo falta decretar el cierre irreversible de la Central Nuclear de Santa María de Garoña y comenzar con su definitivo desmantelamiento sin más demora.

Sabiendo lo obsoleta y peligrosa que es la central de Garoña, que ha sobrepasado con creces su vida útil, sabiendo que en estos momentos no es rentable ni tiene ningún tipo de interés desde el punto de vista energético, cuales son las razones por las que el PP está obcecado con la reapertura de Garoña?

Pues blanco y en botella…

1º la promesa electoral que hizo el PP diciendo que ellos no serían quienes cerraran la central. Algo que no os debería importar demasiado ya que son ustedes los campeones del mundo en incumplir promesas electorales.

2º porque en este caso, queda más que claro que ustedes están al servicio de las grandes empresas del oligopolio energético.

Están haciendo lo imposible para reabrir Garoña. Están haciendo lo imposible para facilitar a Iberdrola y Endesa a que no les cueste demasiado dinero ni esfuerzos reabrir la central.

FACTURA: Lo que encarece la factura de la luz, no son las energías renovables, son las subvenciones al carbón, la moratoria nuclear, el coste de la gestión de los residuos nucleares (2013), los coste extrapeninsular. Los costes de distribución y comercialización, las primas al régimen especial que recibe Zabalgarbi entre otros…

No es cierto que las energías renovables encarezcan la factura de la luz

DEMANDA: De la misma forma que no es cierto que Garoña  sea necesaria para el abastecimiento eléctrico. Lleva año y medio cerrada…

Desde hace varios años, el sistema eléctrico español es exportador, y vende a otros estados limítrofes la electricidad que le sobra, que es más del doble de lo que producía Garoña anualmente.

Hay mas oferta que demanda. Y en estos momentos de bajada de la demanda eléctrica, lo que les sobra a estas empresas es la producción renovable, por eso interpelamos a Iberdrola y Endesa.

PARO: Que los culpables de que los trabajadores de la central de Garoña se vayan al paro si se produce el cierre sean quienes exigen el cierre, me parece una afirmación tan cínica.

Y que pasa con los gobernantes que han abandonado durante décadas esta comarca castellana sin realizar una mínima inversión en industria. Sobre todo sabiendo que el cierre, tarde o temprano, tendrá que producirse.

Apelar cínicamente al derecho de los trabajadores para mantener Garoña, sin tener en cuenta todos los demás elementos; seguridad, la demanda energética y la viabilidad económica, me parece de un simple.

X