Alternatibaren mahai Internazionalistatik, Diana Urreak salatu du bihar Habanan hastekoak ziren Kolonbiako presidente Juan Manuel Santos eta FARC-EP gerrillen arteko bake negoziaketen haustura.
Kontaktuen etenaldia Santosen gobernuak jakinarazi du Choco departamentuan armadaren jeneral baten bahiketa gertatu ostean, antza denez, buruzagi militarrak hautatutako bidearen gainean egindako ohartarazpenak kontutan hartu ez zituelako. Gogoraraztea, bestetik, joan den astean ELNko negoziatzaile bat ere desagertu dela.
Edozein kasutan, Alternatibatik alde bien arteko elkarrizketei berrekin eta helburuetan sakontzeko dei egiten diegu, Kolonbiako herriak aspaldi duen gogoari bidea irekitzeko, alegia, bake iraunkorra lortzea, mina nagusi izan den garai luzeari amaiera emateko. Hala, Urreak Kolonbiako gobernuaren eta FARC-EPren arteko erasoen etenaldia eskatu du, Habanako mahaira buelta daitezela eta bakea lortzeko aukera paregabe hau galarazi ez dezatela.
TTIP itunaren eta Juncker auziaren inguruan Josu Juaristi EH Bilduren europarlamentariak eta Oskar Matute Gasteizko legebiltzarkide eta Alternatibako bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Bilbon.
>>TTIP
TTIP akronimoa Transatlantic Trade and Investment Partnership izen ingelesetik dator eta euskaraz Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmena da.
Garrantzitsua da hasieratik, denek onartzen duten gauza bat azpimarratzea: Hitzarmen honen helburua ez da merkataritzaren alorrean izan diren bestelako hitzarmenen parekoa. Hau da, ez da merkantzien inportazio edo esportaziorako akordioa.
Akordio honen helburua, “Merkatuak bateratzeko” gaur egun bi aldeetan egon daitezkeen “egoera” eta “arautze” ezberdinekin amaitzea baizik. Helburua, estatu baten legedia eta honen Gobernuen erabakiek ez ditzatela inolaz ere multinazionalak eta hauen interesak kaltetu. Ingurugiroa, Osasungintza publikoa edo langileen eskubideak babesten dituzten legediak desagerraraziz. Modu berean herrien subiranotasunarekin bukatzea eta berauen instituzioek herritarrentzako zerbitzu publikoak eta eskubideak bermatzeko duten gaitasun legegilea ere desagerraraziko lituzke.
Hori guztia gainera sekretupean adosten ari direlarik. Sekretismo horren aurrean EH Bilduk kanpaina abiatu du, hainbat hitzaldi antolatuz eta gida bat argitaratuz.
>> Abenduaren 9a
Gai hauetaz aritzeko abenduaren 9an Bruselan “Hiritarron merkataritza agenda baten alde” izenburuko konferentzia burutuko da, konferentzian Oskar Matutek EH Bilduren izenean hartuko du parte hizlari gisa. Euskal Herriko mugimendu sozial eta sindikalak konferentzian parte hartzeko gonbitea jaso dute.
Akordio honen aurka eta jendarte eredu justuago baten alde lanean daudenen elkargune izatea da konferentzia honen helburua, Multinazional handiek gobernuek baino botere handiagoa izango ez duten jendarte baten alde daudenen elkargunea.
>>Juncker eta eredua
Akordio hau, egungo eredu ekonomikoaren adierazlerik argienetarikoa da, hiritarren kontra eta enpresa handien alde legeak aldatzea. Europar Batzordeko lehendakariak eman digu adibiderik argiena.
Bere hitzetan, Batzordeko lehendakariak ez zuen jakin Luxenburgoko Finantza ministroa zelarik, estatuak 300dik gora multinazionalekin EBko beste estatuetan zergak ez ordaintzeko mekanismoa adostu zuela. Esan dugu, eta berriro diogu, gaizkilerik handienak ez daude Lanbideko ilaran, gorbata daramate eta gure subiranotasunaren desagerpena adosten ari dira.
>> Euskal Herrian zer?
EH Bilduren ustez TTIParen kontrako borroka beste borroka batzuekin lotu beharra daukagu, Frackingaren kontrako borrokarekin, langileriaren eskubideen eta beste jendarte eredu baten aldeko borrokarekin. TTIPek murrizketen eredua, askoren miseria, gutxi batzuen aberastasuna ziurtatzeko erabiltzen duen eredua ordezkatzen du.
EH Bilduk akordio honen eta ordezkatzen duen ereduaren kontra borrokatzeko prest dauden guztiekin jarduteko prestutasun osoa dauka.
Pasa den urriaren 27an eta 28 an, Alternatibak Gorripidearen babesarekin antolatutako hitzaldi sortari jarraipena eman genion Iruñean eta Gasteizen. Europa eta Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren testuingurua eta bere ondorio larriak sakonki aztertu zituzten partehartzeak. “TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun” lemapean, bigarren buelta honetan beste behin ere ikerlari sozial eta Ecologistas en Accion-eko kide Tom Kucharz eta ATTAC-eko kide eta ekonomista Jose Ramon Mariño izan ziren gurekin. Haiekin batera, ELA sindikatuko Laura González de Txabarri, LAC sindikatuko Mikel Saralegi eta EHUko ekonomia irakasle Juan Hernándezen partehartzeak ere entzuteko aukera izan genuen.
Euskal Herria Bilduren Gasteizko gainerako legebiltzarkideek bezala, Alternatibako kide Oskar Matutek eta Diana Urreak Usansolo herritarren erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua zabaldu zute sare sozialen bitartez. Hona hemen bien hitzak:
Eztabaida politikoa antolatu zuten atzo Hamaika Telebistak eta Berriak Kataluniako galdeketaren emaitzaren inguruan. Ordezkari politikoen txandan gure kide Ayem Oskoz aritu zen hizlari Euskal Herria Bildu koalizioaren izenean. ?#?9N2014?