2014ko Urria

Egunkaria auzia behin betiko ixteagatik poza

2003ko otsailean Egunkariaren aurkako prozesua abian jarri zenetik, baina, biktima batzuk ere bidean gelditu direla gogoratu beharra dago: inolako arrazoirik gabe espetxean hilabeteak eta urteak egin dituztenak; torturak pairatu, salatu eta ikertu ez dituztenak; banketxeetako diru kontuak blokeatuta izan zituztenak; oinarri juridikorik gabe auzipetuak izandakoak…

http://alternatiba.net/idazlanak/4046/egunkaria-auzia-behin-betiko-ixteagatik-poza-azaldu-du-eh-bilduk

Matute: Otegi kartzelan egoteak Madrilgo gobernuaren estrategia errepresibo eta zigortzaile bati baino ez dio erantzuten

Urriak 13an bost urte bete dira Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodríguez, Rafa Diez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto atxilotu eta kartzelan daudenetik. Alternatibatik, euskal gizartearen gehiengo zabalak bezala, uste dugu ez dagoela inongo logika politiko zein etikorik Bateraguneko lagunak kartzelan jarraitzeko. Urtero bezala, joan den larunbatean manifestazio jendetsua egin zen Elgoibarren, azkena izango delaren itxaropenarekin. Han izan ziren Alternatibako kideak ere, Oskar Matute bozeramaile nazionala eta Bego Vesga Gipuzkoako batzarkidea, besteak beste.

http://alternatiba.net/idazlanak/4037/matute-otegi-kartzelan-egoteak-madrilgo-gobernuaren-estrategia-errepresibo-eta-zigort

TTIParen aurkako eguna AEB eta EBaren arteko merkataritza akordioak izango dituen ondorio larriez ohartarazteko

Benetako mehatxuak dira, besteak beste pertsonen osasuna arriskuan jarriko dutenak, izan ere, TTIPk multinazionalei Europan topatu ahal dituzten oztopo legalak erraz gainditzeko aukera eman ez ezik, batasunaren baitako araudietatik at jarduteko bidea zabalik izango dute gai garrantzitsuenetan, transgenikoetan, hormonen zein pestiziden erabilpenean kasu, kontrolik gabe lehiatuko dira markatuan. Merkataritza askatasunak egungo berme eskasak eta arreta printzipio guztiak gainditzeko aukera emango die.

http://alternatiba.net/idazlanak/4031/ehbilduk-ttiparen-aurkako-egunarekin-bat-egitera-deitu-du-aeb-eta-ebaren-arteko-merka

Alternatibak bakea eraikitzen Lokarrik eginiko lana eskertu eta gatazkaren konponbidean euskal gizartea inplikatzea lortu duela nabarmendu du

Alderdi ezkertiarretik eskertu eta nabarmendu egin dituzte “bakerako ezinbestekoak” izan diren Aieteko Konferentzia edota Bakerako Foro Sozialaren deialdi desberdinak, zeinetan gizartea bakea lortzeko helburuan inplikatzea lortu duten, “mugarriak izan dira Euskal Herriko normalizazio politikoaren, gatazkaren konponbidearen eta gizartearen berradiskidetzearen bidean, bakea nagusi izango duen etorkizun baterako oinarriak jartzen lagundu dutela, Paul Rios eta Lokarri osatzen duten gainerakoekin zorra izango duen etorkizuna, hain zuzen ere”.

http://alternatiba.net/idazlanak/4028/alternatibak-bakea-eraikitzen-lokarrik-eginiko-lana-eskertu-eta-gatazkaren-konponbide

Ez da legerik itsasoa geldiaraz dezakeenik

Ez die ezertarako balioko, ezin da marea geldiarazi liburu batekin, liburu ospetsua izan arren, eta benetan marea soziala bada, indarkeriaren bidez aurre egiten zaio, baina horrela ezin zaio garaitu. Aurre egin ahal zaio eta, noizean behin, konbentzitu, baina ezin garaitu, ideiekin, batzuek sedukzio deritzotenarekin. Agian politikari batentzako azalpen onargarria da zerbait legez kanpokoa dela, baina gizartearentzat ez da horrela.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4022/no-basta-una-ley-para-frenar-una-marea

Traje grisa daraman gizona

Gaurkoan, traje grisa daraman gizona egunkarietako azaletan azaldu da, kolorez, haserre eta oihuka. Dirudienez, ekitaldi ofizial batereako bidean Osakidetzako langileen protestarekin topo egin izanak enbarazu egin dio, eta gizontxoak bere barne piztia atera die halako ausardia izan dutenei. Eta deigarria egiten zait. Ez nuen ezagutzen erregistro hori eta nire buruari galdetzen diot non ezkutatzen duen jokabide hori boteretsuen aurrean, akaso, kantuak dioenez, "kajoian dut gordea, bihotza gordetzen dudan tokian".

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4024/el-hombre-del-traje-gris

EHBilduren 12. aldizkaria: Hezkuntza, burujabetza LOMCEri EZ

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, LOMCEren kontrako borrokaren lekukotza jasotzen duena, Hezkuntza eta Burujabetzaren inguruko gogoetarekin. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4033/ehbilduren-12-aldizkaria-hezkuntza-burujabetza-lomceri-ez

2014ko Urria

TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun; Bilbo eta Oreratako hitzaldien bideoak

Pasa den urriaren 7an eta 8 an, Alternatibak Gorripidearen laguntzaz antolatutako hitzaldi sortari hasiera eman genion Bilbon eta Oreretan, gaur, urriak 28, Gasteizen bukatuko dena. Europa eta Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren testuingurua eta bere ondorio larriak sakonki aztertuko dituzten partehartzeak. “TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun” lemapean, lehen buelta honetan ikerlari sozial eta Ecologistas en Accion-eko kide Tom Kucharz eta ATTAC-eko kide eta ekonomista Jose Ramon Mariño izango ziren gurekin. Haiekin batera, Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matuteren partehartzea ere entzuteko aukera izan zen.

http://alternatiba.net/node/4064

Urreak Urkulluri: Pobreziak eta bizitzaren prekarizazioak emakume aurpegia dauka

Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak galdera egin dio Urkullu lehendakariari, "Jaurlaritzak pobreziaren feminizazioaren aurka lan egitea lehentasun moduan duen jakiteko". EH Bilduren ordezkariak adierazi du "pobreziak eta bizitzaren prekarizazioak emakume aurpegia duela". Lehendakariak, ordea, ez du pobreziaren feminizazioaren inguruko hausnarketarik egin. "Diru Sarrera Bermatzeko Errentaz hitz egin du soilik eta hitzartze autokonplazientea egitera mugatu da.

http://alternatiba.net/idazlanak/4055/urreak-urkulluri-pobreziak-eta-bizitzaren-prekarizazioak-emakume-aurpegia-dauka

Alternatiba eta Kubako Herrien Laguntasunerako Institutuaren arteko topaketa Habanan

ICAPeko arduradunen aldetik, harrera beroa eskaini zioten Hernandezi, Kubako herriaren oinarri solidario eta internazionalisten berri emanda. Era berean, Alternatibako kide baten bisita eskertu zuten, alderdiaren inguruan interesa agertuta, euskal politikagintzan jokatzen duen rolarengatik, gure kideak azaldu ziena, Euskal Herriko ezker subiranista eta antikapitalistaren baitan dugun kokapenaren gainean.

http://alternatiba.net/idazlanak/4059/alternatiba-eta-kubako-herrien-laguntasunerako-institutuaren-arteko-topaketa-habanan

Zitalaren poztasuna

Txirotutako milaka gasteiztar, haiek baino okarrego daudenen aurka. Eta egoera hori ematen den bitartean, mahai jokoan piezak mugitzen dituztenak, gosea edo langabeziaren beldurra zer den sekula jakingo ez dutenak, hilabetearen amaieraraino heltzeko arazorik ezta beren seme-alabak unibertsitatera bidaltzeko inolako gabeziarik ez dutenak, barrezka ari dira beren piramidearen goikaldetik. Zirku erromatar honetan kristauak haien artean borrokan ikusten dituzte, leoien beharrik gabe gainera.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4049/la-alegria-del-miserable

Ebola eta administrazioaren arduragabekeria

Guzti honetan, harrigarria da inork ez duela aipatzen emakume hau bere lantokian kutsatu egin dela. Lan arriskuei aurre egiteko arautegi baten menpe dagoen zereginetan hartu du eritasuna. Eta esparru zein testuinguru horretan, birusarekin ez kutsatzeko neurriak aurreikusitakoak eta kontrolatuak izan beharko lirateke.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4052/el-%C3%A9bola-y-la-incompetencia-de-la-administraci%C3%B3n

EHBilduren 13. aldizkaria, egoera sozioekonomikoari aurre egiteko akordioak

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, egin berri dugun mintegi sozioekonomikoaren inguruko irakurketa jasotzen duena. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://alternatiba.net/idazlanak/4069/ehbilduren-13-aldizkaria-egoera-sozioekonomikoari-aurre-egiteko-akordioak

Alternatibak elkartasuna adierazi dio faxisten erasoa pairatu duen Puyalon de Cuchas-ko antolakuntza idazkariari

Alternatibako Koordinakunde Nazionalak bere elkartasuna adierazi nahi dio Puyalon de Cuchas Aragoiko ezker independentistako alderdi adiskideari. Izan ere, bart gauean Puyaloneko antolakuntza idazkari Diego Marinek hiru neonazien erasoa pairatu zuen.

Adierazgarria da erasoa gertatu izana Puyalonek kideak #BesicoDisident kanpainako kartel batzuk gainean zituenean; jai herritarrak, barneratzaileak eta askatasun sexualen kontrako erasorik gabekoak aldarrikatzen dituen kartelak hain zuzen ere. Partekatzen ditugun edukiak dira baina, noski, pertsonen askatasuna eta aniztasunaren aurkakoak diren muturreko eskuinari enbarazu egiten diete.

Alternatibatik besarkada internazionalista helarazten diegu Puyalon osatzen duten gizon-emakumeei, eta Aragoi antifaxista baten alde lanean jarraitzera animatzen ditugu, non Marinek atzo pairatutako erasoen modukoek lekurik izango ez duten. Zorionez, ez duen bestelako ondoriorik izan, baina Zaragoza bezalako hirietan neonazien indarkeria gero eta larriagoa dela berrestera dator.

Mehatxuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean gehiengoari entzun beharra dago

Catalunyako gizartearen gehiengoaren eskariari erantzunez azaroaren 9ko kontsulta deialdia errealitatea da dagoeneko. EH Bildutik zoriondu nahi ditugu posible egin dutenak eta Catalunyak bizi duen prozesuari gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu. Prozesua demokratikoa da eta Catalunyako gizarteak bere nahiak adierazteko aukera izango du.

Madrilek iragarri du erantzuna, bere horretan segitzen du, mehatxua, immobilismoa eta ukazioa dira Estatuak Catalunya eta Euskal Herriari eskaintzen diona. Gehiengoaren eskari demokratikoari Madrilek eskaintzen diona inposizioa da, espreski erabakitzeko eskubidea baztertu eta ukatzeko eraikitako legea onartzea besterik ez.

Estatua erreforma frankistaren porrotan kateatuta dago, egiturazko ahuleziak jota eta demokraziari beldur dio, gizartearen adierazpenari beldur dio. Ez du proposamenik, ez du borondaterik, Madrilek nahi duena arazoa bertan behera uztea da eta herrientzako kartzela den konstituzioa erabiliz Catalunyak eta Euskal Herria aldarrikatzen duten erabakitzeko eskubideari bidea itxi.

Oso une garrantzitsua da. Europan, Eskoziak atea zabaldu dio ez bakarrik eztabaidari, baita autodeterminazio eskubidearen ariketa praktikoari, Argi utzi dute Europan erreferendum independentista egitea posiblea dela, borondate kontua dela baina hori ez dute ez Madril eta ez Paris. Euskal Herrian ere nahi dugun autodeterminazio eskubideari. Beraz, bidea ireki da, aukera erreala da. Orain, gure etorkizuna eraikitzeko subiranotasuna defendatzen dugunon ardura du, eskatzen digutenari erantzun egokia eman behar diogu eta gizarteari errealitatea egiteko bidea eskaini behar diogu

Ez da epe edo presa kontua, demokrazia kontua baizik, hiritarron nahia errespetatzeko kontua, aurrera egiteko borondatearen kontua. Euskal gizarteari argi hitz egin behar diogu, zein da gure proiektua argi azaldu, zein da eskaintzen diogun bidea eta bide hori elkarrekin egiteko prest gauden esateko. Beste guztia distrakzio ariketa da.

Inertzia politikoa, geldotasuna, epe motzeko interesak, edo alderdi interesak ezin dira aukera historiko hau pasatzen usteko justifikazioa izan. Bidea aitortzan dago, errealitate desberdinetatik abiatuta, Euskal Herria erabakiaren subjektu politikoa da. Mehatxuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean entzun eta euskal gehiengoaren nahia errespetatu arazi. Herriek erabakitzeko duten eskubidea onartu eta onartuko ez duenekin harremanak hausteko ordua da.

Bide hori baztertzea, aukera baztertzea arduragabekeria litzateke eta gizartearen gehiengoari iruzurra, honek bide propioa eskatzen baitu.

Madrilen danbateko eta ukazioa besterik ez dugu aurkituko, ez bada gure herria ukatzen duen lege sisteman lekua izen dezaketen erreformarekin konforme diren batzuk. Subiranotasuna konpartitzeko lehen izan beharra da. Euskal Herriaren etorkizuna ez doa Madriletik, Iruñetik, Baionatik doa, gure politika ekonomiko, sozialak, kultural, hezkuntzazkoak hemen erabakitzetik doa. Akordioak Euskal herrian izan behar dira eta Euskal Herrirako.

EH Bildu argi esan du, eta gaur errepikatzen dugu: bide hori egin nahi dugu, bide hori konpartitu nahi dugu eta eragile politiko, ekonomiko, sozial, sindikalekin. Gizartea protagonista izan dezala proposatzen dugu eta gizartea izan behar da Euskal Bidearen bermea, subiranotasunerantz euskal bidearen bermea.

EHBilduren 11. aldizkaria: Eskozia, Katalunia, Euskal Herria… Hemen erabaki

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Erabakitzeko eskubidearen inguruko ale berezia, abortuaren legearen erreforma atzera bota izanarekin mugimendu feministaren garaipen handia ahaztu gabe. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

 

X