EH Bilduk dio Imazen kargua Repsolen EAJk botere finantzariei eginiko mesedeen ordaina dela

Josu Jon Imaz Repsoleko Kontseilari Delegatu izendatu berri dutela eta, honakoak adierazi nahi ditu Euskal Herria Bildu koalizioak: Josu Jon Imazena “Ate birakariak” izeneko fenomeno etika gabearen adibide aparta da eta erabat salagarria.

Josu Jon Imazek ardura hauen guztien (Petronor ere gogoratu behar da) atzean EAJren eredu ekonomikoaren itzala ikusten du Euskal Herria Bilduk. EAJ alderdiak oso interes zehatzak defendatzen ari da urteotan: merkatu finantzari eta multinazionalen interesak, botere ekonomikoaren interesak, hain zuzen.

Josu Jon Imazen karguak horren adibide baino ez dira, botere ekonomiko horren interesak defendatzeagatik jasotako sariak eta eskainitako postuak. Soilik horrela uler daiteke Arantxa Tapia kontseilaria Imazen bilakaeraz harro agertu izana, “ardura honetan nire aurretik egondakoa kargu horretan egotea harro izateko modukoa da” esan baitzuen. Zer eskatzen ari da berarentzat trataera berdina etorkizunean ere? “Ate birakariak” biraka segitzea, alegia.

Euskal Herria Bilduk horrelako jarrerak zorrotz kritikatzeko beharra ikusten du, egun bizi dugun egoeran herritarrak iraintzea dela iruditzen zaigulako: langabezia eta pobrezia egoera lazgarrienean gaudenean, botere ekonomikoaren sarien dantzan ikustea zein eta Euskal Autonomia Elkartean gobernatzen duen alderdia.

Imaz eta Urkulluren arteko lotura ezagutza pertsonaletik harago doa: gertutasun politikoa ere erabatekoa da. Urkulluren gobernuak Imazek indarrean jarritako eredu politiko-ekonomiko berberari erantzuten dio eta botere ekonomikoaren, Troikaren erabakien eta Madrilek hartutako erabaki guztien jarraipen hutsa egitera mugatu da. Jarraipen horren ondorioz, agerian geratzen ari da Urkulluren gobernuak ez duela gaitasunik emergentziazko egoera hau kudeatzeko eta soluzioak mahai gainean jartzeko.

Euskal Herria Bilduk bukatzeko bi ondorio azpimarratu nahi ditu: Josu Jon Imaz Urkulluren ifrentzua da eta, beraz, EAJren eredu politiko-ekonomikoaren adibidea. Eredu politiko-ekonomiko honek botere ekonomikoa babestu eta herritarren interesak baztertzen ditu praktikan eta hori egiten da Sabin Etxeako bulego politikotik eta bulego politikoa uzten denean multinazionalen bulegoetatik, kasu honetan Repsol eta Petronorren bulegoetatik.

EHBildu

Alternatibak dio Otegi kartzelan mantentzeak agerian uzten duela estatuko justizia gabezia eta bakea oztopatzen tematuta daudela

Alternatibaren Gipuzkoako koordinatzaile Ayem Oskozek Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren azken erabakia deitoratu du, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto preso mantentzea dakarrena, ezarritako zigorraren hiru laurdenak beteta izan arren eta “bidegabe atxilotu zituzten arren, ez baita logika politiko zein etikorik egungo egoera iraunarazteko” Bateragune delakoan auziperatuentzat.

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak berriz ere salatu ditu “bakegintzan aritzea delitu bakarra duten pertsonei” ezarritako zigorrak eta ziurtatu egin du, halaber, Otegi zein besteak kartzelan egoteak “agerian” uzten duela, “are gehiago eta posible bada, Espainiako estatuan dagoen justizia gabezia eta bere gobernua bakea oztopatzearekin tematuta dagoela, Moncloatik gatazkaren konponbidea eta normalizazioa politikorako egoera berrian gaudela onartu nahi ez dutelako”.

Azkenik, Oskozek auzitegiei dei egin die “euskal herritarren gehiengoaren aldarrikapena entzun dezatela, erreforma basatiak eta politika atzerakoiak ezkutatzeko iraganeko mamuak astindu nahi dituztenen tresna izateari utz diezaiotela, hauek inposatu nahi duten ikuspegia ez baitator bat ez errealitatearekin ezta herri honek bere etorkizuna bakean eta pertsona guztien eskubide guztien aitortzan eraikitzeko duen beharrarekin”.

AHT ordaintzeko euskal herritarron poltsikoetatik aterako diren 5.000 milioi euroak, Urkulluren Gobernuaren kudeaketa politiko eta sozial zentzugabe eta arduragabearen adibide nabarienetarikoa

Indarrean dagoen sistema erdoilduaren gainbeheraren bi eredu adierazgarri ezagutu behar izan ditugu aste honetan. Lehenengo eta behin, langabeziaren datu kezkagarriak ezagutu genituen. Hego Euskal Herriko administrazio nagusietatik eta gobernu zentraletik kontrakoa saltzen ari zaizkigun arren, ekonomiaren berpizkunderik ez da gertatzen ari; herritar arruntok behintzat horren arrastorik ere ez dugu somatzen. Lehendabiziko danbateko horren ostean, pairatzen ari garen krisian murgildu gaituzten alderdiek beste urrats bat eman dute asteon, eta abian jarri dituzte beren irudia garbitu nahi duten marketing operazioak. Hor kokatu behar dugu AHTren Bergarako lotuneko lanak lizitatzeko Madrilgo Gobernuak hartutako erabakia.

PPren Gobernuak erabaki du beste 133 milioi euro gutunazalak banatzeko zaletasuna omen duten enpresa eraikitzaileei bideratzea, egoera larrian dauden milaka eta milaka herritarren premiak bigarren maila batean utzita. Hau da, herritar arrunten ikuspegitik, Madrilek erabaki du beste 133 milioi euro zakarretara botatzea. Ezin baita bestela definitu inondik inora joango ez den trenbide batean baliabide publikoak xahutzea. Ezin baita bestela ulertu euskal herritarren garraio gabeziak inondik inora konponduko ez dituen eta gure ingurumena suntsituko duen azpiegitura baten tamaina honetako inbertsioak egitea.

Gaur egun dauden aurreikuspenak betetzen badira, euskal herritarron poltsikoetatik aterako diren 5.000 milioi euro bideratuko dituzke azkenean Madrilgo Gobernuak eta Jaurlaritzak AHTra. Kudeaketa politiko eta sozial zentzugabe eta arduragabeagorik aurkitzea zaila da, zinez.

Urkulluren Jaurlaritzak pozarren hartu du albistea. Madril ere kritikatu du, baina ez inbertsioaren zentzugabekeriagatik. Alderantziz, lanen garapena azkarrago eta modu ordenatuagoan egitea eskatu du. Madriletik PPk egin bezala, hemen ere enpresa eraikitzaileen interesak lehenesten ditu EAJk, herritarrak eta beren premiak alboratuta.

Jaurlaritzarako aurtengo aurrekontuak prestatzerako orduan ere horrela jokatu zuten Urkulluk eta bere gobernu taldeak. 2014an, 366 milioi euro bideratuko ditu AHTra, horrek inbertsio sozialean izango dituen ondorioei erreparatu gabe. Hala, ongizate estatuaren bi oinarrietan, hezkuntzan eta osasun sisteman, murrizketak aplikatzen ari da aurten. Hezkuntzarako partidan aurreko urtean baino 166 milioi euro gutxiago izango dira eta osasunera bideratutako partidan 55 milioi euro gutxiago. Enplegua sustatzeko politiketarako, berriz, 121 milioi euro gutxiago izango dira. Beste behin, ‘Porlana helburu’ leloa erraietaraino sartuta daukala agertzen du EAJk.

Erabaki horien ondorioak nozitzen ari direnak herritarrak dira. Agerikoa da behinola eredugarria izan zitekeen osasun sistemaren gainbehera: ordezkapenetarako pertsonalik ez da kontratazen, itxaron zerrendak gero eta handiagoak dira… Eskainitako zerbitzuaren kalitatea behera eta behera egiten ari da, osasun sistemako langileen ezintasunaren aurrean. Antzeko zerbait esan dezakegu hezkuntzari buruz. Eta enplegua sortzeko politikei buruz zer? Agerraldi honen hasieran esan dugu. Langabezia tasak gora eta gora egiten ari dira, egoera honi aurre egiteko Jaurlaritzaren gaitasun falta agerian utzita. Urkulluren gobernuak ez du baliabide publiko nahikorik bideratzen gure gizarteko drama gordinetako bat konpontzera, eta gero eta nabariagoa da dirurik ez ezik, ideia berritzaitzailerik ere ez duela. Bide honetan, laster izango gara %20eko langabezia tasekin, Grezia, Espainia edota Kroaziaren parean.

Gure gizartea gero eta gehiago hondoratzen ari den AHTren gurpil ero honetatik lehenbailehen ateratzeko deia egiten diogu EHBildutik Urkulluri eta EAJri. Gure herria egoera sozial eta ekonomiko oso larrian egonda gure garraio premiak konponduko ez dituen azpiegitura batera tamaina horretako dirutza bideratzea iraina da herritarrentzat. Ez da onargarria gure gizartea gero eta txiroagoa denean, porlanera eta enpresa eraikitzaileen poltsikoetara gu denon lanetik sortutako dirua bideratzea. Gaur inoiz baino gehiago inbertsio soziala handitzeko unea da, herritar askoren beharrak ere inoiz baino handiagoak direlako. Diru faltaz baino gehiago, lehentasunak ezartzeaz ari gara. Eta EAJ, beste behin, porlana lehenesten ari da, herritarrak eta haien premiak bigarren maila batean utzita.

2014ko Maiatza: Europa

Bizitza duina, anitza eta askearengatik

Eredu kapitalista eta neoliberalarentzat, pertsonak beren ekoizteko eta kontsumitzeko ahalmenarengatik baino ez dira haintzat hartzen, horregatik, zenbait kolektibo, tartean aniztasun funtzionala duten gizon-emakumeek osatutakoa, sistemaren logikarentzat zama ekonomikoak baino ez dira. Ondorioz, kolektibo honetan bazterketa soziala gero eta gehiagotan ematen da, pobrezia goraka doa eta gizartearekiko isolamendua gertatzen da. (artikulua gazteleraz dago)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3646/por-una-vida-digna-diversa-y-libre

Diana Urrea: Desarrollismoa, frackinga eta nuklearren aurrean elikadura burujabetza eta ama lurra defendatuko ditugu

Ekitaldia egin zuten Muskizen Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak eta Aitziber Ibaibarriaga EHBilduren Bilboko udaleko bozermailea. Bertan, Euskal Herri feminista, ekologista eta internazionalista aldarrikatu ez ezik, bizi dugun garai politiko berria honen garrantzia azpimarratu zuten: "Bakeak ere behar du EHBilduren ahotsa Europara eramatea. Ahots sendoa, konponbidearen alde dauden herritarren gehiengoaren aldarrikapenak, Europako instituzioetara eramango dituena"

http://alternatiba.net/idazlanak/3638/diana-urrea-desarrollismoa-frackinga-eta-nuklearren-aurrean-elikadura-burujabetza-eta

EHBilduren hitzaldia Oskar Matute eta Sabino Cuadrarekin Europako Hauteskundeen inguruan

Pasa den maiatzaren 20an, Gasteizko Probintzia plazan Alternatibako bozeramaile eta EHBildure parlamentari eta Amaiurreko ditutatu Sabino Cuadrarekin egindako solasaldia Europako hauteskundeen harira. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3647/charla-de-ehbildu-con-oskar-matute-y-sabino-cuadra-sobre-las-elecciones-europeas

Asier Vega: Eredu sozioekonomiko justu eta solidarioa aldarrikatzera goaz Europara, hemen bezala beste eredu bat eraiki nahi dugulako. Behetik eta ezkerretik

Pasa den maiatzaren 17an, Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegaren partehartzea Lezaman Europarako Hauteskundeen harira. Herriko askok gerturatu ziren ekitaldia babestera. Gora Txorierri gorria!

http://alternatiba.net/idazlanak/3615/asier-vega-eredu-sozioekonomiko-justu-eta-solidarioa-aldarrikatzera-goaz-europara-hem

Oskar Matuteren parte-hartzea Puyalon-Os Pueblo Deciden-ren ekitaldi nagusian Zaragozan

Pasa den maiatzaren 16an, Aragoiko Puyalón de Cuchas-eko kideek gonbidatuta Zaragozara gerturatu ginen Os Pueblos Deciden hautagaitzaren ekitaldi nagusian izatera. Hemen duzue Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Oskar Matuteren parte-hartzea.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3633/oskar-matute-%E2%80%9Cvotar-lospueblosdeciden-significa-instalar-un-caballo-de-troya-en-europ

Igor Nabarro: Ez dugu sistema hau berreraiki nahi, apurtu baizik justizia sozialean eta elkartasunean oinarritutakoa eraiki ahal izateko

Alternatibako kide eta EHBilduren Europarako Hauteskundetarako zerrenkide Igor Nabarrok Arabako Añana herrian egindako partehartzea pasa den maiatzaren 17an. Herriko pertsona asko hurbildu ziren ekitaldia babestera.

http://alternatiba.net/idazlanak/3628/igor-nabarro-ez-dugu-sistema-hau-berreraiki-nahi-apurtu-baizik-justizia-sozialean-eta

Oskar Matute: Elite finatzarioek bahitutako Europa honek falta duena demokrazia da

Pasa den astean, Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Oskar Matutek Altzan (Donostia) egindako partehartzea Troika eta Euskal Herriko herritarren bizitzarengan dituen ondorioen inguruan aritu zena. Honen harira, hurrengo maiatzaren 25ean bozkatzera ateratzeko garrantzia azpimarratu zuen, ezkerretik eta behetik guztia eraldatzeko helburuarekin. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3627/oskar-matute-esta-europa-secuestrada-por-las-%C3%A9lites-financieras-si-algo-le-falta-es-d

EHBilduren aldizkari digitalaren 7. alea: Europako Hauteskundeak

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Europako Hauteskundeen ale berezia. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3620/ehbilduren-aldizkari-digitalaren-7-alea-europako-hauteskundeak

2014ko Maiatza

Silvia Federicirekin Bilbon antolatutako topaketaren bideoak

Pasa den maiatzaren 14an, Alternatibatik pentsalari feminista eta  'Calibán y la Bruja' eta 'Revolución en punto cero' bezalako tituluen idazle Silvia Federici gonbidatzeko eta Bilbon entzuteko ohorea izan genuen. Gainezka zegoen Bilborock aretoan, Federicik kapiotalismoaren biziraupena ziurtatzeko emakumearen gorputzak gordetzen duen paperaz hitz egin zigun. Federicirekin batera, Feministalde eta Abortatzeko eskubidearen aldeko plataformaren kide Anabel Sanz izan zen ikuspuntu lokalagoa emateko eta ondorengo eztabaida bideratzeko.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3656/encuentros-con-silvia-federici-en-bilbo-el-cuerpo-de-la-mujer-es-la-%C3%BAltima-frontera-d

Euskal ezkerraren indarra nagusi izateko

Alternatibako bozeramaile Oskar Matuteren gogoeta laburra pasa den igandeko Europako hauteskundeen emaitzen harira: "Argi gelditu da borrokan jarraitzen dugula, herri honetako ezkerraren zati garrantzitsu batekin lotura dugula, ezinbestekoa denarekin, kopuruagatik eta oinarri antolatuagatik, Euskal Herritik erregimenarekin hausteko prozesua sortzeko".

http://alternatiba.net/idazlanak/3658/euskal-ezkerraren-indarra-nagusi-izateko

Gipuzkoak 28 milioi euro erabiliko ditu pobreziari eta gizarte bazterketari aurre egiteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak 28.500.000 euro inguru erabiliko ditu aurten pobreziari eta gizarte bazterketari aurre egiteko, azken hiru urteetan aurrekontua % 44 goratu duen esparru honi jarraipena emateko. Iaz 14.080 pertsona ahultasun egoeran zirenak babestu zituen foru administrazioak, bere zerbitzu eta laguntza ekonomikoen bitartez. Azken helburua da pertsona horien gizarteratzea eta ahalmentzea, parte hartze aktiboa lantzen duten gizarteratze prozesuen bitartez.

http://alternatiba.net/idazlanak/3651/gipuzkoak-28-milioi-euro-erabiliko-ditu-pobreziari-eta-gizarte-bazterketari-aurre-egi

David Pina: Legealdia bukatzeko urtebete faltan, udal honek enplegua sortzeko politiketan ez du deus egin

Alternatibako kide eta Gasteizko Udalean EHBilduren zinegotzi David Pinaren osoko bilkuran parte-hartzea Eusko Jaurlaritzak finantzatutako euskal instituzio desberdinetan praktikan jarri beharreko enplegu planen inguruan. Pinak bere kezka eta bere taldearena plazaratzen du, azken hiru urteetan, enpleagua sortzeko eta aktibazio ekonomikoa sustatzeko udalak erakutsitako geldotasunaren aurrean. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3668/david-pina-un-a%C3%B1o-de-terminar-la-legislatura-este-ayuntamiento-sigue-en-blanco-en-pol

Euskal Y, eredu zaharkitua

AHTren balio erantsia denbora da, eta geltokien arteko distantzia ahalik eta txikiena den heinean gero eta laburragoa izango da. Mapari begiratzearekin aski dugu, bestelako azalpenik gabe. Erretagarritasun ekonomikoari dagokionez, baztertua dago. Europako Batzordearen arabera hemen proiektatutakoaren moduko sistema batek bederatzi milioi bidaiari izan beharko lituzke errentagarri izateko, De Rus-ek zortzi milioitan kokatzen badu ere. Ez gehiago… ezta gutxiago ere.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3626/la-%E2%80%98y%E2%80%99-vasca-un-modelo-obsoleto

Amaia Agirresarobe: Prekarietatean bizi eta laguntzarik jasotzen ez duten pertsonak gero eta gehiago dira Bizkaian

Alternatibako bozeramaile eta Bizkaiko EHBilduren batzarkide Amaia Agirresarobek, EHBilduren eta Bizkaian baztertze sozialaren kontra borroka egiten duen Hirugarren Sektoarearen izenean, babes sozialerako sistema indartzeko neurriak aurkeztu ditu osoko bilkuran. Zehazki, Barneratze-sozialerako Laguntza Berezien gaineko aldaketa aurkeztu du, Bizkaian pobrezian eta prekaritatean bizi diren pertsona guztiek haien egoera hobetzeko sarrera ekonomikoa jasotzeko eskubidea bermatuko duena. 

http://alternatiba.net/node/3625

AHTko lanak gelditu eta gertatzen ari dena gardentasun osoz ikertzea eskatu du EHBildu

AHTko lanetan gertatzen ari diren irregulartasun guztiak eta diru xahuketa larria salatu eta obrak gelditzeko eskatu zuen EH Bilduk Abandoko geltokian egindako agerraldian, Oskar Matute Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide eta Maribi Ugarteburu, bera ere koalizioko parlamentaria Gasteizen.

http://alternatiba.net/idazlanak/3634/ahtko-lanak-gelditu-eta-gertatzen-ari-dena-gardentasun-osoz-ikertzea-eskatu-du-ehbild

X