Alternatibak euroa lagatzearen inguruko eztabaida antolatuko du bihar Alberto Montero ekonomialariarekin

Emancipatiba, Alternatibaren formazio politikorako eta eztabaidarako eskolak jardunaldia antolatu du bihar osteguna, apirilak 3,  burujabetza ekonomikoaren inguruan eta, bereziki, euroa lagatzearen aukeraren inguruko hausnarketa plazaratuko duena, batzuen ustez krisia gainditzeko aukera bakarra da zenbait herrietan. Alberto Montero Soler Malagako unibertsitateko irakasleak eskainiko du hitzaldia, ondoren, eztabaida zuzentzeko. Jarduera irekia da, eta Bilboko Arrupe Etxeko auditorioan arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da, Padre Lojendio kaleko 2.ean.

Argi dago Europako proiektua ez dela sekula izan Europako herrientzako eta herritarrentzat egindako proiektua. Europan, euroak oinarrizko papera bete du kapitala pilatzearen zerbitzura jarritako egitura indartzerako orduan. Aldi berean, inoiz baino gehiago pil-pilean dago burujabetza nazionala aldarrikatzeko prozesu berriak eraikitzearen eztabaida, baina baita kapitalaren Europak eragin dituen bidegabekeriekin bukatzeko eztabaida ere.

Zein da Europako moneta bakarrak izan duen papera Europako zentroko herrialdeen kapital pilaketaren proiektuan? Zein da betetzen duen papera gure ekonomiaren ezaugarri zehatzetan eta batez ere, eraiki nahi dugun horretan? Euroa lagatzea kontutan izatea beharrezkoa al da prozesu eratzaile berrien proposamenetan ere?

Emancipatiba Alternatibaren formakuntza politikorako eskola da. Hasieratik, sozialismo multidimentsionalean aurrera egiteko asmoa duen erakundetzat agertu du bere burua Alternatibak, hau da, emantzipazioaren eta menpekotasun sistema desberdinak gainditzearen aldeko borroketan ari diren subjektu desberdinak bilduko dituen agenda politikoaren aldeko apustua egitea. Hortaz, formazioa oinarrizko elementua da eta Emancipatiba da, hain zuzen ere, demokrazia militante eredu hori sustatzeko beharrezkoak diren lanabesak eskaintzeko sortutako espazioa, agenda multidimentsional horretan aurrera egiteko helburua ere duena.

Alternatibak dio merkatal gune handiak konponbidea izango balira Ezkerraldea ez litzatekeela izango EAEn langabe gehien duen eskualdea

Bizkaiko Alternatibaren bozeramaile Asier Vegak lurraldeko udalerri desberdinetan ireki daitezkeen Mercadona kateko saltokien inguruko informazio eta adierazpenen harira hitz egin du, “ongi etorria beroa ematen diote gure merkataritzari inolako mesederik egiten ez dionean, guztiz kontrakoa baizik: saltoki handiek gure herriak eta auzoak basamortu bihurtzen dituzte, saltoki txikietan lanpostuak suntsitu eta nekazalgoa pobretzen duen kultura industrializatuaren eredua defendatzen dute, maila lokalean zein nazioartean”.

Alderdi ezkertiarreko ordezkariak, merkatal gune erraldoien ugaltzeak Euskal Herriko eskualde desberdinetan eragindako inpaktua gogoratu du, Baionatik Iparraldean, “bizitza eta merkataritzarik gabeko kaleak izan ziren ondorioa”, Ezkerraldeko udalerriek sufritutako inpakturaino, non biztanle bakoitzarekiko eraikitako merkatal gune metro koadro tasa oso handia den. “Gune hauek aberastasuna eta lanpostuak ekarriko dituztenaren promesa egia balitz, hamarkada ugariz horrelako saltoki handiak sustatu ostean, Ezkerraldea ez litzateke oraindik EAEn langabezi handiena duen eskualdea izango”.

Alternatibatik gaitzetsi egin dute alkateen arduragabekeria hori, banaketa kate handi hauen promesak inolako lotsarik gabe zabaltzen dituztelako “berez, agerian geratzen diren gezurrak dira hauek, Mercadonak salduko dituen produktuak behar-beharrezkoak direlako, elikagaiak batez ere, eta hauek noski, dagoeneko erosi egiten dira. Saltoki txikiei bezeroak kenduko dizkiela baino ezin da ziurtatu, merkatal guneetako lanpostu bakoitzeko 5 langile baititu merkataritza mota honek eta, ziurrenik, lan baldintza duinagoekin”.

Vegak, azkenik, Mercadonaren izaera azpimarratu du, “nekazari txikien lepotik, prezioak kontrolatzea onarri duen eredu produktiboaren onuradun eta konplize da, elikadura burujabetzaren kontra doan ereduarena”. Jokabide honek Greenpeace erakundeak argitaratutako enpresa kaltegarrien zerrendan azaltzera eraman du, “lan baldintza prekarioak, ingurumenaren aurkako erasoak, nahita desinformatzea eta ardura sozial korporatiboari dagozkion bestelakoak” epaitzen dituen zerrenda, hain zuzen ere.

2014ko Apirila

Alternatibak euroa lagatzearen inguruko eztabaida antolatu du Alberto Montero ekonomialariarekin

Argi dago Europako proiektua ez dela sekula izan Europako herrientzako eta herritarrentzat egindako proiektua. Europan, euroak oinarrizko papera bete du kapitala pilatzearen zerbitzura jarritako egitura indartzerako orduan. Aldi berean, inoiz baino gehiago pil-pilean dago burujabetza nazionala aldarrikatzeko prozesu berriak eraikitzearen eztabaida, baina baita kapitalaren Europak eragin dituen bidegabekeriekin bukatzeko eztabaida ere.

http://alternatiba.net/idazlanak/3469/alternatibak-euroa-lagatzearen-inguruko-eztabaida-antolatuko-du-bihar-alberto-montero

EHBilduk abortatzeko eskubidearen alde Iruñean etzi egingo den manifestazioarekin bat egitera deitu du

Erreforma hau ez da herritarren aurka ematen ari diren eraso sortaren enegarrena. Herritarren erdiaren aurkako indarkeria ekintza zuzena da, emakumeen autonomiaren aurkako kolpe larria, beren gorputz zein bizitzen gainean erabakitzeko eskubidearen kontrakoa. Eta erantzun sendoa behar du lege honek, urratzen dituen eskubideen tamainakoa.

http://alternatiba.net/idazlanak/3478/ehbilduk-abortatzeko-eskubidearen-alde-iru%C3%B1ean-etzi-egingo-den-manifestazioarekin-bat

Alternatibak Iruñerriko sei ikasleen atxiloketa salatu eta kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko borroka txalotu du

Ausardia hori aitortuz, gaur goizean Iruñerrian Espainiako poliziak gauzatutako sei ikasleen atxiloketa salatzen dugu, eta bide batez, ikasle mugimenduari gure elkartasuna helarazi nahi diogu, beste behin ere, kalitatezko hezkuntza publiko eta barneratzaile baten aldeko borrokaren irudi delako, milaka ikasle bildu zituen pasa den martxoaren 27ko grebarekin erakutsi zuten bezala.  

http://alternatiba.net/idazlanak/3477/alternatibak-iru%C3%B1erriko-sei-ikasleen-atxiloketa-salatu-eta-kalitatezko-hezkuntza-publ

Alternatibak dio merkatal gune handiak konponbidea izango balira Ezkerraldea ez litzatekeela izango EAEn langabe gehien duen eskualdea

Asier Vegak lurraldeko udalerri desberdinetan ireki daitezkeen Mercadona kateko saltokien inguruko informazio eta adierazpenen harira hitz egin du, “ongi etorria beroa ematen diote gure merkataritzari inolako mesederik egiten ez dionean, guztiz kontrakoa baizik: saltoki handiek gure herriak eta auzoak basamortu bihurtzen dituzte, saltoki txikietan lanpostuak suntsitu eta nekazalgoa pobretzen duen kultura industrializatuaren eredua defendatzen dute, maila lokalean zein nazioartean”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3467/alternatibak-dio-merkatal-gune-handiak-konponbidea-izango-balira-ezkerraldea-ez-litza

Oskar Matute: Merkatu askerako hitzarmena gizartearen isilpean lantzen ari da eta nahita gainera

Murrizketak, kaleratzeak, eskubideen eta zerbitzuen kalitatearen galera. Errentagarritasun ekonomikoa errentagarritasun sozialaren gainetik. Ondorioak badakizkigu zeintzuk izango diren: pertsona gehienen prekarietatean sakontzea, batez ere emakumeak kolpatuz. Bereziki salagarria da azken hori, zeren eta emakumeak dira zainketa lanetan aritzen direnak, hain zuzen, estatuak beste leku baterantz begiratzen duenean. Horrek ekartzen du jendartean ezberdintasun handiagoak egotea eta sistema patriarkalean sakontzea.

http://alternatiba.net/idazlanak/3454/oskar-matute-merkatu-askerako-hitzarmena-gizartearen-isilpean-lantzen-ari-da-eta-nahi

Faxismoa: muturreko eskuinaren gorakada krisian dagoen Europan, hitzaldien bideoak

Pasa den martxoaren 14-15ean "Inoiz Gehiago Ez!" plataformatik 'Faxismoa: muturreko eskuinaren gorakada krisian dagoen Europan' hitzaldiak antolatu genituen Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren. Bi jardunaldietan David Karvala (Unitat contra el Feixisme i el Racismeko kidea), Bertran Cazorla (kazetari eta politologoa) eta Arkaitz Izaren (CUPeko erregidorea Tarragonan) parte-hartzeak entzuteko aukera izan genuen. Gerturatzeko aukera izan ez zunenetzat, hemen Bilboko hitzaldien bideoak ikusteko esteka, eta hitzaldien ostean piztutako eztabaida interesgarriaren bideoaren esteka ere:

http://alternatiba.net/idazlanak/3432/faxismoa-muturreko-eskuinaren-gorakada-krisian-dagoen-europan-hitzaldien-bideoak

EHBilduren aldizkari digitalaren 4. alea: Kutxabank, pribatizaziotik iruzurrera

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Kutxabank pribatizatzeko PNV eta PPren ahaleginaren inguruko hausnarketa berezia. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://alternatiba.net/idazlanak/3480/ehbilduren-aldizkari-digitalaren-4-alea-kutxabank-pribatizaziotik-iruzurrera

2014ko Apirila

Venezuela: Estatu kolpeari ez, manipulazioari ez, elkarretaratzea gaur Bilbon

Hugo Chavez hautatutako presidentearen aurkako estatu kolpe saiakera gertatu zenetik 12 urte betetzen dira. Egun, historia berriz ere errepikatzen da, aktore berberekin: 1. 18 hauteskunde porrot onartzen ez dituen oposizioak hautatua izan den Nicolas Maduro presidentea gobernutik bota nahi du. 2. Patronalaren gerra ekonomikoa, ezinegona sortu asmoz. 3. Biolentzia oposizioak gobernaturiko zonalde aberatsetan, kaos soziala sortzeko. 4. Eskuin-muturraren frankotiratzaileek hildakoak, gobernuari leporatzen zaizkionak. 5. Estatu Batuetako gobernuaren injerentzia, oposizio kolpistaren diru-iturri eta sostengu. 6. Eta aktore nagusia: nazioarteko komunikabideak. Horiek informazioa manipulatzen dute kanpo esku-hartzea justifikatzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/3490/venezuela-estatu-kolpeari-ez-manipulazioari-ez-elkarretaratzea-bilbon

Alternatibak salatu du espainolismo ozpinduenak ateak itxi nahi dizkiola Kataluniako gehiengoak aldarrikatutako eztabaidari

“Alternatibatik Kataluniako gizarte osoa prozesuarekin aurrera egitera eta askatasunez erabakitzeko helmugari eustera animatzen dugu, haien jomuga guztiz demokratikoa delako eta egungo erregimena zalantzan jartzen duelako”. Bukatzeko, “egun, estatu espainiarrean mantentzen den erregimen hau, eskubideen ukapenean, askatasunen murrizketan eta ‘Espainia Handi eta Libre’ delakoaren ideia zaharkituan oinarritutako erregimena dela” gogoratu du.

http://alternatiba.net/idazlanak/3506/alternatibak-salatu-du-espainiar-abertzaletasun-ozpinduenak-ateak-itxi-nahi-dizkiola-

Jaurlaritzak 1.400 gipuzkoarri Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ukatzen diela gogoratu dio Rodriguezek Urkulluri

Gipuzkoako Politika Sozialeko Diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodriguezek Ukullu lehendakariari emandako erantzuna baliabiderik gabeko lagunei laguntzak eksuratzeko Gasteizko gobernuak jartzen dizkien oztopoen harira. “Lehendakariaren diskurtso hutsek ez diete balio pertsona hauei bizitzeko, eta Urkulluk bere esku du pobreziaren hazkundea benetan gelditzeko ahalmena”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3501/jaurlaritzak-1400-gipuzkoarri-diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-ukatzen-diela-gogoratu

Salgado: “Arabako Foru Aldundiak Cegasako langileen etorkizuna bermatzeko ahaleginak egin behar ditu”

Luis Salgadok azaldu duenez, ez da ohikoa administrazio publiko batek horrelako paper bat betetzea baina oraingo honetan Arabako Foru Aldundia enpresaren hartzekodunen handienetarikoa da. “Adibide honetan administrazioa publikoak ez du helburu ekonomikoa bilatu behar, soziala baizik eta langileen etorkizuna bermatzeko ahaleginak egin behar ditu”. Zentzu horretan, helburu nagusia lanpostu guztiak mantentzea izan behar dela azpimarratu du Salgadok.

http://alternatiba.net/idazlanak/3504/salgado-arabako-foru-aldundiak-cegasako-langileen-etorkizuna-bermatzeko-ahaleginak-eg

Inoiz gehiago ez! Gasteizko SOS Arrazakeriaren kontrako eraso faxista eta arrazistaren salaketa

Arabako faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako Inoiz gehiago ez! Plataformatik eraso faxista eta arrazista hau irmotasunez gaitzesten dugu, eta instituzio politiko zein polizialei exijitzen diegu erasotzaileak aurkitu ditzatela. Era berean, gure elkartasuna adierazi nahi diogu SOS Arrazakeriari bere Gasteizko egoitzaren kontra pairatutako erasoarengatik. Izan ere, Euskal Herriko gizartea ez dago faxisten gorrotoa eta zentzugabekeria gure kaleetan ikusteko prest, inoiz gehiago ez.

http://alternatiba.net/idazlanak/3489/inoiz-gehiago-ez-gasteizko-sos-arrazakeriaren-kontrako-eraso-faxista-eta-arrazistaren

PP eta PNV bultzatzen ari diren Kutxabank pribatizatzeko plana indar guztiekin salatu nahi dugu

Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak argi eta garbi, eta zuzenean, azal dezala Kutxabankeko presidentearen pribatizazio egitasmoen aurrean zer nolako jarrera duen. Jose Luis Bilbao Kutxabank pribatizatzearen alde dagoen jakin nahi dugu eta, hala ez bada, pribatizazioa ekiditeko zer egin asmo duen azaldu beharko digu. Ez dago anbiguotasunean gelditzerik: pribatizazioa eta lapurreta babestu edo kutxabank publikoa eta sozialaren alde lan egin.

http://alternatiba.net/idazlanak/3486/pp-eta-pnv-bultzatzen-ari-diren-kutxabank-pribatizatzeko-plana-indar-guztiekin-salatu

Palestinako herriari elkartasuna adierazteari ezetz esan diote EAJk eta PPk

Hondamendi honek 750.000 palestinarren erbesteratzea eragin zuen, gaur egun indarrean jarraitzen duena. Izan ere, Nazio Batuen arabera 5 milioi palestinar bizi dira egun erbestean eta debekatuta daukate etxera itzultzea. Nakbaren ondorioak pairatzen jarraitzen dituzte palestinarrek. Israelek behin eta berriro ematen ditu lege arrazistak, lurrak kentzen eta palestinar herria itotzen duen harresiak zein kokaleku ez legalak altxatzen jarraitzen du.

http://alternatiba.net/idazlanak/3483/palestinako-herriari-elkartasuna-adierazteari-ezetz-esan-diote-eajk-eta-ppk

2014ko Apirila

Alternatiba Aberri Egunaren atarian

Herri honetako ezkerraren helburua pertsona aske eta burujabeak osatutako nazio librea eraikitzea izan behar da. Eta honek bandera batetik bestera igarotzea baino askoz gehiago esan nahi du; erresistentziarako harresiak altxatzea esan nahi du, erakunde ilun eta antimodekratikoek inposatutako erabakien aurrean babesteko, Euskal Herriko langile klaseen duintasuna eta eskubideak zapaltzen dituztelako. Borrokak aktibatzea dakar, elkartasunerako, feminismorako, ekologiarako, internazionalismorako eta demokraziarako borrokak aktibatzea, eta Alternatibatik babesten dugu herritarrei hitza eman behar diegula, guzti hori Euskal Herri askea eta sozialista batetik egiteko.

http://alternatiba.net/idazlanak/3532/alternatiba-aberri-egunaren-atarian

Etxarte: Bilbon ez da betetzen instituzioen eta konfesio erlijiosoen artean egon beharreko bereizketa

Datozen opor egunetarako ekimen desberdinak antolatu dira Bilbon, horien artean ekitaldi erlijiosoak ere. Udalak, beste urte batez, ekimen erlijiosoak, iragartzeaz gain, diruz lagunduko ditu. Honen aurrean, EHBilduko Bilboko Udal taldeak administrazio publikoa eta konfesio erlijiosoen arteko bereizketaren beharra azpimarratu du. Sinesmen eta balore ezberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza bermatuko duen eremu bakarra laikotasuna dela uste du ezkerreko koalizioak. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3528/etxarte-bilbon-ez-da-betetzen-instituzioen-eta-konfesio-erlijiosoen-artean-egon-behar

Matute: 2010ean jaio zenetik, Troikak milaka dozenaka pertsona zapaldu ditu Europa osoan

Alternatibako ordezkari eta EHBilduren parlamentari Oskar Matuteren partehartzea pasa den martxoaren 3an Bilbon ospatutako Troikaren kongresuaren bitartean gertatutako istiluen inguruan: "EHBilduk, bere helburuak erdiesteko soilik bide politiko eta baketsuak erabiltzeko konpromisoa azaltzen du, instituzionaletik desobedientzia zibilera doan esparru zabal horretan, indarkeri adierazpen eta estrategiak eta giza eskubide guztien urraketan errefuxiatuz. Hau da EHBilduren estatutuak diotena, zehazki, gure posizioa argi eta tinko horretatik abiatzen da eta ulertu egin behar da"

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3525/oskar-matute-desde-su-creaci%C3%B3n-en-2010-la-troika-viene-sometiendo-decenas-de-miles-de

Jaurlaritzak gazteriarentzat enplegu duina sortu ordez beka prekarioak sustatzen ditu

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Planaren baitan dagoen Lehen Aukera programak “euskal gazteriarentzat enplegu aukera duinak sortu beharrean, baldintza prekarioak dituzten bekak ezartzen dituela” salatu dute gaur elkarte, sindikatu eta gizarte mugimendu ezberdinetako gazteek Gasteizen eskaini duten prentsaurrekoan. Bertan izan da Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartua.

http://alternatiba.net/idazlanak/3523/jaurlaritzak-%E2%80%9Cgazteriarentzat-enplegu-duina-sortu-ordez-beka-prekarioak-sustatzen-dit

Urrea: Emakume eta gazteak dira PNV, PP eta PSEren ereduak sortutako krisia gehien pairatzen dutenak

Euskal Herria Bilduk ordezkariak bildu dira Bilboko Unamuno plazan Urkullu lehendakariaren gobernuaren lehendabiziko 500 egunetako jarduna baloratzeko. Susperraldia irgartzen dute, bidetik milaka et amilaka lagun bazterrean utzi badiuzte ere, lehentasun gisa hartzen ez dituztelako. Diana Urrea, Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkidea, Pello Urizarrekin batera, koalizioaren irakurketa egin dute.

http://alternatiba.net/idazlanak/3521/urrea-emakume-eta-gazteak-dira-pnv-pp-eta-pseren-ereduak-sortutako-krisia-gehien-pair

Bizkaiak arazo bat du hondakinen kudeaketarekin

Hondakinen kudeaketa oso gai serioa da. Lehen mailako erronka bat jendarte-eredu iraunkor baten alde egin behar dugunontzat. Ez dezagun ahaztu gainera, europar zuzentarauek, 2020an, birziklatu daitekeen guztia birziklatzera behartuko gaituztela. Norabide horretan aurrera-urratsak ematea denon ardura da, bereziki instituzio publikoena. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3520/bizkaiak-arazo-bat-du-hondakinen-kudeaketarekin

Hitzaldi-eztabaida: Euroa lagatzea? ekonomia aplikatuan irakasle Alberto Monteroren eskutik

Pasa den apirilaren 3an, Emancipatibaren 'agenda politikorako eztabaidak' proiektuari hasiera eman genion Bilbon. Alternatibatik, beste eragileekin eztabaida guneak zabaldu nahi ditugu, agenda sozialista multimentsionalean aurrera egiteko helburuarekin. Malagako Unibertsitatean Ekonomia Aplikatuan irakasle Alberto Monteroren parte hartzearekin kontatu dugu, herri desberdinak eurotik ateratzearen eztabaida mahai gainean jarri duena; inoiz baino gehiago pil-pilean, burujabetza nazionala aldarrikatzeko prozesu berriak eraikitzearen eztabaida ematen ari denena. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3510/hitzaldi-eztabaida-euroa-lagatzea-ekonomia-aplikatuan-irakasle-alberto-monteroren-esk

X