2014ko Otsaila

Abian da Emancipatiba, Alternatibaren formazio politikorako eskola, Feminismoari buruzko saiorekin

Gaur arratsaldez, jakintza partekaturako Emancipatiba programa jarriko dugu martxan, Alternatibaren trebakuntza politikorako eskola. Alternatibako militantziari zuzendutako formazio programa da, honako arloetan gutxieneko ezagutza bateratuak eman nahi dituena: feminismoan, ekologismoan, sozialismoan, erroko demokrazian, internazionalismoan, bakegintzan eta normalizazio politikoan. Alternatibaren afiliatu eta zaleei begira prestatutako formazioa da. Askotariko ikaskuntzarako aukera da, guztiontzat eta Alternatibarentzat, etengabeko formazioan eta hausnarketan dagoen militantzia lortze aldera.

http://alternatiba.net/emancipatiba

Troikako gaizkileak Bilbon

Hauek dira jazarri eta atxilotu beharko genituzkeen gaizkileak, hauengana zuzendu beharko genituzke gure arreta eta lehentasunak. Gorbata garestiak janzten dituzten lapurrak dira, atxilotuta egon beharrean, enpresa handiak zuzentzen dituztenak, gure eskubideekin espekulatzen eta gure bizitzak merkaturatzen ari direnak; publikoki gaitzetsiak edo baztertuak izan ordez, pertsona eredugarri moduan aurkezten dizkigutenak; instituzioetatik aurkaritza jaso ez ezik, hauen laguntza eta trikimainak eskuratzen dituztenak, jokabide morroi eta ipurgarbitzaile bati jarraiki.

http://alternatiba.net/idazlanak/3340/troikako-gaizkileak-bilbon

EHBilduren aldizkari digitalaren 1. alea: Troikaren aurrean, gure bidea

EHBilduren aldizkari digitalaren lehen alea (zero zenbakia jarri genion aurrekoari) eskuragarri dagoeneko, deskargatu zein sarean irakurtzeko, ezkertiar subiraniston koalizioaren berri bertatik bertara izateko. Azaleko gaia, martxoaren 3an Bilbon antolatu duten Goi Bilera ekonomikoaren kontra azaltzeko arrazoiak. Irrakurri eta zabaldu.

http://alternatiba.net/idazlanak/3338/ehbilduren-aldizkari-digitalaren-1-alea-troikaren-aurrean-gure-bidea

Alternatibak Erribera 13ren hutsaraztea gaitzetsi du okupazioa kriminalizatzeko eta zapaltzeko saiakera berria dela salatuz

Alternatibaren Bilboko Asanbladatik Erribera 13ren hutsaraztearen aurrean gure erabateko gaitzespena adierazi nahi dugu, berriro ere,epaileek eta poliziek bat egin dutelako okupazioa kriminalizatzeko eta zapaltzeko; Okupazioa aukera guztiz legitimoa da, eta egun inoiz baino gehiago, beharrezkoa ere, etxebizitza baterako sarbidea bezalako oinarrizko eskubideen gabezia dagoenean.

http://alternatiba.net/idazlanak/3336/alternatibak-erribera-13ren-hutsaraztea-gaitzetsi-du-okupazioa-kriminalizatzeko-eta-z

Espainiako immigrazio politika eta Ceutako hildakoak Legebiltzarrera eramango ditugu Eusko Legebiltzarrera

"Gertatu dena nahikoa garrantzitsua da konturatzeko Espainiako migrazio politikak giza eskubideen aurka doazela eta Legebiltzar honek horien aurka adierazpen publikoa egin behar duela. Horrez gain, hildakoen senitartekoekin eta inguru hartan muga pasatzeko zain daudenekin ere elkartasuna adierazteko balioko du", adierazi du Diana Urreak, ekimena sinatu duen legebiltzarkideak.

http://alternatiba.net/idazlanak/3333/espainiako-immigrazio-politika-eta-ceutako-hildakoak-legebiltzarrera-eramango-ditugu-

Alternatibak bere elkartasuna adierazi dio Maduro presidenteari eta Venezuelaren aurkako muntai kolpista salatu du

Alternatibaren Mahai Internazionalistako bozeramaile Diana Urreak bere erakundearen elkartasuna adierazi dio Venezuelako presidente Nicolas Madurori eta iraultza bolivartarrari. Herri hartako “elite finantziariek sustatutako kanpaina kolpistaren” harira esan du, “nazioarteko hainbat eragilek lagundutakoa, herri hartako baliabideak ustiatzeko interesen handiagoa dutena bake soziala ezartzean baino”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3332/alternatibak-bere-elkartasuna-adierazi-dio-maduro-presidenteari-eta-venezuelaren-aurk

Ekofeminismotik proposamenak hitzaldiaren bideoak Yayo Herrero eta Laura Gomezekin Errenteria-Oreretan

Pasan den urtarrilaren 29an 'Ekofeminismotik proposamenak: axola duten bizitzak eraikitzen' izenburudun hitzaldia ospatu genuen Errenteria-Oreretan, eta bertan,  Ecologistas en Accion-eko zuzendari Yayo Herrero eta Gipuzkoako Aldundiko Zuzendari Nagusi Laura Gomez izan genituen hizlari.

http://alternatiba.net/idazlanak/3329/ekofeminismotik-proposamenak-hitzaldiaren-bideoak-yayo-herrero-eta-laura-gomezekin-er

Salgado: Helburua da diru publikoarekin finantzatzen diren obra publikoetan praktika esklabistak ekiditea

Foru Arau honekin, koalizioak San Mames Barrian edo Gasteizko Autobus Geltokian gertatutako auziak ez errepikatzea espero du. Izan ere, bertan esklabotzatik gertuago dauden hainbat praktika salatu zituzten. EH Bilduk egin dituen proposamen artean, sektorearen lan hitzarmena errespetatzea dago. Horrekin batera, berdintasuna edo kontziliazioa bermatzeko neurriak ezartzea edo euskararen sustapena. Era berean, segurtasun planei arreta berezia jartzen diete lan istripuak eta lan gaixotasunak saihesteko.

http://alternatiba.net/idazlanak/3322/arabako-biltzar-nagusiek-obra-publikoetan-klausula-sozialak-ezartzea-onartu-dute

2014ko Otsaila

EHBilduren aldizkari digital berria, harpidetu zaitez

Otsailaren hasieran EH Bilduren aldizkari digitala editatzen hasi gara. Helburu nagusi bat du aldizkari honek: EH Bilduk gauzatzen dituen ekimen zein hausnarketen berri era zuzen batean ematea. Hamabostero argitaratuko da eta zure e-posta helbidean jaso dezakezu, nahi izanez gero, aski duzu ondorengo helbidean ageri den inprimakian izena ematea. Edozein kasutan, Alternatibaren aldizkari digitalean ere eskainiko dugu aldizkariaren ale berri bakoitza.

http://alternatiba.net/idazlanak/3290/ehbilduren-aldizkari-digital-berria-harpidetu-zaitez

Matute: Onartezina deritzogu Bilbao lapurren erakuslehio eta kolaboratziale bilakatzeari

Matutek salatu du martxoaren 3ko goi bileran “irainaren argazkia” aterako dela, eta Urkullu eta Azkuna argazki horretan agertuko direla. Horren haritik, Jaurlaritzaren bozeramaile nagusiari exijitu dio “gure eskubideak urratzen dituztenei jartzen dien alfonbra gorria” erretiratzea. Lehendakariak, aldiz, bere hitzekin adieraztera eman du Raxoi eta besteen eredu ekonomiko bera duela.

http://alternatiba.net/idazlanak/3287/eh-bilduk-urkulluri-exijitu-dio-bilboko-gailur-ekonomikoari-jarriko-dion-%E2%80%9Calfonbra-go

Ayem Oskoz Alternatibako kidea bakegintzari buruzko 11TBren eztabaida saioan

Euskal gatazkaren konponbideari eta bakegintzari buruz Hamaika Telebistak Atik Ztara saioan antolatutako gazteen mahai inguruan parte hartu zuen Alternatibako kide Ayem Oskozek. "Azken bi urte hauetan, Euskal Herriko egoera politikoa nabarmen aldatu da. Denbora honetan eman diren urratsak eta egungo agertoki politikoa aztertzeko asmoz gazte erakunde ezberdinetako kideak izan ditugu, Atik Zra saioan. Zinez interesgarria suertatu da beraien ikuspegia mahai inguruan jasotzea".

http://alternatiba.net/idazlanak/3278/ayem-oskoz-alternatibako-kidea-bakegintzari-buruzko-11tb-ren-eztabaida-saioan

Josu Juaristi, EHBilduren hautagaia Europako Hauteskundeetarako

"Europar Batasunean gizartearen eraldaketaren alde ari diren mugimenduekin, etorkizunaren jabe izan nahi duten herriekin, herrien eta herritarren eskubideak aldarrikatuz eta defendatuz, baita Europako Parlamentuan ere. EHn ireki dugun bidean eta prozesuan sakonduz, burujabetzaren aldeko urratsak emanez eta bidelagun berriak eginez, indarrak bilduz. Erabakitzeko eskubidearen alde, bistan da. Herri honek berak hartu behar baititu bere erabakiak. Eta beste eredu bat beharrezkoa baita, baita Europan ere. Beste eredu sozial, ekonomiko eta politiko bat".

http://alternatiba.net/idazlanak/3266/josu-juaristi-ehbilduren-hautagaia-europako-hauteskundeetarako

Tankeak Katalunian (Argi eta garbi hitz egiten)

Imajina dezagun, ez dugu ahalagin handirik egin beharko, Espainiako Estatuak Kataluniako kontsulta subiranista debekatzen duela. Honek esan nahiko luke, hain zuzen ere, gehiengo independentistari utziko litzaiokeen bide bakarra independentziaren alde bakarreko adierazpena egitearena izango litzatekela, eta horren aurrean; Zein izango litzateke egoera? Kataluniak aitortzen ez duen Estatu baten indarreko legaltasuna? Nola inposatuko luke Madrilek Auzitegi Konstituzionalaren balizko sententzia bat?

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3221/tanques-en-catalunya-hablando-claro

Lehendakariak kea saldu besterik ez du egiten existitzen ez den enplegu planaz ari denean

Alternatibako bozeramaikle eta EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren hitzak Bilboko EHBilduk hiri eredu berria diseinatzeko prozesu herritarraren aurkezpenaren harira eginiko agerraldian: "Bestelako eredua. Bestelako hiria. Bestelako Bilbo. Behetik eraikitakoa, guztion artean amestu eta marraztutakoa. Gaur egun dugun eta bizi gaituen hiria, baina, oso bestelakoa da. Pribilejiodunak eskuzabal hartzen dituen hiria da udal gobernuak diseinatu duena, eta ahulenekin, aldiz, zorrotz aritzen dena"

http://alternatiba.net/idazlanak/3264/lehendakariak-kea-saldu-besterik-ez-du-egiten-existitzen-ez-den-enplegu-planaz-ari-de

Alternatibak dio Adegik pairatutako enegarren porrot judizialak agerian utzi duela patronalak faltan duela Gipuzkoa itzalpetik gobernatzen zueneko garaia

Alternatibako Gipuzkoako koordinatzaile Ayem Oskozek baikor hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak Adegik Gipuzkoako Politika Sozialeko departamentuaren zein zahar egoitza eta eguneko zentroetako sektoreko patronaletako baten aurka aurkeztutako salaketa atzera bota izana, iaz milaka langile beren lan baldintzen defentsan grebara eraman zituen auziaren harira. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3254/alternatibak-dio-adegik-pairatutako-enegarren-porrot-judizialak-agerian-utzi-duela-pa

Espainiar emakumeak, Franko bueltan da

Lasai zaude, demokrazia batean bizi zarelakoan, zure bizitza pribatuaren, zure gorputzaren eta zure sexualiatearen gaineko erabakiak hartzen dituzula uste duzu, baldintza batzuen baitan askea zarela;  eta goiz batean jaiki egiten zara eta guzti hori gezurra dela ikusten duzu. Aukeratu ez dituzun eta ezagutzen ez dituzun gizonezko batzuek zure bizitza eta gorputzaren gaineko ahalmena dutela deskubritzen duzu (artikulua gazteleraz dago).

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3220/espa%C3%B1olas-franco-ha-vuelto

PNV-PSE-PP hirukoteak aberatsen eta txiroen arteko lubaki sozial eta ekonomikoa areagotzen duen eredu fiskalean sakondu nahi dute

Opor fiskalen auziarengatik Europak ia ziurrenik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioei ezarri behar dien zigorrak zalantzak eragiten ditu batez ere EAJk bultzatu duen eredu fiskalaren aurrean.

Guztiok ordaindu behar izango dugun txapuza fiskalak erantzule zuzenak ditu, izen eta abizenekin. Beraiek bultzatu zuten eredu fiskal hori, enpresa jakin batzuk lagundu zituzten, beraiek bilatu dute zigorra egotea, eta beraiek dira jendaurrean erantzukizuna dutela azaldu behar dutenak.

Eztabaida ez da nork ordaindu behar duen, azken baten herritarrek modu zuzenean pairatu beharko dutelako horren ondorioa; izan ere, altxor publikotik diru kopuru handia (50 milioi euro) bideratu beharko da zigorra ordaintzera.

Eztabaidak bestelakoa izan behar du: zergatik bultzatzen da gutxi batzuk babesten eta laguntzen dituen eredu fiskal bat? Zergatik bultzatzen da zerga ekarpenaren pisu handiena langileen errentek hartzen duten eredu bat? Zergatik bultzatzen da gehien duena babesten duen eredu bat? Hori ez da inolaz ere onargarria.

Pribilejiodun batzueri zerga gutxiago ordaintzeko ematen zaizkien aukerak desagertu egin behar dira. Enpresa edo pertsona batzuk zergak ordaintzea saihesteko bideak irekita izatea ez da onargarria. Zergatik batzueri bai eta besteeri ez? Produktu fiskal horiek bidegabeak dira ikuspegi sozial batetik eta elkartasun falta handia uzten dute agerian.

Hala ere, eredu horri eusten diote batzuk modu tematian; hau da, zergak ordaintzea saihesteko aukerak eta iruzurra bultzatzen dituzten politikekin jarraitzen dute, eta bestelako beharrak dituztenentzako erabili beharko ziren bitartekoak murrizten dituzte.

Aberastasuna birbanatzeko tresna izan beharko litzateke fiskalitatea, ekitatea bermatzeko eta iruzur fiskalari aurre egiteko tresna. Gizarte osoaren lehentasunak eta beharrak estali ahal izateko eta bermatzeko helburua duten politika publikoak bultzatzeko eta indartzeko tresna.

Hala ere, erabateko bidegabekeria soziala suposatzen duen EAJ-PSE-PP hirukoak izenpetutako akordio fiskala pairatu beharrean gara; izan ere, akordio horren helburua da gehien dutenak saritzea, gutxien dutenen kaltetan. Bakoitzaren gabeziak eta alderdi interesak estaltzeko helburua duen akordioa da, eta ez du inolaz ere gizarteari mesede egiteko xederik.

EAJK edo PPk eskuineko eredu fiskala babestea ez zaigu harrigarria egin, baina PSEk, bere burua alderdi sozialistatzat duenak, ezkerreko alderdi bezala aurkezten denak, hartu duen bidea desengainua izan da guretzat, azken baten, gehien duenak gehiago ordaintzea saihestea eta aberatsenen kapital errentak babesteko helburua daukan ereduaren alde egin duelako.

Norabide horretan, hirukoaren kontraerreforma fiskalak beste jauzi bat egin nahi du, Fortuna Handien Gaineko Zergaren aurka eginez. Fiskalitatearen eta zerga ereduaren inguruko eztabaidarik ez egotea nahi zuten horiek izan dira azkenean eztabaidari bidea eman diotenak. Baina egin dute helburu argia daukan kontraerreforma bultzatzeko: EH Bilduk bultzatzen duen eredu fiskala gelditzea eta indargabetzea. Izan ere, gure ereduak emaitza onak eman ditu, eta aurrera begirako bidea ere zehazten du.

Harmonizazio soinekoa jantzi nahi diote ADEGIren eta CONFEBASKen aginduei jarraituta Bizkaiko Diputazioak diseinatutako uniformizazioari. Uniformizazio fiskal horren ondorioz, aberatsen eta txiroen arteko lubaki sozial eta ekonomikoa oraindik eta gehiago zabalduko da.

Aurrean daukagun egoera tamalgarria da. Milaka familia daude baliabide ekonomikorik gabe, pobreziaren tasak onartezinak dira, milaka eta milaka dira lanik ez eta diru-sarrerarik ez dituzten pertsonak, patronala gehiegikeriak egiten ari da, zerbitzu publiko eta sozialetan murrizketak egiten ari dira… Eta errealitate gordin horren aurrean, eredu fiskal okerra bultzatzen dute ezelango lotsarik azaldu gabe; eredu fiskal bidegabea, desorekatua eta iruzurrari eta zergak ordaintzea saihesteko aukerari bidea ematen diona.

Egoera politikoa eta soziala mehatxua da gure etorkizunarentzat. Horregatik, beharrezkoa da porrot egin duten ereduak gainditzea, bidegabeak izateaz gainera diskriminazioa eragiten dutelako. Gaur egun bizi dugun krisitik atera ahal izateko, fiskalitateak oso paper garrantzitsua dauka. Zerga politika norabide horretan joan behar da, bestelako ardatz batzuekin batera: enplegu politika propioak bultzatzea edota zerbitzu publikoak eta artapen soziala bermatzea.

Horregatik guztiarengatik, EH Bildutik adierazten dugu:

  • Opor fiskalei dagokienean, horren guztiaren kudeaketan parte hartu duten alderdiei gizartearen aurrean erantzukizuna bere gain hartzeko eta behin betirako hona ekarri gaituen eredu fiskala alboratzeko eskaten diegu
  • Eskuinaren kontraerreforma bultzatzen ari den PSEri jarreraz aldatzeko deia egiten diogu eta eredu fiskal aurrerakoia, bidezkoa eta ekitatiboa bultzatzeko indarrak batu ditzala berriro
  • Atzerakoia den zerga politika honen aurreko beren kontrakotasuna azaltzeko deia egiten diegu eragile sozialei eta sindikalei eta gizarteari oro har
  • Bestelako eredu fiskalaren alde egiten dugu EH Bildutik, fiskalitate progresiboa eta bidezkoa indartuko duen fiskalitatearen alde egiten dugu. Aldi berean, EAJ-PSE-PP hirukoak bultzatutako kontraerreformak ezkutatzen dituen pribilejioak salatzen ditugu

EHBildu

Alternatibak dio Adegik pairatutako enegarren porrot judizialak agerian utzi duela patronalak faltan duela Gipuzkoa itzalpetik gobernatzen zueneko garaia

Alternatibako Gipuzkoako koordinatzaile Ayem Oskozek baikor hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak Adegik Gipuzkoako Politika Sozialeko departamentuaren zein zahar egoitza eta eguneko zentroetako sektoreko patronaletako baten aurka aurkeztutako salaketa atzera bota izana, iaz milaka langile beren lan baldintzen defentsan grebara eraman zituen auziaren harira. Hala, Oskozek adierazi du Gipuzkoako patronalak pairatutako “enegarren porrot judizialak” bi ondorio argi dituela: “Batetik, Adegi justizia eta politikaren gainetik dagoela uste arren, errealitatearekin topo egiten duela eta, bestetik, patronalak faltan duela Gipuzkoa itzalpetik gobernatzen zueneko garaia, erakunde publikoetatik adiskidekeria bakarrik jasotzen zuenean”.

Alderdi ezkertiarretik gatazkaren sorburua gogoratu nahi izan dute, zaintza lanen sektorea alegia, “guztiz feminizatua, prekarioa eta ikusiezina dena, ezinbesteko funtzio soziala betetzen duen arren”; eta baita ere, milaka emakumeen “borroka eredugarria” aipatu dute, lurralde osoan grebak eta mobilizazioak egin zituztelako haien lan baldintzak mantentzeko, patronalaren lan erreforma aplikatzeko asmoari aurre eginez. Aldi berean, bozeramaileak Politika Sozialeko sailaren jarrera nabarmendu du “sektorean lan egiten duten 5.000 pertsonen baldintzak ez pobretzeko beharrezkoak ziren bitartekoak jarri zituelako, diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodriguezen kontrako Adegiren beste salaketa bat ekarri zuena, berriz ere justiziak atzera bota zuena”.

Azkenik, Alternatibatik egoerak ironia faltarik ez duela uste dute “langileak beldurtzeko eta banan-banan haien lan baldintzak ezabatzeko negoziaketa kolektiboarekin bukatu nahi duen patronal bera izan delako, hain zuzen ere, justiziara jo duena negoziaketa kolektiborako duen eskubidea aldarrikatu duena, Diputazioa eta sindikatuak urraketaren erruduntzat joz”.

Ekintza sinbolikoa Ezkerraldean aterpe iraunkorra sortzea aldarrikatzeko

Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek adierazpenak egin zituen atzo gauez Barakaldoko Herriko Plazan dagoen Kutxabanken bulegoaren ondoan, EHBilduk antolatutako ekintza sinbolikoaren aurretik. Koalizioak Ezkerraldeko kutxa automatikoetan agerian utzi nahi izan du kalean gaua igarotzera bere burua behartuta ikusten duen jende kopuru ikaragarria, haien eskubideak eta duintasuna bermatzen duen politika publikorik egiten ez delako.

Ekintza honen bidez, zeinetan EHBilduko militante eta udal karguek Barakaldoko Herriko Plazako eta Santurtziko Mendizabal Kapitaineko Kutxabanken kutxa automatikoetan lo egingo zuten, koalizioak ezagutzera eman nahi du datozen asteko udaletako osoko bilkuretara eramango duten egitasmoa Santurtzi, Sestao, Portugalete eta Barakaldoko udalerrientzako aterpe iraunkorra martxan jartzeko.

https://pbs.twimg.com/media/Bexe2cUCYAEJJIQ.jpg:large

https://pbs.twimg.com/media/Bextt3TIQAAgt2g.jpg:large

https://pbs.twimg.com/media/BewvI4yIUAAruhz.jpg:large

X