Maria del Rio «Hiri grisetako unea pasatu da eta zuhaizti gehiago landatu behar ditugu»
Alderdi soberanistaren ekimenez, Bilboko Udalak konpromisoa hartu du Berdeguneen Ordenantza berrikusteko More…
Alderdi soberanistaren ekimenez, Bilboko Udalak konpromisoa hartu du Berdeguneen Ordenantza berrikusteko More…
Alternatibako Mahai Internazionalistatik, Nakbatik, non 1948an ehunka mila palestinar sarraskitu eta kanporatuak izan ziren, More…
Arabako EH Bildu batzarkide-taldeak mozio bat erregistratu du gaur, Foru Aldundiari eskatzeko konponbidea eman diezaiela mendekotasuna eta desgaitasuna baloratzeko zerbitzuan hitzordua eta irizpena lortzeko epeei.
Claudia Venceslao EH Bilduren Arabako prokuradoreak argi utzi du zerbitzu horren garrantzia, eta nabarmendu du balorazio horiek «atea irekitzen dietela hainbat prestazio ekonomikori, hala nola, familia giroan zaintzeko (FGZPE) edo laguntza pertsonalerako (LPPE) prestazio ekonomikoei, etxean zaintzak ematen laguntzen dutenak. 6 urtetik beherakoentzako Arreta Goiztiarra, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua edo zentro okupazional bateko plaza bezalako zerbitzu garrantzitsuak dira, beste hainbat baliabidez gain».
Venceslaoren arabera, «baliabide eta laguntza horiek guztiak funtsezkoak dira pertsoak modu autonomoan eta independentean bizi ahal izateko eta zaintza egokiak izan ditzaten; horregatik, funtsezkoa da Arabak Mendekotasuna eta Desgaitasun Baloratzeko Foru Zerbitzu integrala, arina eta eraginkorra izatea, eta, horretarako, ezinbestean, erantzuteko epeak murriztu behar dira».
Balorazio horietarako eskaeren kopuruak nabarmen egin du gora urtetik urtera. Adibidez, 2022an, 3.220 desgaitasun-balorazio eta 5.818 mendekotasun-balorazio egin ziren, «baina uste dugu kopuru horiek hori ez direla justifikazioa edo aitzakia epe horiek onargarriak iruditu ahal izateko, EH Bildun, behintzat, onartezinak iruditzen zaizkigu», prokuradorearen arabera.
Aurkeztutako mozioan, EH Bildu Arabak Foru Aldundiari eskatu dio Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Orientazio eta Balorazio Zerbitzuko plantilla lehenbailehen handitzeko, zerbitzua optimizatzeko eta izapideak egiteko epeak laburtzeko. Zerbitzuaren kokapenak ere kezkatzen du EH Bildu, eta, horregatik, zerbitzu horiek GOFEren bulego nagusien barruan kokatzearen egokitasuna baloratuko duen azterketa eskatu dute. Azkenik, Arabako EH Bilduk eskatu du hobekuntza horiek isla izan dezatela 2024ko Foru Aurrekontuen hurrengo proiektuan.
«Espero dugu mozio honek harrera ona izatea, egoera onartezina baita, eta erantzuteko denbora laburtu, instalazioak egokitu eta zerbitzu hori hobetu ahal izatea, artatutako pertsonen eta haien familien eta, jakina, profesionalen eskubideak bermatzeko», amaitu du Claudia Venceslaok.
Irakurri EH Bildun.
Claudia Venceslao EH Bilduko Arabako batzarkideak Arabako Batzar Nagusietan salatu du EAJ-PSEk lurraldean osatutako gobernuaren eredu pribatizatzailea. More…
Legegintzaldiko gizarte-politiken lehen batzordean, More…
Legebiltzarreko azkenengo hitzartean, Josu Estarronak berriz ere Urkulluren Gobernuak legegintzaldian zehar gardentasunaren aurrean izan duen jarrera salatu du. More…
Radio Euskadiko Ganbaran egindako elkarrizketan, Oskar Matute EH Bilduko diputatuak ezustekoak baztertu ditu Nuñez Feijook More…
Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduren Kongresuko bozeramaile-ondokoak Feijooren “gezurrez betetako” hitzaldia baloratu du inbestiduran: More…
EH Bilduren udal taldeak mozio bat aurkeztu du Bilbon tenkatutako bizitegi-eremuak izendatzeko, More…
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka